Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arlekin (orobat Arlekin g.er.) 1 iz Artearen komediako pertsonaia, koloretako erronboekiko jantziekin janzten zena.

Espaloia alprojez borborrean zegoen, lurrean aztarrika, han landaturiko platanoen burdin hesien azpian; zamaketariak pipa erretzen zuten postuen ilaran; espaloiaren bi muturretan, antzerki afixez beteriko bi iragarki zutabe zeuden, karratu berde, hori, gorri, urdinez estalirik, arlekinen antzera jantziak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.

Aneren kolega arlekin bilakatu zen, uju eta salto lokalean hara eta hona.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

Ez nuen egundaino ikusi arlekin-beroki egokiagorik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Bonba atomikoaren kontrako bilkurak antolatzen hasi gara, eta bilkura haietan mimoa eta malabareak egin nahi ditut bakearen alde: Arlekin, deus ere ulertzen ez duena; Sganapino, suarekin jostatzen dena; Zane, musikari zirtolaria.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

2 ahate arlekin (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ahate arlekin, Histrionicus histrionicus. ETC-entziklopedia   Sibley-Monroe hegazti zerrenda 2, Wikipedia

3 galeper arlekin (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Galeper arlekin, "Coturnix delegorguei". ETC-entziklopedia   Sibley-Monroe hegazti zerrenda 1, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus