Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bitartean (ETCn 111.080 agerraldi) adlag 1 adierazten den egintza gertatzen den denbora berean edo hura burutu artean. ik bizkitartean.

Bitartean emaginak esaten zuen: nire umetxoa, nire umetxoa, eta beste esaldi ulergaitz batzuk.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

Bitartean, Moises -Aaron eta Hur berekin hartuta- muino gainera igoa zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 182. orr.

Bitartean, baina, denborarik ez galtzearren, lanean has nintekeela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Bitartean, bertzelako lanean zebilen Migel.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Bitartean, Itakako jauregian, hantxe zeuden ezkongaiak, Antinoo buru zutela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Bitartean haugi ene apartamentura.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

Txetxu, bitartean, Xabik egiten dizkion desirazko begiratu likitsekin gero eta urduriago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 191. orr.

Anaiak, bitartean, mahaian jarri ziren zain egon gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 581. orr.

Arinago joateko agindu zion Selifani, eta, bitartean, bere artean pentsatu zuen: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Eskaletza desagerrarazteko neurriak hartu behar direla entzuten dut alde guztietan, eta bitartean haiek ugaltzeko ahal den guztia egiten da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Goizean baino maiztuago zegoen, bitartean asko nekatu izan balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Hala, Akab jatera eta edatera joan zen; bitartean, Karmel mendiaren gailurrera igo zen Elias eta ahozpeztu, aurpegia belaun artean jarriz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,42

Egoera, bitartean, larriagotzen ari zen Kolivan inguruetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Zuk, bitartean, liburutegian itxaron.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Elik, bitartean, ahora begiratzen zion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,12

Mugimenduak liluratu egin zuen, bitartean Jamesek, begiak belan eta ortzemugan josita, bekozko ilunez lema zeramalarik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Egunotan, bitartean, dantzariaren hainbat objekturekin erakusketa dago ikusgai antzokian bertan.  Berria - Kultura   2006-02-03

Bitartean, Txitxikov gogo-aldarte oneko zegoen bere britxkan, zeina aspalditxo baitzen bide nagusitik zihoala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Ikertzaileak ari ziren bitartean lanean: 1931n asmatu zuten mikroskopio elektronikoa eta ondoko urtean, zeta artifiziala nola bideratu aztertzen ari zirela, Wallace Hume Carothers eta bere taldeak erraz hausten ez zen zuntz gogor bat aurkitu zuten, plastikoan oinarritua: nylona.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Erleez axolatuko naiz ni bitartean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.

Zer gertatu da bitartean?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

2 (perpaus txertatu bati dagokiola)

Igogailua jaisten zen bitartean (igogailuak beti azken solairuan egoten dira gauetan), nire kontra estutu zen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 86. orr.

Ur gainean zebilen bitartean, Clemenceau «ontzi» bat zela, eta Indiara heldu arte ez zela «zabor» izango argudiatu zuen Alliot-Marie Donibane-Lohizuneko ministroak.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Zure ondoan nintzen bitartean, ez genuen beti sentimendu bakar bat, ikuskera bakar bat baizik. Larrutan ari diren bitartean, mantis emeak sendo eta trinko heltzen dio arraren gorputzari besarkada gogorrean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 377. orr.

Karguan egon zen bitartean erregearen ondasunen kontura egin zituen zorrengatik daukagu bahitua zuen anaia Jonatan.  Elizen arteko biblia   1 M 13,15

Dirauen bitartean, gozatu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 82. orr.

Denbora dagoen bitartean, gozatu zure bizitzaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 30. orr.

Ihes eginda nengoen bitartean, gutun trukaketa sarria izan genuen Almak eta biok.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Eta ni ere jauregiko andere ezin prestuagoa nintzen eta halakotzat hartu ninduten, jauregia zutik egon zen bitartean; jauregia galduz gero, berriz, zorotzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Baiezkoa esango du, ikasten ari naizen bitartean etxerako bi esku gutxiago izango dituela jakin arren.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 86. orr.

Obrak egiten ari ziren bitartean, hain zuzen ere, pitzadura handia agertu zen Esan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.

Legeari eta ordenari helduko diegu ahal den bitartean, baina kanoika ibiltzeko ere prest gaude!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 142. orr.

Borrokan ari ginen bitartean polizia bat agertu zuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.

Obedientzia hautsi ez zuen bitartean, ez zuen bekaturik egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Hura komunera alde eginik zen bitartean, Tom eta biok hizketan aritu ginen, zein atsegina zen hiritik kanpo egotea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

-Lagunok: zaudete hementxe, ni eta nire ontzikoak gizaki horiengana goazen bitartean; ea nolakoak diren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.

Ez ditut ikusi ere egin nahi, ezta hitzik egin ere, jarrera aldatzen ez duten bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 112. orr.

La Sarriette haren bila jaitsi zen, neskazaharra gazten erdian eroso jartzen zen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 320. orr.

Pentsamendu hori bere gogamenaren zokoan egongo da erietxean pazienteak ikusten ari den bitartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Eguzki berotsu berak argitu zituen harresi leunak eta zutabe sendoak, eta baita arkupean landutako errege baten buru dotore eta koroatua ere, guztia Frodo Ithiliengo soilguneetan barrena zebilen bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Ez zen agintari akademikorik agertu pantomimak iraun zuen bitartean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 72. orr.

Eñaut ez zen mugitu Katek besarkatzen zuen bitartean, lepoa leun musukatzen zion bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 126. orr.

Ez nintzela bera bezain polita atera, esan zidan behin, ilea tindatzen ari zitzaidan bitartean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 137. orr.

Hamaika edo hamabi izatera etortzen direnean, hamarra gainditzen dutenez, zenbakiek ezin dute perfektuak izan, bigarren hamarrekoa osatzera iristen ez diren bitartean behintzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Halako plan eta burutazioak egiten ditugu patioan hara eta hona gabiltzan bitartean, denborak, denboraren errotarriak bere alea xehatzen duen bitartean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 194. orr.

Lasai joan zen eguna, lasai joan zen bitartean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

3 (laguntzailea ezabaturik, aditza era burutuan dela)

Edan bitartean estuariorantz lasterka doan erreka imajinatzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 271. orr.

Iraun bitartean Maizak entzun zezakeen beste aldekoaren arnasketa urduriaren zurrumurrua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Ispilua ezker-eskuin mugitu bitartean, atzamarrez ukituak eman zizkion ilaia txirikordatuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Haiek iraun bitartean, bazirudien munduan ez zela beste hotsik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 172. orr.

Hainbat hilabete geroago idatzitako gutun batean aitortu zidan ondo jabetzen zela, telefonoz ari bitartean, deiak izan zitzakeen ondorioez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Eguna zabaldu bitartean, zerbait jan zezatela eskatu zien Paulok denei, esanez: [...].  Elizen arteko biblia   Eg 27,33

Zopa eta izokina jan bitartean, ez zuten Harryren akatsen aipamen bakar bat ere egin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Llumek mutilaren ahotsa antzeratzen du burla eginez, gelan hara-hona ibili bitartean, gorputzari beso artean helduta-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

Mekanismo horrek loturik eusten die bi hezur zatiei sendatu bitartean, eta iltzea gorputzean geratzen da betiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Hitz egin bitartean Harryrengana begiratzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

Jonek eta Mikelek instrumentuak aldean hartu eta anplifikadoreak piztu bitartean, Anek zutik zirauen bateriaren aurrean, artelan bati begiratzen zaion moduan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Eta armak erantzi bitartean honela esan zien grazia ederrean, honetan ari zitzaizkion haiei [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Schenker doktoreak isiltzeko eskatu zion, lasai egoteko anbulantzia heldu bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 309. orr.

-Jainko maitea! -atera zitzaion Zaitari, buruan hatz egin bitartean-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 86. orr.

Lotsaz bezala aitortu zion lehenengo aldian gaixoak senarrari Lucecita ikusten aritua zela goizean, jaiki bitartean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 134. orr.

Presa da okerrena, zeren denbora daukazula jakinez gero, edozer gauza esan baitezakezu -denborari berari buruz edo zuhaitzei buruz, auskalo-, hitz egokiak aurkitu bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 115. orr.

Zerri hauei ez utzi hemendik joaten ni itzuli bitartean!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Zertan ari ginen pentsatzen zerrenda egin bitartean?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

4 adierazten den tartean.

Seiak eta zazpiak bitartean gertatu ohi zela esango nuke.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 91. orr.

Herriko liburutegian ikusgai duzue erakusketa bat otsoaz, martxoaren 23 a arte, egun eta tenore hauetan: asteartez, 9-12 eta 16-18 ak bitartean; asteazken, ortzegun eta ortziraletan, 14-18 ak bitartean; larunbatez, 9-12 artean.  Herria   2003-03-13

Kataluniako Uraren Bulegoak jakinarazi duenez, Sitgesko hondartzetan 200 kilo fuel oliotik gora jaso zituzten herenegun eta atzo bitartean.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Aisia eta kultura izan dira ekainean prezio igoerarik handienak izan dituzten alorrak: 0,7 eta %1,3 bitartean igo dira lau herrialdeetan.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

Gure ama hilko zutela arratsaldeko 4etatik 5etara bitartean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.

Fernando Videgainek txuritu zizkigun gaizkile eta bandido nafarren janzkeran ere, maiz ageri da "ongarina" XVII.-XIX. mendeak bitartean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 285. orr.

Alferrik izan zen legea, dirua behar zuenak, hori baino askoz handiagoak pagatzen baitzituen larrialdietan; 1330-1443 urteak bitartean ageri dira % 25, %30, %35, eta %68ko korrituak ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

Bertsolari multzorik trinkoena 25 eta 45 urte bitartean dagoen belaunaldiak osatzen du une honetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 40. orr.

1405 eta 1433 bitartean, txinatarrak Afrikako ekialdeko kostaldeetaraino iritsi ziren, Vietnam, Sumatra, Zeilan eta Aden-en barrena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

1941etik 1944 bitartean, Bigarren Mundu Gerraren bete-betean, eraitsitako abioetatik salto egin eta bizirik ihes egindako pilotuak Euskal Herriaren Hegoaldera ekartzeko sare bat antolatu zuen Frantziako erresistentziak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Han jazo zen 374. eta 375. urte bitartean bere bizitza markaturik utziko zuen gertakari bat: lagunaren heriotza goiztiarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

K.o. 1839 eta 1861 bitartean Txinako itsas ateak Mendebaldeko merkataritzari indarrez irekitzeak Mendebaldearen aurkako "Boxer" altxamenduaren erantzuna eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.

Urtarrila eta maiatza bitartean 18 langile hil dira Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, Osalanen arabera.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Badirudi 1215etik 1226ra bitartean idatzi zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 96. orr.

Hegoaldea aski epela da, tenperaturak zero azpiko seitik zero gaineko zazpira bitartean mugitzen baitira.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

Nik orduan paisaia hartu nuen aintzat, eta Georgiatik Louisianara bitartean pinua besterik ez zegoela adierazi nien.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Judako Sokon bildu ziren, eta Sokotik Azekara bitartean jarri zituzten gerra-etxolak, Efes Damin deitu tokian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Paristik Havrera bitartean, presoei ez zieten ez ogi koskorrik, ez edontzi urik eman.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Tantapean ezkutatutako letra asmatu nahian saiatzen zen, orri batetik bestera bitartean hitzen bat zatiturik aurkitzen zuenean bezalatsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

Zubira bitartean Lainez ez da inorekin gurutzatu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

"Lofoden eta Moskoe bitartean" dio, "hogeita hamasei edo berrogei besokoa da uraren sakona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

"Non esaten duzu dagoela leku hori?", galdetu zidan hark; izenak-eta aipatu nizkion, kasko bat zela, Albiztur eta Tolosa bitartean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 126. orr.

Ahoz gora etzanda baitzeuden biak, hamar-hamabost metroko bitartean-, etengabe zaunkaka eta korrika, zeinen ondoan geratu ez zekiela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 54. orr.

Institutuko urte hartan, 80ko udazkenetik 81eko uda bitartean, neska asko ezagutu nituen, bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

Otsailaren zazpia bitartean, biderkatu egin zen denbora: ematen zuen ordu bakoitzak 60 minutu eduki ordez, berrehunen bat zituela.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 167. orr.

Epaiketa bitartean, behin eta berriz aztoratuko nauen zalantza ukanen dut hauxe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 101. orr.

Bazkaria bitartean ia ez genuen hitz egin.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 231. orr.

Siesta bitartean berez hil zela baizik ez zian ondorioztatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Nola gure elkar ikuste laburrak promenaldia bitartean izaten baitira, egungo egun osoan egin duen eguraldi ezinago txarrak ez zidan deusik igurikatzen uzten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

Kargu hartu baizik ez zioten egin eta bi egunez asto-belarriak jantzarazi zizkioten eskola bitartean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Bidaldi osoa bitartean, andreak kapusai handi bat zeraman aurpegi gainean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 352. orr.

Ugari izan ziren hiriko sarrera bitartean eroriak.  Elizen arteko biblia   Epa 9,40

Aurretratamendu mekaniko biologikorako instalazioak urtean 141.061 eta 183.814 tona bitartean, eta berreskurapen energetikoa duen errauste ildo berriak urtean 424.079 eta 464.779 tona bitartean.  Berria - Harian   2006-01-03

Sartzea 37 eta 41 euro bitartean; hobe txartelak aitzinetik hartzea Miarritzeko Turismo bulegoan.  Herria   2005-11-24

5 (adbertsatibo gisa) ik aldiz1.

Enperadorearen mende zegoen Spoletoko konderriaren ertzean baitzegoen [Asis], Perugia, alboko hiria, Aita Santuaren eskumenean zegoen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Beraz, anaietako bat berekin hartu eta munduko alde baterantz abiatu zen, beste sei anaiak gainerako hiru aldeetara bidaltzen zituen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 754. orr.

Lukrezioren denbora denbora itzulgaitza dela eta haren naturak, beraz, historia bat daukala esan beharko litzateke, estoikoena itzulgarria eta historia gabea den bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Grekoen artean opai esaten zaie habeak eta gapirioak asentatzen direneko bermeguneei, gure artean cava columbaria (uso-zuloak) esaten zaien bitartean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Globalizazioa aspaldi asmatu zen, duela mende asko: liburuen bitartez gauzatzen zen globalizazio hori, eta lasaia zen, pausatua, gutxi batzuena, gaurkoa abiadura handiko globalizazio masiboa den bitartean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 7. orr.

Mugatu eta anizkun den guztia handik banatua (alienatua) izango baita, haren garapen edo hedapen bezala filosofiak ezagutua ere, dena munduaren ikuspegi orobiltzaile batean (zientzia positiboak haren ikuspegi partzialak baino ez diren bitartean).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Matxismoak emakumeen arteko hartu-emanak mitifikatu zituen eta status estetiko faltsua eman zien, gizonen arteko homosexualitatea gaitzesten zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 181. orr.

Gorrotoa maitasuna baino sentimendu iraunkorragoa da, ekintzen jarraipenak indartu egiten baitu lehena, bigarrena ahuldu egiten duen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.

Haiek analitikoki baino ez direla sortzen analisiaren bitartez [...] hauek sintetikoki, eta beraz, adigaia bera eginez, besteek, aitzitik, adigaia argitu besterik egiten ez duten bitartean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

Azpeitiak etxean euskaraz bakarrik aritzen diren 10.380 herritar dituen bitartean (%75,7), Donostiak 17.194 ditu (%9,6), Bilbok 6.244 (%1,7) eta Gasteizek 3.453 (%1,5).  Herria   2004-01-01

6 bien bitartean (orobat bienbitartean g.er.) adlag bitarteko denboran. ik bizkitartean.

Bien bitartean, Fulgor Sedano aletegiraino joan zen artoaren galga ikuskatzera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.

Bien bitartean, François andreak bere merkantzia ia guztiak saldu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Bien bitartean, madiandarrek, Egipton, Potifarri saldu zioten Jose, Faraoiaren funtzionario eta goardiaburu zenari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 107. orr.

Bien bitartean, ustekabeko arazo bat sortzen da, eta Aita santua, bere karguko eginbide utziezin batengatik, Perugiara joan beharrean gertatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Epaiketa bihar gauean hasiko da; bien bitartean, interesatuek beren salaketa-defentsak prestatu ahal izango dituzte.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 141. orr.

Zu, bien bitartean, zoaz zure lekura.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 74. orr.

Gizon zuriek, bien bitartean, hesi trauskil samarra eraiki dute zelai uhindu baten tontorrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek, bien bitartean, Shinui alderdiko lau diputatu kargugabetu zituen atzo datorren urteko aurrekontu proiektuaren kontrako botoa eman zutelako.  Berria - Mundua   2004-12-02

Ika-mikak, bien bitartean, ez zuen etenik izan senar-emazteen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Berriro ere nora jo ez dakidala nagok, eta bien bitartean ondo etorriko zaiguk pixka baterako zibilizazio deitzen den horretara jaistea, espaloiak zapaltzera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.

Kalifa mozorrotuak hitzeman zien laster batean behar-beharrezko zituzten hamar mila dinarrak eskainiko zizkiela, baina bien bitartean urrezko ehun dinar hartzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 180. orr.

Ordaindua nuen, bien bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abendua bitartean (13); abendura bitartean (15); afaldu bitartean (20); amaiera bitartean (20); amaitu bitartean (60); apirila bitartean (14); argitu bitartean (21); ari den bitartean (72); ari diren bitartean (38); ari garen bitartean (18); ari ginen bitartean (28); ari naizen bitartean (15); ari nintzen bitartean (43); ari zaren bitartean (10); ari zen bitartean (232); ari ziren bitartean (116); ari zitzaion bitartean (9); astelehena bitartean (12); atzo bitartean (15); aurkitu bitartean (9); azaroa bitartean (9); baina bien bitartean (9); baina bitartean (38); baten bitartean (8); bazkaldu bitartean (9); begira zegoen bitartean (12); begira zeuden bitartean (8); begiratu bitartean (8); begiratzen zion bitartean (17); begiratzen zuen bitartean (13); bete bitartean (15); bien bitartean (851)

bitartean bakarrik (9); bitartean behintzat (26); bitartean bere (24); bitartean beste (30); bitartean bi (11); bitartean dira (9); bitartean edo (8); bitartean egin (27); bitartean egindako (16); bitartean egingo (35); bitartean egingo da (10); bitartean egingo dira (8); bitartean egiten (9); bitartean egongo (8); bitartean ere (25); bitartean eta (59); bitartean ez (104); bitartean ez du (10); bitartean ezin (19); bitartean gertatu (9); bitartean gure (17); bitartean hainbat (8); bitartean heldu (14); bitartean heldu eskutik (12); bitartean hiru (13); bitartean ia (8); bitartean idatzi (9); bitartean izan (22); bitartean izango (18); bitartean izango da (8); bitartean jokatuko (8); bitartean lan (11); bitartean lau (8); bitartean nik (13); bitartean nire (14); bitartean ondo (12); bitartean zer (10)

bizi bitartean (9); bizi den bitartean (19); bizi garen bitartean (8); bizi naizen bitartean (9); bizi zen bitartean (20); bukaera bitartean (11); bukatu bitartean (24)

da bitartean (8); dabilen bitartean (32); dabiltzan bitartean (11); dagoen bitartean (166); dauden bitartean (70); den bitartean (405); den bitartean ez (9); denboraldia amaitu bitartean (13); dien bitartean (14); diodan bitartean (13); dion bitartean (42); dioten bitartean (14); dirauen bitartean (27); dirauten bitartean (8); diren bitartean (203); ditudan bitartean (14); dituen bitartean (63); ditugun bitartean (11); dituzten bitartean (39); dituzun bitartean (8); doan bitartean (18); doazen bitartean (10); dudan bitartean (72); duen bitartean (350); dugun bitartean (59); duten bitartean (163); duzuen bitartean (9); duzun bitartean (44)

edan bitartean (10); edaten zuen bitartean (9); egin bitartean (93); egiten dion bitartean (8); egiten dudan bitartean (8); egiten duen bitartean (30); egiten duten bitartean (16); egiten nuen bitartean (11); egiten zien bitartean (10); egiten zion bitartean (22); egiten zituen bitartean (24); egiten zituzten bitartean (8); egiten zuen bitartean (82); egiten zuten bitartean (46); egon bitartean (20); egon den bitartean (19); egon nintzen bitartean (10); egon zen bitartean (34); egon ziren bitartean (8); ekaina bitartean (22); ekainera bitartean (14); eman bitartean (19); ematen zion bitartean (10); ematen zizkion bitartean (9); entzun bitartean (15); erabaki bitartean (14); erabakia hartu bitartean (9); erre bitartean (11); esan bitartean (10); esaten zuen bitartean (8); eta abendua bitartean (9); eta atzo bitartean (9); eta bien bitartean (46); eta bitartean (186); eta martxoa bitartean (11); etorri bitartean (27); euro bitartean (20); eusten zion bitartean (8); ez dagoen bitartean (23); ez den bitartean (94); ez diren bitartean (44); ez dituen bitartean (11); ez duen bitartean (65); ez dugun bitartean (25); ez duten bitartean (26); ez zuen bitartean (13)

garbitu bitartean (10); garen bitartean (41); gauden bitartean (15); gaurtik igandera bitartean (8); genituen bitartean (8); genuen bitartean (28); gerra bitartean (8); gertatu bitartean (8); geunden bitartean (11); ginen bitartean (47); gosaldu bitartean (8)

hartu bitartean (34); hartzen zuen bitartean (21); hartzen zuten bitartean (11); hasi bitartean (15); heldu bitartean (15); hitz egin bitartean (12)

ibili bitartean (13); igandea bitartean (14); igandera bitartean (27); ikusi bitartean (8); iraila bitartean (13); irailera bitartean (34); irakurri bitartean (8); iraun bitartean (89); iraun duen bitartean (14); iraun zuen bitartean (64); irauten duen bitartean (56); irauten duten bitartean (11); ireki bitartean (9); iritsi bitartean (38); itzuli bitartean (13); izan bitartean (9); izan den bitartean (10); izan zen bitartean (50); izan ziren bitartean (10)

jan bitartean (8); jarraitu bitartean (9); jarraitzen duen bitartean (25); jarraitzen duten bitartean (16); jarraitzen zuen bitartean (23); jaso bitartean (9); joan bitartean (10); jotzen zuen bitartean (14)

konpondu bitartean (8)

larunbata bitartean (14); larunbatera bitartean (8); liga amaitu bitartean (14); lortu bitartean (11)

maiatza bitartean (11); martxoa bitartean (23); martxora bitartean (15)

nagoen bitartean (18); naizen bitartean (50); nenbilen bitartean (8); nengoen bitartean (27); ni bitartean (9); nik bitartean (15); ninduen bitartean (14); nintzen bitartean (103); nion bitartean (24); nituen bitartean (19); nuen bitartean (78)

osatu bitartean (8); ostirala bitartean (16); otsaila bitartean (9)

saiatzen zen bitartean (11); segitzen zuen bitartean (12)

uda bitartean (14); urria bitartean (12); urtarriletik irailera bitartean (19); urtarriletik martxora bitartean (8); urte bitartean (83); urtea amaitu bitartean (8); urtea bitartean (13); urteak bitartean (17); urteen bitartean (41); urtera bitartean (38); uztaila bitartean (10); uztailera bitartean (9)

zain zegoen bitartean (8); zain zeuden bitartean (14); zaion bitartean (16); zaren bitartean (27); zauden bitartean (15); zaudeten bitartean (8); zebilen bitartean (44); zebiltzan bitartean (21); zegoen bitartean (116); zen bitartean (613); zen bitartean eta (9); zen bitartean ez (8); zeraman bitartean (8); zeuden bitartean (63); zidan bitartean (31); zien bitartean (33); zieten bitartean (11); ziharduen bitartean (14); zihoan bitartean (38); zihoazen bitartean (30); zinen bitartean (8); zioen bitartean (10); zion bitartean (161); zioten bitartean (42); ziren bitartean (266); zituen bitartean (198); zituzten bitartean (73); zitzaidan bitartean (10); zitzaion bitartean (22); zitzaizkion bitartean (10); zizkidan bitartean (12); zizkion bitartean (31); zizkioten bitartean (9); zuen bitartean (638); zuten bitartean (210)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus