Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tiro egin aitzin, neurtzen zituen balaren pisua eta bolborarena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.
Su artifizialak ez jaurtitzeko bolbora zer den jakin aurretik. Berria - Kultura 2004-05-19
Balaren atzealdean bolbora zegoela, fusilaren gatua sakatzean balazorroko bolbora hori lehertu egiten zela, eta orduan aurreko beruna irteten zela kanoitik jendea hiltzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.
32 kilo amonal, sei kilo bolbora, granadak, bi kohete-jaurtigailu. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Garai hartan armak muturretik kargatzen zituzten, lehenik piztona, gero bolbora eta azkenik perdigoiak edo draiak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.
Berriz joan zen aterantz, bolborari su eman zion eta, bere gibelean atea hetsiz, alde egin zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.
Bolbora egiteko nitratoa ekoizten zuten lantegira. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 264. orr.
Nik bolboraren usaina sentitu nuen, eta hegazkinak joan egin ziren. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 24. orr.
Otzan-otzan utzi zituen nire eskuetan, banan-banan, ezpata, pistola, bolboraren adarra eta balen zaku txikia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.
"Jar ezazue fedea Jainkoarengan eta zaindu ezazue bolbora lehor", esaten zien Cromwelek bere gizonei. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.
Zainetan bolbora balu bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 210. orr.
Bolbora moduan zabaldu zen albistea Euskal Herrian. Berria - Euskal Herria 2006-02-18
Basoi bolbora bezala lasterka abiatzen da eta airatzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.
Bolbora baino bizkorrago zabaldu ziren ikastetxean Snaperen itxura hartu zuen boggartaren kontuak, Ez zait iruditzen herri honetan bolbora asmatu dutenik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.
Bolbora bustiaren usaina. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 76. orr.
Hilabete behar izan nuen lehenengo zoritxar hartatik sendatu arte, baina, zenbait hilabete geroago, beste bat ere gertatu zitzaidan, fosforo gorria eta bolbora beltza maneiatzen ari nintzela. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.
Molotov koktelekin batera bolbora prentsatua bota zutelako eraikinaren aurreko aldean. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Bolbora finez blaitutako iztupa apur bati su eman, eta ibaira bota zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.
Haien armek, bolbora koloreztatuaz kargaturik txinatarren eran, turrusta gorri, berde, urdin handiak jaurtitzen zituzten zeru aldera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.
Berriketan eta txistuka zihoazen, poliki-poliki, bolbora fabrikako lanetik irtenda egunero bezala. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.
Ezkerretara, ilargiaren parean, zabaltzen ziren, hutsik, bolbora gordelekuko biltegiak, behinola aldiro-aldiro lehertu eta inguruko herri guztietako beirak hausten zituztenak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 30. orr.
Gasolinaz betetako ontzi batez, metxa batez eta bolbora biltegitxo batez osatuta zegoen lehergailua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 210. orr.
Arrautza itxurako puxika gorriak, horiak, berdeak aireratzen ziren; bolbora-usaina eta paper erreskaldatua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.
Han ez zegoan, benetan, gerra-hotsa eta bolbora-kiratsa besterik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 24. orr.
Protestak, bolbora-lorratzaren antzera, hedatuz joan ziren. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.
Bolbora herexa bat bazen bi upel lerro bereizten zituen ibilbidearen punta batetik besteraino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.
Bolbora upela da egoera. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 114. orr.
Europak, izan ere, berrikuntza garrantzitsu franko kopiatu zion Txinari (adibide ezagunenetatik hasi -inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa -, eta erloju mekaniko, galdaketa, bela askoko itsasontziak, kartografia kuantitatiboa eta abarrekin buka). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.
bolbora beltza (4); bolbora bezala (3); bolbora eta (9); bolbora usaina (7); bolboraren usaina (3); eta bolbora (14); eta bolbora usaina (3); kilo bolbora (3)