Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ogibide bera zutenez -oihal-etxolagileak ziren-, haiekin gelditu zen bizitzen eta lanean. Elizen arteko biblia Eg 18,3
Bigarren Mundu Gerra bukatuta, ogibide asko izan zituen -trenbideetako langile, bulegari, moldiztegiko langile [...] -, erabat literaturari emana bizi baino lehenago. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 7. orr.
-Ogibideren bat ikasi nahi nuke. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.
1971an, nagusiek -kanpotiarrak- bet-betan hetsi zuten lantegia, orduko 15 luhusoar langileak egunetik biharamunerat ogibiderik gabe utziz. Herria 2002-08-08
Horixe baitzen bizimodua ateratzeko bete behar zuen ogibide txukuna. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.
Ogibide ofizialak neke handia eta ogi gutxi zekarkiola ikusirik, bigarrenari full time ekitea erabaki zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.
Gainera, Lorienten bizi behar izateak bere ogibidean lana aurkitzea eragozten dio. Berria - Mundua 2004-10-02
Urte askoan izan duten ogibidetik gertuen dagoen lana da. Berria - Kirola 2004-03-17
Hemen, Amerikan, neure ogibidean aritzen naiz, eta nahikoa irabazten dut. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.
Poeta izatea ez da ogibide bat, bizimodu bat baizik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 83. orr.
Itsusia baita, itsusia denez, anai-arreben komunitatea otoitz egitera deitzeko ogibidea duena madarikazioka ibiltzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 212. orr.
Zergatik aukeratu duk eskaleen ogibidea? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.
Bertsoa ogibide bihurtu nuen behin, eta geroztik ez dut bertsoa behar bezala gozatzeko paradarik izan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.
Bere ogibidea aspaldi menperatzen duenak bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.
Txirrindularitza du ogibide eta pasio. Berria - Kirola 2004-03-19
Lanik ez izatea edo lana galtzea ez baita ogibiderik ez izatea edo norberaren bizibidea galtzea soilik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.
Ez lanbide, ez ogibide. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.
Literatura dut ez ogibide baina bai lanbide, eta beharturik nago ordu eta betile asko irakurtzen erretzera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.
Postariaren lanbidea guztiz ogibide literario eta kilikagarria zela, horretan oinarrituta hainbat ipuin asma zitezkeela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.
Raimundo Silvak, zuzentzaile-ogibidean zeukan eskarmentu luzeari esker, ez zuen besterik behar alde egin behar zuela konprenitzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.
Oso serio ekin zion sasi-ogibide berriari. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 116. orr.