Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garondo (202 agerraldi, 74 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 942 agerraldi) iz lepoaren atzeko aldea. ik lepondo.

Ezin diot aurpegia ikusi, soilik garondoa, lepondoa, ile motxa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Min alimaleko batek buru guztia harrapatzen dio, garondo eta kopeta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 298. orr.

Erdi makurturik, bildotsaren garondoa ferekatu zuen. zutitzen hasi zarete.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 88. orr.

Eli aulkitik atzeraka ate ondora erori, garondoa hautsi eta hil egin zen, Eskuaz garondoan hatz eginez.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,18

Musu eman nion garondoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Aiztoak leun-leun egin zuen bidea, kirtenak garondoan tope egin arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Kolpea garondoan hartu duelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 238. orr.

Lotarako egokitu ginen, zamarra garondoaren azpian, hankak aurreko eserleku hutsen gainean luze.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Mikel bere ohean, eskuak garondoan sabaiari begira, bularra agerian, gogoetaren printzak begi-ninietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 161. orr.

Aurka egiterik ez dagoela konturatu ahala, eskuak garondora eraman dituzue.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Atzeratu nuen kapelua garondo aldera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Garondotik heldu zion eta ez zuen gehiago utzi, pagatu, eta etxera joan zen harekin.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 37. orr.

Haren hamar hatzen heldua nabaritzen dut garondoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.

Garondoak eztanda egin zion!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 178. orr.

Garondoraino iristen zitzaion halako hotzikara bat sentitu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.

Nire garondoko zahiari begira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

Garondoko ile urdinen artean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

Norbaiti ETAko batek garondoan tiro eman zionean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.

Abasek, bizar labana harturik, zoli bezain arretatsu ekin zion adiskidearen garondo-lokiak konpontzeari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus