Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

blokatu (ETCn 485 agerraldi), bloka, blokatzen 1 da/du ad bloketatu.

Argi eta garbi hitz egiten badiet, blokatu egingo dira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 30. orr.

Biharko bukatu beharra daukat, eta erabat blokaturik nago.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.

Emilioren sexua Noraren barruan mugituz imajinatzeak ezereztu egiten ninduen edozein lanetarako, blokatu, burua motozerra batekin erdibituko balidate bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Apur bat blokatuta sentitzen naiz, denbora asko inorekin hitz egin gabe pasatzen dudan bakoitzean bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Erreportaiaren hondar segundoek Poliziak hiriko zubiak nola blokatzen zituen azaltzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Erreportaiaren hondar segundoek Poliziak hiriko zubiak nola blokatzen zituen azaltzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Atea blokatu genuen; etorri zen Polizia, eta ezin sartu modulura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 111. orr.

Izan zen EDSA izeneko iraultza pazifikoa: Manilako itzuli osoa egiten duen EDSA (Epifanio de los Santos Avenue) etorbidea arras blokatu zuten jendeek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 191. orr.

Tankeak hemen blokatu genituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 273. orr.

Inkestak blokatuak, txostenak desagertuak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 246. orr.

Aitonak bankuan zeukan urre guztia kendu zieten izebei, eta bertan zeuzkaten kontu korronteak blokatu zizkieten aitona fusilatu ondoren.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Palestinarren kontrako erasoaldi militar handi bat abiatzearen kontra agertu zen Olmert, eta PAN «entitate etsaitzat» deklaratzeko zenbait aholkularik eginiko proposamena blokatu zuen.  Berria - Mundua   2006-04-19

Egun arte erreforma oro blokatu duten kontserbadoreen esku dago erakunde hori.  Berria - Mundua   2004-02-03

Roazhon edo Poitiersko geltokietan manifestariek zirkulazioa blokatu dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Hastapenean egoera blokatua bazen ere, aitzinamendu zerbait izan da azkenean: IKASek pundu zenbaitetan urrats bat egin du.  Herria   2001-11-08

Diru sarreren urritasun eta ezegonkortasunak, eta etxebizitzen prezioak Gipuzkoako gazte askok independizatzeko duten gogoa blokatu egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Herriko Etxeen diruzainak prefetaren abisua izanik, sosa blokatua duela, eta ondorioz ez dela Laborantza Ganberara joanen.  Berria - Harian   2005-07-27

Noski ikusi dute kontua blokatuta duzula... martxotik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Behin eta berriz asaldatzen zuen bere amesgaiztorik okerrenetariko batean, hegazkin kamikaze baten kontrol blokatuen aurrean ikusten zuen MTGDk bere burua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus