Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola erregeek bufoien ageriko nahiz ezkutuko kritikak eta haien txantxak onartzen dituzten eta haienak bakarrik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 320. orr.
Madame Berluronen bufoia. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.
Gorteko bufoiaren mamu malenkoniatsua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 65. orr.
Bufoiek erregea sorginduko dute, eta gortearen jaun eta jabe izango dira gau batez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.
Berealdiko ezkontza izango da: jan-edana franko, artistak eta bufoiak, eta erresumako handikiak eta jakintsuak eta aberatsak eta pobreak gonbidatuko ditut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.
Bufoiez mozorrotuta zetorren; jantzi marradun estu bat zeraman soinean, eta kono formako txano kaskabiloduna buruan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.
Morroiak ikusten ziren lurrera erortzen, txakur txikiak ihesi, tronuko eskaileretan jesarririk bufoiak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 239. orr.
Bufoiari hizkera arruntean txoroa esan ohi zitzaion, baina poeta eta erromantzegileek beti atsegin izan dute bufoia pertsona zuhur eta argi gisa azaltzea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 65. orr.
Aspaldi handiko Ziripot zarpail honek, oro har, deabru, sorgin, koko, bufoi, juglare, edo momo irrigarri/izugarri/errukarria gorpuzten du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.
Informazio sozial eta pertsonalari hausnarraldi kantatua ematen dion eremu horretan bertsolariak komunikatzaile eta poetaren arteko papera betetzen du, liderraren eta bufoiaren artekoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.
Ez ditiagu predikatzaileak behar, bufoiak baino! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.
Behortegiko linternapean ikusia neukan mutiko manugaitz honek Henrike II.aren gisako kapelu, bufoi bruxa eta larruzko azpantarrak zeramatzan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.
Kontua da, telebista bihurtu dela egungo gizarteko bufoi polimorfoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.
Neskameren bati hitz gozoren bat erraiten, eta, hainbatetan, bufoi samarra zelako ere bai. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.
Emaztegaia alarguna zelarik, ezkontza ospakizunik ez zen egin, ez zen ez musikaririk, ez ezkon bufoirik izan, emaztegaia ez zen usadiozko beloaz estali. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.
Birjina baten ezkontzan egin ohi diren guztiak egin ziren: bazkaria pobreentzat, palioa sinagogaren aurrean, musikariak, ezkon bufoia, bertutezko dantza. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.
Emakumeak hizketan ari zirela, Alchonon pasatu zen handik, noizbait ezkon bufoi izatea espero zuen maisuaren laguntzailea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.