Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burbuila 1 iz airezko edo gasezko esfera txikia, eskuarki likido baten barnean gertatzen dena. ik anpulu.

Bitsaren burbuila.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 103. orr.

Cavaren burbuilak.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Botila astindu eta burbuilak dantzan jarri dira.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Behin hoditxo baten muturra ixtea lortuz gero, beste muturretik indartsu putz eginez, burbuila bat formatzen zen, aski ederra begira eta ia perfektuki esferikoa, baina geruza absurduki finekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Burbuilak egiteko erabiltzen zituzten plastikozko lastotxoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 151. orr.

Sarritan ikusten dugu, adibidez, itsasontzien bultzada-helizeek burbuilak sortzean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Ontzi horri tapa kentzen bazaio, puztutasunaren burbuilak aire zabalera aterako dira, eta ura atzera bere lehengo mailara jaitsiko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Ur uher beroa zen, kirastuna, higidura bakoitzean burbuilak sortzen zituena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Burbuilen igurtzi atsegina ari nintzen sentitzen nire larruazal guztian.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

Coca-Colari tragoa eman zion, baina burbuilak ez ziren eztarritik aise igarotzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 253. orr.

Hantxe desagertuko ninduan, burbuila uretan bezala, aztarnarik utzi gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

Irakinaldiaren burbuilak esatariaren ahotsarekin nahastu dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Nire edalontziak garagardo horiz eginiko putzu bat zapaltzen du marmolaren kontra, eta burbuila bat dabil igerian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Bere barnea burbuiletan lehertzen zen, soda bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Burbuilen bolumena milaka aldiz handitzea lortu dut.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Badaudelako ur azpian oinez ibiltzen dakitenak, eta burbuilaren bat ur azalera botatzen dutenak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Leirek burbuila batean bezala bizi beharko du, baina ez lehen haizeak lehertuko duen xaboizko burbuila hauskor batean, burbuila sendoago batean baizik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 227. orr.

Ostadarraren uretan sortutako burbuila koloretsuak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.

Zauri horiei hazia jarioko zaie, geldiro, eztiki, odolaz nahasturiko hazia, beirakara eta epela, burbuila txikiekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

Ur-azalean geratuko zen, burbuila setati baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Laba-geruza burbuila lehertuzko pinportaz josirik dago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Burbuila ustelezko ur epel hartan igerian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Airezko burbuila bat bailitzan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Lasai zegoen lokatz hau mugitu egin dugu, eta hona non ari zaigun, milaka eta milaka, urrezko burbuilak jaurtitzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Arazoak zituen berriro bere makila magikoaz, purpurazko burbuila handiak loratzen baitzitzaizkion muturrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren ahotik burbuila hots bat jaulkitzen zen borborka hats-korrokaren oso antzekoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.

Gas-urarenaren antzeko burbuila-hotsa ateratzen zuten kvasak, mota eta kolore askotakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Hasiera batean fosforo zuriak erre egiten du eta, ondoren, urtu egiten du burbuila masa bat osatu arte.  Berria - Mundua   2004-11-14

Beherantz begiratzen baldin badut, berriro aurkitzen dut, niregan ongi zentratuta, burbuila goraldi hori, zorabiozko gelditasunean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kotoia, igeltsua, azaloreak, xaboi-burbuila koloretsuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

Aire-burbuila jendeztatu bat zirudien kabinak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Likido batean presio-aldaketak eraginez gero, gas edo lurrun-burbuilak era daitezke.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Dianneren begiak gaseosa-burbuilen antzera mugitzen ziren, arin eta iheskor.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 125. orr.

Nitrogeno burbuilak odolean pilatzen direneko gaixotasuna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

Bilbo babesten duen kutsadura burbuilak izar akitu bi baino ez du ikusten uzten, argi txikiegia urratsez urrats leizetxoak josteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.

4 irud/hed

Ikastolako burbuilatik irten barik gaudela, beste mundu batean bizi garela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 111. orr.

Gure burbuilan, gure munduan bizi ginen.  Berria - Kirola   2006-04-06

Ospitalea burbuila bat delako denboraren joanean.  Berria - Kultura   2006-02-02

Hirugarrenik, ezkaratzeko ahots eta irri burbuila plazara!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Jessicaren ezteietan gatazka eta aharra pizten zen, eleen burbuila egoskorra isurtzen zen zokorik ezkutuenetara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 314. orr.

Aski da hatz batekin airea zulatzea, pentsatu dut, eta gure errealitate ziztrina mila zatitan puskatuko da isiltasunezko burbuilarekin batera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

Arnas burbuilak dira Bixente Serrano Izkoren Bakezale gerlari horiek eta antzeko liburuak.  Berria - Kultura   2004-10-23

5 (ekonomian)

Makina bat inbertsore harrapatu zuen ekonomia berriaren burbuilak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

Munduko hainbat eskualdeetan barreiatua dagoen etxebizitzen burbuila.  Berria - Harian   2006-04-19

«Gehiegizko inbertsioen burbuila» kontrolatzeko eskatu diote Txinari.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Era horretan, prezioen gora beharrak bere horretan jarraitu zuen: burbuila puztuz eta puztuz joan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

Burbuilak eztanda egin eta akzioek behera eta behera egin zuten. Asko izan dira historian zehar gertatu diren burbuila espekulatiboak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

2000ko martxoan, burbuila teknologikoa lehertu zenean.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Baliteke burbuila ekonomiko batean egotea, eta horrek edozein unetan eztanda egitea. Azken urteotan ekonomia berriari loturiko zenbait akzioekin gertatu izan den legez, espekulazioa dela medio finantza burbuila puzten eta puzten joaten da, harik eta lehertu eta barruan ezer ere ez dutela geratzen diren arte.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

2000. urtearen erdi aldera puntocom enpresen inguruan burtsan sortutako espekulazio-burbuila lehertu eta gero.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burbuila bat (9); burbuila batean (4); burbuila baten (5); burbuila batzuk (4); burbuila espekulatiboak (3); burbuila lehertu (5); burbuila teknologikoa (4); eta burbuila (11); eta burbuilak (3); xaboi burbuila (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus