Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lázló-Jozsef Bíróri zor zaio lehenengo luma boladunaren asmakuntza, idazteko erabilgarria zen lehenengo bolalumaren sorkuntza. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.
Biroren bolalumak oso erabiliak eta goraipatuak izan ziren hegazkinetan, tinta ez baitzen isurtzen eta edozein baldintzatan funtzionatzen baitzuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.
-Nik hurrena bolalumaren bolatxoa injektatu behar diat zainetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.
Nork irudikatzen du hogeita hamar liburukiko eta milaka orrialdeko entziklopedia bat, esaterako, bolaluma baten muttur txikian sartua? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.
Tartean, beren bolaluma, kamera eta grabagailuei eraginez, kazetarien kilker hots goiztiarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Karpetaren azalean, bolalumaz idatzita, Josef Duvrescu ipintzen zuen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 168. orr.
Okindegiaren izena eta kalea apuntatu ditun bolaluma batez, eta hozkailuaren atean zintzilikatu hanburgesa itxurako iman batekin. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 36. orr.
Morrasen atzetik Fernando Armendariz Nafarroan Amnistia Internazionaleko ordezkariak dantzatu zuen bolaluma. Berria - Harian 2005-10-16
Bolaluma zirriborroak egiten hasi zen nik txukun lerrokatutako hitzen gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.
bolaluma beltzez zirriborratutako marrazkiak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 90. orr.
Bolaluma gorriz, letra larrietan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 60. orr.
Isaacs-ek Bic bolaluma merke bat dauka eskuan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 218. orr.
Plastikozko bolaluma merkeak, tintaz berriro kargatzen ez zirenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.
-Nik hurrena bolalumaren bolatxoa injektatu behar diat zainetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.