Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izatekotan, bizimodu nahi nuke poesia, ez bizibide. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.
Eskulana bizibide bezala (eta limosna, besterik ezean). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.
Herri indigenek nekazaritza dute bizibide. Berria - Harian 2005-11-19
Larre-herrialdeak gutxi populatuta daude, jende gutxik baitauka han bizibidea; gari-lurrek gizon gehiagori ematen diete lana, eta mahastiek askoz gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.
Pentsioa beste bizibiderik ez izan arren, lortzen zuen aurrera ateratzea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.
Bizibidea bilatu behar nuela kosta ahala kosta, neure kasa eta gurasoen etxetik kanpo bizi ahal izateko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.
Gogorra da oso etxea galtzea; oraindik gogorragoa familiaren euskarri eta sostengua den bizibidea galtzea. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Ezpata izango duk bizibide. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.
Bizibiderik ez duzula eta ezin duzula Ninirekin ezkondu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 265. orr.
Haren negozioak Greziara eta Ponto Euxinora mugatu ziren ia osorik, eta handik atera zuen bizibidea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.
Inguruabar bortitz horretan gertatzen da bizibidea ateratzeko eguneroko borroka, batzuen mesedegarri eta besteen galgarri dena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.
Zuk kriminal gisa atera dezakezu bizibidea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.
Bizibidea eman niezazueke eta basoko trabailuetan enplega zuetarik hainbat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.
Ez diezu bizibidea kendu nahi izango, ezta? Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 207. orr.
Espainiarraren lehen plana hirian bizitzea zen eta bizibidea plantazioetan edo meatzeetan lan egiten zuten indiar eta beltzengandik lortzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Gizon libreen kopuru jakin bat egon behar zuen, esklaboek haien bizibiderakoak hornitzeko moduan izateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.
Biziki pozten zen halako gizasemeak bere elizbarrutian edukitzeaz, eta harro zegoen haien bizibide eta jokabideaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.
"Bizibidea heriotz-bide", titulatu zuen Argia astekariak lan-istripuei buruzko erreportaia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 186. orr.
Ni, izan ere, garagar tratantea naiz bizibidez. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.
Kristau bizibidea eraman ezinik, Damak absentzia aukeratu zuen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.
Lmosna eskatzea zen anaien bizibide bakarra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.
Estatuak bizibide segurua zor baitie hiritar guztiei, jana, jantzi egokia eta osasunaren kontrako izango ez den bizimodua. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.
Honek asko maite baitu Ines eta bizibide materiala segurtatu nahi baitio ondasunen bidez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.
Hori bizibide errazari zor zaio. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.
Guk, liburutegiko saguok, bizibide luzea egiten dugu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.
Uste honek bere aldetik eskatzen digu irudikatzea biztanleriaren gehikuntzak kontsumitzen dituela bizibide gehigarri guztiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.
Ibilbide eta bizibide pertsonalean, 1929an, Eluard eta Lorcaren lanak ezagutu zituen Elytisek. Berria - Kultura 2006-03-14
Frantziskoren kristau-bizibidea bere nortasun eta historia pertsonalari lotua dago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.
Ez zen aski zaldi, behi edo ardirik izango gazteen sasi-bizibidearen segurtatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.
bere bizibidea (5); bizibide bat (5); bizibide eta (3); bizibidea ateratzeko (3); bizibidea aurrera (4); bizibidea eta (3); bizibiderik ez (3); bizitza eta bizibidea (3); eta bizibide (9); eta bizibidea (9); gure bizibidea (3); zuen bizibidea (3)