Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poztu, poz(tu), pozten 1 da/du ad poz hartu, poz eman, pozez bete. (norbait)

Lasaitu nintzen, beraz, eta poztu ere bai, benetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Nire bizimodu bitxi eta irreal hark ez zuen, ez kezkatzen, ez pozten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

Benetan da osasungarri poztea eta alaitzea izan duten ohoreagatik eta zoriagatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Poztu egiten naiz, horregatik, eta zurekin bozkariatzen, eta zorionak ematen dizkizut, bertutearen bidetik adoretsu aurrera zoazelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Alaba, aita hain zoriontsu ikusirik, poztu egin zen bera ere, izugarri maite baitzuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.

Egiaztapen horrek ez zuen ez poztu, ez penatu.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 7. orr.

Ez dakit poztu ala haserretu Abelena hanka-sartze bat izan zela entzunda.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.

"Hau duk hau aukera, esku artera etorri zaidana!", poztu zen Agravain.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 20. orr.

Poztu zaitez zu ere, ahizpa laztana, beti Jaunarengan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Poz zaitez zeure seme-alaba zintzoengatik, bilduko baitzaizkizu berriro guztiak eta betiereko Jauna goretsiko dute.  Elizen arteko biblia   Tb 13,15

Berri hunek pozten ditu euskaldun guziak eta lehenik Migel Madariaga, taldearen arduradun nagusia.  Herria   2003-05-29

Poztu egiten naizela, poztu, gertatu zainanagatik.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.

Poztu egiten zela nire asmoarekin, eta bidaliak zizkidala, lagunduko zidatelakoan, paperak eta argazkiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Eraztuna jantzi izanaz poztu zen, orkoen beste konpainia bat hurbiltzen ari baitzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 215. orr.

Poztekoa da etxeko norbaitek nigan konfiantza izatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Pozten naiz hori entzuteaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Pozten nau hori entzuteak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

Gainera, uste nuen poztuko zintuela ilobarekin gelditzeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Horrek asko poztu zuen Wendy.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 59. orr.

2 (adizlagunekin)

Badaki deitzen badio asko poztuko dela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 52. orr.

Agur egiten zidan lehenengo aldia zen aspaldian, eta asko poztu ninduen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Ez gaitu askorik harritu, baina gure artean inor ere ez da asko-asko poztu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 315. orr.

Nire emaztea oso poztuko duk hi ezagutzeaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 115. orr.

Salomonen eskari hau hartzean, Hiram biziki poztu zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,21

Ulises biziki poztu zen harreragatik, eta Zeusen izenean bedeinkatu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.

-Izugarri pozten nau zuk hori pentsatzea -esan zuen andreak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 88. orr.

Unai ikaragarri poztuko da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 404. orr.

Pozten naiz, benetan poztu ere, zu bizirik ikusteaz!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 348. orr.

Berria-rekin ez nuen asmatu, eta zinez poztu nintzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 23. orr.

Bakarrik geratu arren, solaskiderik gabe, zeharo poztu zen Lucas.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 16. orr.

Baina ni gelditzeak ez zuen batere poztu mutila, nabari zitzaion.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 23. orr.

Poztu nintzen galanki, eskala egin genuenean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

3 (zerbait)

Bihotza poztu, arima handitu eta indarrak berritzen dituzten abentura horietako bat izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

Haren begi txikiak poztu egin ziren. Ikutuidazu potxotxa, ikusiko duzu nola poztuko den zure zirriekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

Piztu ziren argiak, hasi ziren musikak, poztu ziren ikusleen eta teleikusleen bihotzak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.

Jaiki zaitez, jan, poztu barru hori.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,7

Egia esan, mutil hark bidaia desatsegina poztu zion.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

"Bai, bai, bai", taldekide poztuen oihartzuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus