Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasgora denean, habailetan egiten du itsaslasterrak Lofoden eta Moskoe arteko bitartea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Uda zen, Pentekostes eta Damu egunen bitartea, hasidimak erromes joaten ez diren garaia Seitik hamar egunerako bitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotzeko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.
Soinu mugikor horiek hainbat propietate dituzte, handitzen doazen bitarteak eta distantziak baitituzte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.
Jauzia bitartearen pertzepzio alderdia-edo da, beraz (bitartea ezagutzari baitagokio). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Bitarte batean isilik egon zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 288. orr.
Bizia diot, eta ez neure bizia, bizitza edo bizialdia; ez denbora edo leku den ez dakigun arte edo bitarte hori. I?aki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Bitarte hori ahalik eta gehien murriztea da beraz argudiatzailearen lehen egitekoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 148. orr.
Bitarte hura ohiko konplimenduekin bete genuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.
Ez dakit zer pentsatu nuen neskatxa itzuli arteko hamar minutuko bitarte hartan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 178. orr.
Hemen ziren guzientzat argi zen gune hori beharko dela kosta eta barnealde bitarte horretan nonbait aurkitu. Herria 2001-11-15
Eguraldi onetik euritsura doan bitarte horretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Bitarte horretako 300 urteetan, klimatologia errepasatuz, 34 uholde zein baino zein makurrago ageri zaizkigu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.
Hori egin eta gero, OVRAkoen sarekadaren gaiari heldu zion berriro naturaltasun osoz, bitarte hartan guztian inolako tarterik gertatu ez balitz bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 262. orr.
Ni, 1933-1935 bitarte hartan, irakasle laguntzailea nintzen Züricheko Goi-Eskola Tekniko Federalean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.
2005-2007 urte bitarterako isurketa eskubideak banatuko dira lehen planean, dohan. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Googlek 85-95 dolar bitarteraino jaitsi ditu akzioen prezioak. Berria - Ekonomia 2004-08-19
Bitarte hartan, astia izan ninan lasai hausnartzeko. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 92. orr.
Bitarte horretan guztian, atean zutik egoten zen Mikhailo izeneko zerbitzari bat, konketa eta eskuoihala eskuan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.
Hamar bat segundo kosta zitzaien broma ulertzea, eta bitarte guztian tinko egon ziren lurraren gainean, gatz-irudiak bailiran. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Han bizi izan ziren, David ezkutatua egon zen bitarte guztian. Elizen arteko biblia 1 Sm 22,4
Manupeko zeuzkan Empecinado delakoak oldartutako bi probintzia, Avila, Guadalajara, eta Tajo ibaiaren bitarte osoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 45. orr.
Etortzen zitzaionean, eutsi egiten zion eta haren gozotasuna dastatzen zuen, Jaunak eskaintzen zion bitarte osoan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.
Kontzeptu hau zinemaren teorian sartu zuenaren idatzietan, bitarte kontzeptua ez dagokio, beraz, denborari zehazki eta soilik; bi planoren arteko bitartea izan daiteke, haren iritzian, erabat a-kronologikoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Musikologian bitartea bi notaren arteko bereizkuntza da, beren frekuentzien arteko tartearen arabera neur daitekeena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.
Zortziko bitartea, edontzi hutsak eta edontzi erdi hutsak sortua, 1/2ko erlazioaz adierazten da; bostekoa 2/3eko erlazioaz; eta laukoa, berriz, 3/4ekoaz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.
Bosgarrenetan, mese soinua dutenak, lauko bateko bitartearekin; seigarrenetan, hypate meson soinukoak, lauko baten bitartearekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2330. orr.
Modulazio diatonikoa naturalagoa da, eta erosoagoa du bitarteen arteko distantzia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Zail da absolutuki urrun bizitzea, baina Maria Luisa halaxe bizi da, bitartea denborak neurtzen duen sasoi honetan: urrun Amaiurtik, urrun Erratzutik, urrun Bidarraitik, eta gizaleku orotarik urrun. I?aki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.
Egun-argitik gauerako bitartea ez da izaten ordu erdi baino gutxiagokoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.
Eskuekin ikutuka ibili nintzen bitarteren bat aurkitu nahirik, eta harrituta ikusi nuen zulo bat zegoela. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.
Kondarra hatzen artetik itzuri eta han joan zen hegaz hegazkinaren atearen eta igotzeko arrapalaren arteko bitartera -inon denik eta hutsarterik estuena, hazbete baten hamaseirena ere ez baita zabal, asko jota-, eta, gero, zur eta lur geratu nintzen ikusirik ezinezko bitarte horretatik garbi-garbi lerratu eta sei metro beherago asfaltoaren gainera erortzen zela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.
Iparraldera edota iparralde eta ekialde bitartera begira jarrita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.
Gauzak hazi eternalez osatuak dagozenez gero, bere zartadaz banatuko dituen edo bitarteetatik barruratu eta disolbatuko dituen indarrik heltzen ez deno, naturak ez du ezeren deusezpenik ikusten uzten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.
Asteazkenetik ostegunera bitarterako gauean, Frantziako Legebiltzarrak baiezkoa eman zion kontratu horri. Berria - Ekonomia 2006-02-10
Orotara zortzi izango dira urtarriletik apirila bitartera aurtengo Antzerki Garaiak jasoko dituen antzerki lanak. Berria - Kultura 2004-01-07
Urtarrila amaitu baino lehen beste hirurehun eta ekaina bitarterako beste mila aterako dituztela esan zuen Martinok. Berria - Mundua 2006-01-20
Gezur errazaren erakusgarritzat aski eta gehiegi da Buclearen autoreak idazten duen lehenbiziko esaldia hartzea, aurreneko puntura bitarterainokoa soil-soilik. I?aki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.
Ptolomeo erregea itsasaldeko Seleukiara bitartean zeuden itsas herriez jabetu zen. ik bitartean. Elizen arteko biblia 1 M 11,8
Denbora librea hutsartea da, arte edo bitarte hutsa eta, beraz, hutsean aspertzen den hankabiko zomorroarentzat, baitezpada bete beharrekoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.
Haren bularra neureaz hertsatzen nuen; eta, bitarte labur hartan, sentitu nuen haren bihotza lasterrago ari zela taupadaka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Bestelakoa da dastamena: oso bitarte laburreko zentzumena, ahoratutako elikagaiaren gainean baizik funtzionatzen ez duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.
Nola zaindu hain esparru zabala hain bitarte luzean? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.
Hots apal eta zehazgabe batzuk, ekaitzaren etenuneetan iristen zirenak, bitarte luzeetan, ez nekien nondik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.
Tresneria soil horren laguntzaz, aurkikuntza txundigarria egin berria zuen Pitagorasek: bitarte musikala bi zenbakiren arteko erlazioa da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.
Musikan bitarte "melodikoa" izango litzateke hori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Ezpain artea hozkatu zuen esatera zihoana hausnartu bitarte laburrean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.
Hantxe geratzen ginen, harik eta ia itsasaldi bitartea ailegatzen zen arte, eta orduan aingura jaso eta etxera abiatzen ginen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.
Azpimarratu behar da aurreneko ihesaldi jakinaren eta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbora bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldiena baino hilabete batzuk luzexeagoa dela. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.
Horrek argi eta garbi erakusten du badela, nahitaez, irudia hautemateko, pertzibitzeko denbora-bitarte bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.
Denbora-bitarte berean, hegoaldetik iparraldera zeharkatu zuen Paris, Montmartretik igaroz, leku berera heltzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.
Aldi bitarte jakinetan automatikoki egindako argazkiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.
Arima gorputzetik apartatzea?; bizi-bitartearen erremateko ertzean aurrera pasatzea? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 268. orr.
Sasoia iritsi da, maiatza eta uztaila bitartea da gerezien sasoia, martxoan edo apirilean loratzen bait dira arbolak,baina ez dago gerezirik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 39. orr.
Taj Mahal -duen edertasun ukaezin guztia duela bitarte- saminak eraikitako oroimen-etxe ederrena da. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.
Filistearrak alde bateko mendian zeuden eta israeldarrak beste aldekoan, harana bitarte zutela. Elizen arteko biblia 1 Sm 17,3
Haren itzulpena bitarte dela ikusiko dugu zergatik uste zuen Sartrek unibertsoa beltza baino ezin dela izan, gizakiak animalia ilun eta makurrak garela. Berria - Kultura 2004-03-13
Izan ere, hainbat ustelkeria kasu ikertzen aritu da batzordea, eta, txostena dela bitarte, 200 bat pertsona ustelkeriagatik epaitzeko eskatu dio Justiziari. Berria - Mundua 2006-03-30
Bergaran bostetik zortzi urte bitarte arte bizi izan nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 71. orr.
Eskola, ordea, hamasei urte bitarte, derrigorrezkoa da. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 32. orr.
Kalean bizi diren gazteen %40k 13 eta 15 urte bitarte dituzte, eta asko lapurreta txikiak egitetik bizi dira. Berria - Gaiak 2004-05-04
Horretarako, udazkena bitarte, alderdi eta gizarte eragile guztiekin alde biko bilerak egiten jardun zuen Batzordeak. Berria - Harian 2005-03-06
Irailean ekin zioten birari, eta 2000. urteko ekaina bitarte iraun zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.
Ekaina bitarte, beste sei gehiago egingo dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-04-18
Itzultzailerik ez zegoenez, epaileak espetxera bidali zituen zortzi taldekideak, 1996ko apirilaren 9a bitarte. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.
Caracasen idatzia, ekainaren 21etik uztailaren 8ra bitarte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
Seitik zortzi ordura bitarte Potzolori sinetsi behar banion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.
Egun hotza eta haizetsua bazen ere, paseatzen jarraitu zuten pinudira heldu ziren arte, eta ilunabarra bitarte, iluntzeko errezoaren ordua zenean jada, ez ziren herrira itzuli. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.
Hatz-marken emaitzak heldu bitarte, beste behin aldatu zuen oraindik krimenaren bertsioa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.
Lanetik botako ninduen ahal izan balu; baina nagusia Honolulutik etorri bitarte itxaron beharra zeukan, konpainiako kargu bat bainintzen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 122. orr.
Hala banaiz, bedi: badut orduan Campari bat edateko eskubidea, nire ugazabandrea hurbileneko elizatik atera bitarte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.
Konponbidea betiko lekuan dagoela jakinik, elkarrizketan eta herri honen borondatearen errespetuan, amiantozko jantziak janzten hasiak gara sutea geratu bitarte. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 0. orr.
Badakigu, Errusiako ehiza ipuinak sinestera, zenbat ehiztari, hogeita hemeretzigarren hartza bitarte zorioneko izan ondoren, erori diren berrogeigarrenaren atzaparretan! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Iruñeko Baluarten salgai daude atzotik datorren astean hasiko diren Nafarroako Jaialdietarako sarrerak, 9 eta 25 euro bitarte. Berria - Kultura 2004-07-21
· Orduan bai ongi: hirutik hamarrera bitarte alaba galduko nituzke bakarrik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 206. orr.
abendura bitarte (4); abuztua bitarte (3); amaiera bitarte (4); apirila bitarte (3); arte edo bitarte (3); astelehena bitarte (4); azaroa bitarte (5); baina bitarte (6); bien bitarte (4)
bitarte bat (4); bitarte egin (3); bitarte egingo (7); bitarte erredakzioa (3); bitarte guzti (4); bitarte guztian (23); bitarte hartan (36); bitarte hartan guztian (5); bitarte honetan (6); bitarte hori (7); bitarte horretan (144); bitarte horretan ere (3); bitarte horretan ez (3); bitarte horretan ezer (3); bitarte horretan guztian (6); bitarte hura (3); bitarte izango (7); bitarte izango da (4); bitarte labur (5); bitarte laburrean (5); bitarte osoan (7)
denbora bitarte (4); edo bitarte (3); egon zen bitarte (4); ekaina bitarte (6); ekainera bitarte (3); eta bitarte (44); eta bitarte guztian (4); eta bitarte hartan (6); eta bitarte horretan (26); eta igandea bitarte (6); euro bitarte (6); gaurtik igandea bitarte (3); gaurtik igandera bitarte (4); igandea bitarte (15); igandera bitarte (7); ilunabarra bitarte (3); iraila bitarte (4); ostirala bitarte (5); urria bitarte (3); urte bitarte (9); uztaila bitarte (4); zen bitarte (12); zen bitarte guztian (6)
arteko bitartea (7); bitartea behar (4); bitartea behar izaten (4); egunerako bitartea (3); egunerako bitartea behar (3); hamar egunerako bitartea (3)
arteko bitarteak (5)
lauko bateko bitartearekin (7)
urte bitarterako (3)