Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gajo hori astebete baino gehiago edukiko zuten errukirik gabe uretan beratzen, birikeria har zezakeelako kezkarik gabe. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
Hamabost egun eman zituen gizajoak ohean birikeriak jota, esan zutenez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.
Estreptokokoek eragindako birikeriak joa hil zen; gaur egun penizilinarekin sendatzen da. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 68. orr.
Birikeriak jotakoen zurbiltasuna zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.
Hezurretaraino sartu zitzaidan hotza eta beldur izaten hasi nintzen, ez ote nuen birikeri gaiztoren bat harrapatuko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.
Gavard izeneko gizon prestu batek zuzentzen zuena, zeinaren emaztea birikeriaz hil baitzen, hegaztien usain gantzatsuen erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.