Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pneumonia (orobat neumonia g.er.) 1 iz biriketako ehunaren hantura.

Modeloa meningitis, pneumonia eta HIESak jota hil da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.

Erreka horretan geratu ziren gaua pasatzeko, abendu hotz batean, Big Foot izeneko buruzagia, oso gaixorik eta hil zorian pneumoniak joa, eta bere herria, zurien armadak inguraturik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 87. orr.

Pneumonia harrapatu nuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.

Negu kupidabako hartan Appelplatz-en orduak eman beharrez biluzik egoten ginelarik txandaren zain, neumoniaren bat harrapatuko zuela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.

Churchillek pneumonia izan du, baina sendatzen ari da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 94. orr.

Gripea pneumonia bihurtu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.

Tuberkulosia eta pneumonia bizkor zabaltzen ari dira.  Berria - Harian   2006-01-14

Pneumonia duen eria ere, nekez sendatuko da medikuak, baikorraren baikorrez, hotzeria arin bat diagnostikatzen badio.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 166. orr.

Pneumoniek eta sabeleko gaitzek eragiten dute, eritasunen artean, heriotzen % 11.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Jorge Oteiza artista handia zendu da joan den astean, 94 urtetan, Donostiako poliklinikan, pneumonia baten ondorioz.  Herria   2003-04-17

Russ Meyer zinemagile eta ekoizlea joan den larunbatean hil zen, 82 urte zituela, neumonia baten ondorioz.  Berria - Kultura   2004-09-23

Neumoniak jota zegoen orduko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 232. orr.

Ugartebururen esku-hartzea, halere, kolokan dago, neumoniak jota egon baita.  Berria - Kirola   2004-03-13

Gobernuak neumoniaz hil zela zioen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 90. orr.

2 (izenondoekin)

Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Pneumonia atipikoa 2003. urtean agertu zen Asian, eta gutxienez 700 lagun hil zituen.  Berria - Harian   2005-10-14

Pneumonia atipikoaren birusak alerta egoeran jarri du berriz Txina.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Ustez pneumonia atipikoa duten beste bi lagun azaldu dira Txinan.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Andrew Shor medikuak pneumonia eosinofiliko akutua (AEP) deritzon gaixotasunaren ezaugarriak aurkitu zituen iaztik aurtengo martxoa bitartean ikertutako hemezortzi soldadu zauritutan.  Berria - Mundua   2004-12-23

Zortea izan nuen, ordea: pneumonia latz samar bat harrapatu izana.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik pneumoniko.

Ez zelako bronkitisa, neumonia hasiera baizik.Ez zelako bronkitisa, neumonia hasiera baizik.  Berria - Kirola   2004-09-10

Antza, urtarrilaren 27an hainbat hegazti akabatu ostean sukar handia eta pneumonia sintomak hasi zitzaizkion.  Berria - Gaiak   2006-02-11

Behin pneumonia aztarnak izan zituen, sendagilea ekarri behar izan nuen etxera eta hark izen arrarotako botikak eman zizkion...  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 170. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Armadako hemezortzi soldadu pneumonia mota arraro baten biktima izan direla.  Berria - Mundua   2004-12-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus