Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autore gehienek diote sutautsa Txinan asmatu zela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 244. orr.
Hildakoaren kategoriak dinamita bihurtzen du sutautsa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.
Danbada aditu nuen lehenik, sutautsaren errearen hatsa gero, belarria sutan azkenik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 374. orr.
Fusil bat, botila bat sutauts eta botila bat urekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.
Artilleriako 347 pieza ere badira, hogei mila balarekin eta 789 tona sutautsekin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.
Sutauts usainaren lekuan, orbelarena hedatu da berriro gela osoan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 67. orr.
Hamar akreko soro batean alderik alde sutauts lerro bat egin zuen, eta, orduan, oihu batek burua itzularazi zion, dohaintza-emaile eskuzabalak poxpolo piztu bat botea baitzuen bat-batean ildoaren hasieran. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.
Sutauts zorro txiki bat erregalatu zion esanez Flashaw flabbergastor-en haziak zirela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.