Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anpulu (orobat anpoila eta anpula) 1 iz beirazko bilgarria.

Azken zokoraino miatu nuen, alferrik, Ikastegiaren erraietan: dozenaka anpoila etiketadunak aurkitu nituen, Astolfok Ilargian bezala, ehunka konposatu antzemangaitzak, bestelako sedimentu anonimo, itxura zenez aspaldiko belaunaldietatik ukitu gabeak, baina sodiorik batere ez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Lantegi horretan erremedio likidoak egiten dituzte eta berinazko untzietan ezartzen, flaskoak eta anpula injektagarriak berezik.  Herria   2003-12-18

Anpula eta flaskoak erremedioz betetzeko lana hastetik buru kontrolatua da; langileak "gela xurietan" ari dira: berek higiena lege zorrotzak betez eta gelako airea filtraturik.  Herria   2003-12-18

Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan.  Berria - Kirola   2006-02-28

-Maisuaren edabetik emango diot, jauna -poltsatxotik anpulua atera eta hura erakutsiz esan nion-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 317. orr.

Orduan, kolore guztiek leher egiten zuten anpulu baten modura, eta berriro, zuri, gorri, berde.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.

Kaltzio anpuluak eta estradiol injekzioak hartzeko agindu zidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan.  Berria - Kirola   2006-02-28

Haien gainean, murrutik dilindan, arrosa kolorezko bihotz distirant handi bat, piztuak ziren elektrika-anpuluz hornitua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

Andreak dena prestatu dik: tantaz tantakoa, pixontzia, morfina-anpuluak...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

2 tanta; burbuila; bonbila.

Río Usamacinta-n bainatu naiz: hau bai, aldatu da; ur gehiago dauka, eta anpulurik ez, ur-lasterra joriago baitoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 251. orr.

Zerk atsekabetzen zaitu horrenbeste, lagun; zure malkoek anpulu zilarrezkoak dirudite.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 114. orr.

Ur-anpuluak, gizendu ahala, kristalean behera irristatu ziren, eta marrazkia desitxuratu zuten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.

Ataka hartan bihotz ilunak egiten zitzaizkion, gorputz adarrak hozmindu, kopeta izerdi anpuluz bete.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Marrazkiaren inguruan, urtu egin zen lurruna eta anpuluak sortu ziren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.

Izerdia tontorka zerien nire poro guztiei, eta anpulu handi hotzetan geratzen zitzaidan kopetan itsatsita.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Marrazkiaren inguruan, urtu egin zen lurruna eta anpuluak sortu ziren.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.

Hortik aurrera gure arteko isilunea puztuz joan da, hanpatuz -xaboi-anpulu baten moduan-, gure sala txikia barnean hartzeraino.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

Haien gainean, murrutik dilindan, arrosa kolorezko bihotz distirant handi bat, piztuak ziren elektrika-anpuluz hornitua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

3 negar anpulu negar malkoa.

Noren bihotza ezarri behar zaio gramatika bati barkatu esatetik barkaidazu esatera dagoen aldea -negar anpulu eta guzti- zertan den erakuts dezan?  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 53. orr.

Ajeak ere izango zian zerikusirik negar-anpulu horietan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

Ez ba: lehen negar-anpuluak zurruztan ziren begi ertzetik beheiti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.

-Txo, aspaldiko! -esan zidan, negar-anpuluak begietan-.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 116. orr.

Neuk ere, juez guztiok bihotz gogorraren izena badugu ere, ezin nien negar anpuluei eutsi.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.

Eta areago urtu zen negar anpuluetan, eskaini zion kanta hasitakoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 87. orr.

Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar hunki zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.

-Bene-benetan, negar anpulua eriola.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 41. orr.

· Hala egon zen luzaz, kotoiari xera eta xera, laztan antzuetan, begi argiak hainbatgarren aldiz anpuluen distiraz edertzen zitzaizkion bitartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.

4 euri anpulu euri tanta handia.

Egunsentian, euri anpulu lodiak erori ziren lur gainera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

· Isuri eta isuri segitzen zuen urak, anpulu atergabetan tulubioka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anpulu baten (3); negar anpulu (3); zuten anpulu (3)

negar anpuluak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus