Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Beraz -jarraitu zuen- papiro-orriak bata besteari itsatsi, eta makila baten inguruan biribilkatu eta zerrenda bat osatuz eratua zen "bolumen" bakoitza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Lumak uzteko eta pergaminoak biribilkatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.
Pankarta atera du furgonetaren ipurditik, bi makilaren inguruan biribilkatua. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 58. orr.
Kafera bota azukrearen paperezko estalkia biribilkatu du, eta ahoan dauka, zigarreta baten gisan, prentsaurrekoa hasi aitzin. Berria - Harian 2006-02-23
Galtzerdi motzak zangoetan biribilkatzen zitzaizkidan, oinetakoen gainetik itsuskiro ageriz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
-Erokeria honek ondorio larriak izanen ditik -erraten zuen alemanak buruari eraginez, uneoro zigarreta horixkak biribilkatuz eta errez-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.
Zigarro meharrak biribilkatzen zituzten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 103. orr.
Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin. Elizen arteko biblia 2 Erg 2,8
They hark nortzuk biltzen zituen ikertzen zen: hipotesi gehienak Errusiako zein Kubako komunisten edo mafia sareen ardatzetan biribilkatzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.
Animalia horri horrela deitzen zaio [...] duen itxura biribilagatik eta biribilkatzeko moduagatik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.
Arratsean ostatuz ostatuko ibilaldia biribilkatuko dinagu, eta izpirituz lasaiturik itzuliko! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 25. orr.
Telebistan Kerguelen komisario ohiaren elkarrizketa laburra behatu zuten: igeltsuz kargatua eta hodi uhargiz biribilkatua zen gaixoa bere ospitaleko gelan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 58. orr.
Lakioa hersturik, jira-biraka hasi zen segidan lau-hankakoaren inguruan, harik eta hura geldiarazi eta uzkaili zuen arte, haren lau hankak sokaz biribilkatu ondoren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Inozentzia zerbait ere kausi zitekeen Frantxis edo Txokoren ibil moldeetan, obeditzeko premia bat, hiru ardatzetan biribilkatu sinesteekin baketzeko gaitasun bat. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 64. orr.
Behegainera erortzen utzia zuen egunkari batean biribilkaturik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.
Biribilkatua bezala dago herria, xolan, xiloan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.
Gure baitan biribilkatuz errotu zaigu heriotza. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.
Hodi biribilkatu bat da koklea, barraskilo baten maskorraren itxurakoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Atzamar pareaz heldutako zigarroa zirimolatu zuen airean, orkestra sinfoniko bateko zuzendari baten moduan, eta keaz egindako idazkera biribilkatua buru gainetik desagertzen zitzaion sabairantz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 158. orr.
Horretarako metodoetariko batek sare fineko zilarrezko gasa biribilkatu bat erabiltzen du, plastikozko tutu batean sartua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Ahurrean kokatua den pilota bezala, denbora, iragan diren gauzen piru biribilkatua, denbora. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.
Orain arte idatzi diren biografiek oinarritzat hartu dituzte Azpilkuetak berak bere obretan nasaiki barreiatu dituen xehetasunak eta Arigitak behin biribilkatu zituenak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.