Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bozkariatu, bozkaria, bozkariatzen (ETCn 194 agerraldi; orobat bozkariotu g.er.) 1 da/du ad bozkarioz bete. ik poztu.

Bozkaria zaitezte etengabe, zeren eta honako hau ziurra baita, egia baita, ezbairik gabea baita: hamar pertsona bizi dira, lehen bizi ez zirenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Gizakia osorik ikara bedi, mundua osorik dardara, zerua bozkaria, Kristo, Jainko biziaren Semea aldare gainean apaizaren eskuetan dagoenean!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Bere buruaz baieztatzen duena gizakiaren edo animaliaren ideia unibertsalari badagokio, ez da, orduan, hainbat bozkariatuko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 335. orr.

Zure ongiaz bozkariatzen garenok, atseginekin ikusten dugu betetzen dituzula zuhonek zure zorrak eta ez zure ondokoen gain uzten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Nahiz, beraz, gizabanako bakoitza, bera egina den izaeraz kontentu den eta hartaz bozkariatzen, bizi hori, bizkitartean, hartaz norbera kontentu baita eta bozkariatzen baita, gizabanako horren ideia edo arima besterik ez da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 343. orr.

Arras bozkariatuko nintzateke halatan gertatuko balitz zutaz are amorosago; jakinminez nago zein bide eraginkorragorik baliatzera helduko zinatekeen orduan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 379. orr.

Bozkariatzekoa zen.  Herria   2005-03-10

Gizakiak aparte, ez dugu Naturaren baitan deus berezirik ezagutzen haren Izpirituak bozkaria gaitzakeenik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 523. orr.

Han, urrun dagoen ene haurraren aurpegia ikusten dut hemendik loratzen, haurraren pozak aitaren bihotza bozkariatzen duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Denak bozkariatzen dituen muttiko ttipia handi dadila osagarrian eta goresmenak aitameri.  Herria   2003-05-22

Dudak ezin bozkaria nazake.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Izan ere, neu naiz bai, ongi aski dakizun legez, zeure amodio-nahi eta gurarien urtetako irakurle saiatu eta bozkariotua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozkaria bozkaria (7); bozkaria zaitezte (5); bozkariatzen dituen (5); bozkariatzen dituen muttiko (5); denak bozkariatzen (6); denak bozkariatzen dituen (5); eta bozkariatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus