Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, izara zuri bat lurrean zabaldu, eta Untzeta jaunak burezurra eta gainerako hezurrak atera eta bertan utzi zituen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.
Burezurraren parte bat da lokia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.
Burezurraren sakon-sakonean dagoen garun zaharrean amaitzen da garun-enborra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.
Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.
Trepanazioa da burezurrean edo beste edozein hezurretan zulo bat egitea. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 115. orr.
Aurpegia ez da jadanik aurpegi, burezur bat da, azal-geruza batez estalia, eta gihar batzuekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 153. orr.
-Zer du nire ileak? -eskuaz burezurra igurtziz -. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 19. orr.
Zerraldo erori zen Moor, burezurra zartaturik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.
Zeren, Jainkoak daki zer misterioz, burezurra handitu egiten da altuera handitan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.
Arratoi baten burezurra. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 253. orr.
Nik harri zuritzat hartutakoa zaldi baten burezurra zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Han indar handiko esku batek lepotik heldu, eta ubeldu bat eta asfixia-hasiera bat eragin zion, biriketako eta garuneko petekia-orbanek erakusten zuten bezala, eta gero, kalera bota zutelarik, garuneko konmozioa eta burezurraren haustura izan zituen, eta horren ondorioz hil zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.
Odoletan ikusi nituen batzuk, masailezurra hautsirik, burezurra leherturik, bularra bala batez zulaturik, agonia geldian, hotel bateko gela batean bakar-bakarrik, beren zauriaz gogoratu gabe, beren zorigaitza baizik ez gogoan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.
Doktore bat etorri zen, goragalerik ba ote nuen galdetu zidana, burezurreko traumaren sintoma baita hori. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 118. orr.
Kolpea buruan hartu zuen eta burezurreko traumatismoarekin Salamancako Virgen de la Vega ospitalean ingresatu zuten. Berria - Kirola 2004-03-20
Dolikozefaloaren burezur luze ederra. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.
Orain burusoildua zegoen erabat, burezur biluzia eta distiratsua zuen, brontzezkoa iduri. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.
Haren burezur estutua punta baten gisa atera zen, bi begiak bekokitik kanpora irtenak zituela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.
Burezur adardun bat zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.
Dawsonek burezur berezi bat aurkitu zuen 1911. urtean Piltdown herrian, Ingalaterrako East Sussex lurraldean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 80. orr.
Leiho baten buruan jarria nuen liburua; kristaletik Impétrazen burezur berdea ikus nezakeen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.
Berez, ez dihardu barrez, burezur hilek ez baitute barrerik egiten, barre-irudipen soila da. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.
Eta elemenia bandera beltz beren burezur zuri eta izterrezur gurutzatuekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.
Aurpegi zimela uzkurtu egin zen, eta burezur izugarriaren gaineko larru zarpaila besterik ez zen gelditu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 378. orr.
Heriotza burezur-basearen haustura ez-diagnostikatuaren ondorio izan zen. Khani aurre egitea zein garesti ordaindu beharra zegoen erakusteko, hantxe eduki zituzten hiriko ate bakoitzean jarriak aste luzez, burezur-piramide garai batzuk. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
Blacken aurpegiak inoiz baino burezur-itxura handiagoa zuen, Pettigrewi begira-begira zegoelarik bere begi hondogabe haiekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 297. orr.
Azpian duen haur-burezurra ere nabaritzen zaio, beroa, zakurño triskilatu baten burua ukitzerakoan bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.
Gordailuaren barruan, besteak beste, bi txakur burezur aurkitu zituzten. Berria - Harian 2006-03-22
Anitz baitziren sala nagusiko paretetan jarriak zituen orein-burezurrak eta orein-adarrak, gehienak apal batzuen gainean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.
Charliek apustu egin zidan, nik aurkitutako hontza-burezur bat zela bitarteko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.
baten burezurra (6); burezur bat (12); burezurra eta (4); eta burezur (3); eta burezurra (4); eta burezurraren (3)