Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

boligrafo (123 aesaldi, 48 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 1.407 agerraldi) iz idazteko lanabesa, barnean tintazko hodi bat eta puntan metalezko bolatxo bat duena. ik bolaluma.

Zineko artistarena esan duen mutilak, paper zuria eta boligrafoa luzaturik, autografoa eskatzen dit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 104. orr.

"Paper bat eta boligrafoa ere ekarri", esan zion Josebak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Raimundo Silvak boligrafoa pausatu zuen, begi nekatuak igurtzi zituen, eta gero bere azken lerroak irakurri.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 374. orr.

Orri laukia esku batean hartzea aski zen beste eskua boligrafo baten bila hasteko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

Koadernotxotik orria kendu eta bloka eta boligrafoa itzuli zizkion gelakideari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Esku batekin ile txima luzeei eusten ziek, eta bestearekin boligrafoa arrastaka zerabilek azterketaren orriaren gainetik.     «Bizia lo», 2003 - 110. orr.

Eskaera sina dezan eskatu dio Lainezek Joxepari, eta honek oso mantso eta boligrafoa biziki sakatuz idatzi du izena.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 61. orr.

Boligrafoa potoan utzi eta eskuan zuen orria zimurtu egin zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 66. orr.

Boligrafoaren punta eskuinaldeko bigarren laukian jarri du, heterokronia hitza seinalatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 57. orr.

Beheko aldean, boligrafoz zirriborratuta, mezu bat: "Amaitu zaik pagotxa, Casanova".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Umetan, anai-arrebekin haserretzen zenean albumeko argazkietan boligrafoz tatxatzen zituen aurpegiak bezalakoa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 99. orr.

-"Boligrafoa" ez, maixu, "axota" esaten da!  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 55. orr.

2 (izenondoekin)

Liburu-denda batera sartu eta boligrafo bat erosi du, boligrafo merke bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

Euskaraz zegoen, boligrafo urdinez idatzita, aztertzen zuen zer materia mota den lehergarria, adierazten zuen lehergailuak zelan egin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 294. orr.

Denak boligrafo hutsez ari dira, zein bere testu puska itzultzen, Luis Angel izan ezik.     «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus