Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

blokeatu , blokea, bloketazen (ETCn 5.179 agerraldi) 1 du ad prozesu baten berezko garapena oztopatu. ik blokatu.

Idazle bat urtetan lantzen ari den nobela ere txikikeria batek blokea dezake bat-batean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 37. orr.

Krak operazioa, alegia, posta elektronikoa blokeatzea, ongi atera zela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 89. orr.

Abortatzeko pilulak blokeatu egiten du progesteronaren eragina.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.

Blokeatuta zegoen alarma.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Orain ziur zegoen sena blokeatzen zion sentipena maitasuna zela eta ez beldurra.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 153. orr.

Ikerketa blokeatzen ari dela leporatu dio Londresi Sinn Fein alderdi errepublikanoak behin eta berriz.  Berria - Mundua   2004-09-17

Washingtoni Hagako ebazpena blokeatzeko eskatu dio Israelek.  Berria - Mundua   2004-07-11

CiUk bazuen estatutu berria blokeatzeko ahalmena.  Berria - Mundua   2006-02-05

2 higitzea edo aurrerabidea eragotzi.

Gerlariak beso bat jaso, gaztea eraitsi eta, haren gainean jarri ondoren, belaunez blokeatu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 13. orr.

Bidaia Esperantza Oneko Lurmuturretik (Hegoafrika) egin beharko dute, Suezko kanalean Egiptok blokea ez dezan.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Trujilloren autoa bidea blokeaturik zegoen lekura hurreratu ahala bigarren autoa haren parera hurreratuz joan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Hortxe da, Torija eta Brihuega arteko errepidea blokeatzeko prest.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Azken emaitzak abiatze-atalasea gainditzen badu, beste bulkada bat transmititzen da; gainditzen ez badu, berriz, blokeaturik geldituko da mezua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Lehen aldia da ez dutela mugimendua blokeatzen ene pasaian, eta sekulako mugimendua ikusten dut pasabide eta kurutzebide guzietan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.

Angiek, ia intuizioz, irudimenak sor ziezazkiokeen esanahi elkarketak ekiditeko, soinu-informazio hura blokeatu zuen buruan eta eguneko eginbeharretan kontzentratu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

Odol zelulekin eginiko saioetan ikusi dute garagar estraktoak infekzioak blokeatzen dituela.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Gure sentsibilitateari lehoiaren begiari zebrekin bezala gertatzen zaio, itsutu egiten da, blokeatu, nahastu erabat efektu disruptiboaren kariaz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Nepalen 14 lagun zendu dira hotzagatik; Japonian, abendutik 71 herritar hil dira eta beste 200 pertsona elurrak blokeatuta daude.  Berria - Mundua   2006-01-11

Egoera blokeaturik dago, eta horri aurre egiteko Udalak atzean egon beharko lukeela uste du ELAk, negoziazioetako fruituei babes ekonomikoa eta politikoa emateko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Bularreko minbizia sortzen duen genea blokeatzea lortu dute Kanadako zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-31

3 kanpoarekiko komunikazioa galarazi.

Entzuten badute Bilbao blokeatua dagoela, minaz josia dagoela Abra osoa, "Hori geuk pasatuko dugu!" egiten dizu erronka Cityko edozein bulegarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.

Hiria hogeita lau orduz blokeaturik izan zela. gerraontzi ingelesek, kostatik gertuko uretan etengabe zelatan, portua blokeatuta zeukaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Presondegi guzia blokeaturik, ni bakartasuneko kartierrean sartu arte, beti ene eskoltak inguraturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 74. orr.

Den-dena itxita, den-dena blokeatuta, legezko agintariek gaizkileak harrapatzen ez dituzten bitartean!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.

Eskuadra ingeles baten ihesi zetorren; bertan babestu zen zenbait ordutako borrokaren ondotik, eta ingelesek blokeatua zeukaten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Dublinek web orria blokeatzeko arriskua zegoela esan eta kanpaina uzteko eskatu zion.  Berria - Mundua   2004-06-24

Errusian inork ez dio kontu hartzen Gobernuari txetxeniarren aldeko atariak blokeatzen dituenean.  Berria - Gaiak   2004-06-23

4 norbaiti bere ondasunak eta kredituak erabiltzea eragotzi, horretrako esku duenak.

Gainontzeko inputatuen kontuek blokeatuta jarraitzea erabaki berri du epailea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Horretaz gain, bake akordioaren aurka egiten duen edonori bidaiatzeko debekua ezarri eta kontuak blokeatuko dizkiote.  Berria - Mundua   2004-11-16

Diru-kontuak blokeatu zizkion, enbargatu, gure arteko epelena ere amorrarazi zuen erabaki zaputz baten bitartez.  Berria - Kultura   2004-11-11

Palestinak dagoeneko Hamas eta Jihad erakundeak diruz laguntzen zituzten 390 erakunderen kontu korronteak blokeatu dituztela helarazi zuen Kureiak.  Berria - Mundua   2004-02-26

Urriaren 14an, diruak blokeatu zituenean, 1997tik «gaur egunera arteko» kontu guztiak blokeatzeko agindu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

• 5 da/du ad norbait erreakzionatzeko ahalmenik gabe gertatu edo gertarazi.

Ez dakit, blokeatuta nago.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 166. orr.

Frantziatik jasotako berri harekin, blokeatuta gelditu nintzen hilabete luzeetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 39. orr.

-Jakin ezazu, mugitzeko partez, aitaren txantaje txar horrek, ni, arrunt blokeatzen nauela!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

Haren aurpegia paperean irudikaturik ikustean, berehalaxe sentitzen zuela bere burua blokeatuta, bien artean murru bat eraikitzen zela sentitzen baitzuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.

Orain ziur zegoen sena blokeatzen zion sentipena maitasuna zela eta ez beldurra.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 153. orr.

Ez nekien zer erran, baizik gelditua nintzela, jakin gabe zerk blokeatu ninduen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Zuk badituzu artxibo blokeatu batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Kontzientziarik blokeatuena, alegia, bere inertziaz, ekintzarako bederen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus