Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agur-musuak eta bizkarrekoak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 36. orr.
Dolumin-adierazpenak: besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.
Hamabi bat lagunek besarkadaz, musuz eta bizkarrekoz esetsi zidaten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Bizkarreko bat eman dio haren ondora etorrita. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 9. orr.
-Zure aita banintz, gogoratzeko moduko bertze bizkarreko bat emanen nizuke. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.
Honek ere berdintsu jokatzen du, eta bukatzerakoan ipurdiko eta bizkarreko batzuk eman dizkio. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 297. orr.
Hamaika besarkada eta hamalau bizkarrekoren ondoan, ostatu batera herrestatu ninduen, zubitik labur. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
-Benga, motel -eman dio bizkarrekoa Dylanek-, ez hadi plasta jarri, goazen barrualdera! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.
Beste aldean, Azpetixek irribarrez jarraitzen zuen bere pupitre-lagunaren bizkarrekoak jaso bitartean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 39. orr.
Halako poza ematen zigun ikuskizun hura ikusteak, ze ezkaratzen barrenean ezkutatu behar izaten genuen eta, elkarri bizkarrekoak jo, eta elkar besarkatu eta musu eman pozaren pozez, eta elkarri ipurdia eta kirtena ukitu poztasun handi hura husteko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.
Izan ere, bizkarreko ederra hartu nuen, jaun André, noiz eta ohe gainean geundenok goiti-beheiti amildu baikinen! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.
Luigiren bizkarreko geldoa jaso zuen, eta mahaiarte ez urrun batean zegoen kamareroari deitu zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 141. orr.
"A"k bizkarreko latza eman zidan, soinetik izpi mordoa astinduz. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 67. orr.
Eta badakit batzuek ondo eginaren iritzia eskaini ziotela miresmenezko bizkarrekoak ematen zizkiotela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.
-Erromes arropak zituen jantzirik, jaun kapitaina: kapelua, bizkarrekoa eta, hari itsatsia, Donejakuetik itzultzen direnek Lurraren Akabantzatik ekartzen duten oskola handia. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 43. orr.
Kolore iluneko xenila bat janzten zuen normalean, bizkarrekorik eta brodaturik gabe, Karlos III.aren plakarekin eta urrezko artilearekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 98. orr.
Handik laster, kirol-elkarte batean partzuer direnak, bizkarreko horiekin, eta azkenik beste guziak, hamar bat mila orotarat, bizkarreko xuriekin. Herria 2004-11-18
Han dentista-besaulki bat zegoen, etzateko moduko aulki-bizkarrekoa, burua bermatzekoa eta guzti. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 128. orr.
bizkarreko bat (8); bizkarreko bat eman (6)