Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biribildu (ETCn 3.388 agerraldi; orobat borobildu ETCn 2.146 agerraldi), biribil(du), biribiltzen da/du ad 1 biribil bihurtu, biribiltasuna hartu edo eman.

-Zer? -galde egin diodanean bekainen arkua biribilduz harridura erakutsi dit.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 81. orr.

Noiz eta bertzeen arreta piztu nahi baitzuen, kokotsa jaso, ezpainak bildu, eta kezko eraztunak biribiltzen zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Zeren, haien irakaspenik gabe eta haien jostetarik gabe, nekez biribil baitzitekeen halako ateraldirik ene ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Elkarren aurka biribildu ziren, trikuaren modura, fusilak soilik erakutsirik geratu ziren, haizeari aurre egiteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

O bat biribildu zuen geziaren muturrean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Hitzak haziak bezalakoak dira, harat eta honat zabal daitezkeenak eta bertzeen bihotzetan errotu, bertan bihi eta biribil daitezen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.

Arestiko tonu hantustearen batere arrastorik ez zuen haur gisako hizketa-modu jolasti batez hitz egin zion gero Willemek Mathilderi, ahotsa biribildurik beldurrezko ipuin bat kontatzen ari balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.

Ximurrarekin ezkondu, etxekoandretu eta amatu zenez geroztik biribiltzera emandako gorputz eta begitarte horietan deus guti gelditzen zen hogei urte bete gabean ezagutu nuen neska mehakil eta bisai-hezurtsutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Irakurleak, idazlearen lana irakurtzen duenean, zikloa biribiltzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 241. orr.

Sei mila urte, zenbakiak biribilduz!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

haren sorbalden zabalera nabarmentzen zitzaion, haren besoen giltzadura ahaltsua, haren bularralde biribildua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Soineko urdin ilun diskretu batean biltzen zuen bere gorputz biribildua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.

Alemanez hirurak dira fonema, alemanaren sistema fonologikoan bokal biribildu eta ez-biribilduen arteko aurkakotasuna pisuduna baita.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Begi bel-beltzak, orraztu barik eroatearen itxura daukan ile kirrua, musu biribilduetatik kokotsean estutzen zaion azal beltzarana.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 106. orr.

Harkaitz luzanga bat zen, biribildua, zeinaren pendizak ur gardenetan desagertzen baitziren sakoneneko dardararaino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Ipar ertza, berriz, zeina mendiaren gailurra den, gandor biribildu bat da orain, eta lehen baino askoz garaiagoa dirudi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Harri txiki biribilduak aurkitu ditu Opportunity-k Marten.  Berria - Gaiak   2004-02-05

3 nolabaiteko betetasuna eman.

Osoak, osoa izango bada eta osatua, gaitzak eta akatsak berdintzea eta biribiltzea eskatzen du alde batetik, baina baita, beste aldetik, koskak, koskorrak eta irtenuneak berdintzea eta biribiltzea ere, nonbait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

Lorategia osatu eta biribilduko duten lore berriak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.

Zenbat zigarro piztu ote nituen une hori amesten, planifikatzen, biribiltzen?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 70. orr.

Lan ona biribiltzea falta izan zaie, ordea.  Berria - Kirola   2006-04-29

Itsasoa bare zegoen, eta, txangoa biribiltzeko, haize gozoa zebilen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.

Bake handia ematen zidan hilerriak -esaldia biribildu beharrez, panteoia nire ipurdiaz zamatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Eta, ene arrazoinen biribiltzeko, erantsi nuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 527. orr.

Batzuk biribildu ere egin ditut, bere horretan nahiko pobre gelditzen ziren eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.

Oraindik proposamen berria biribildu ez duen arren, Israelgo iturri ofizialek atzo jakinarazi zutenaren arabera, «ebakuazio murriztua» prestatzen ari da lehen ministroa.  Berria - Mundua   2004-05-05

Zeren, haien irakaspenik gabe eta haien jostetarik gabe, nekez biribil baitzitekeen halako ateraldirik ene ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Kutxa gotortuan sarturik zeuzkan diru haietatik bereak eta gizonenak zenbat eta zenbat ote ziren kontuak biribildu ezinik, kezka berri ezezagun batek jota nenbilen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 126. orr.

Hortik abiaturik 330 orrialdeko liburua biribildu du Saramagok.  Berria - Kultura   2004-03-26

Iragan denboraldian bere historiako lehen txapela lortu zuen, LEB Ligako Kopa, eta, nola ez, ACBrako txartela lortu zuen denboraldia biribiltzeko.  Berria - Kirola   2004-01-11

Gero, beste asmo bat biribildu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 340. orr.

Hitzak haziak bezalakoak dira, harat eta honat zabal daitezkeenak eta bertzeen bihotzetan errotu, bertan bihi eta biribil daitezen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.

Kanoialdia, ez genuen besterik behar jaia biribiltzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Espainiako guda, izatez, Europan demokraziak desagerrarazteko eta Bigarren Mundu Gerratea hasteko plangintza zehatz eta biribildu baten hastapeneko urratsa zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.

Kontzeptu zenbait biribilduago gelditu dira, beste zenbait, ez horrenbeste.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

5 biribilean bildu. ik biribilkatu.

Zeruko izar guztiak hauts egingo dira eta zerua erroilua bezala biribilduko.  Elizen arteko biblia   Is 34,4

Haren eskuak urretan biribilduak, topazioz tarteka apainduak.  Elizen arteko biblia   Kt 5,14

Auzoko ileapaindegiko propaganda txarteltxoari puska bat kendu eta hoditxo bat egin dut biribilduz; ezpainek kartoiaren ukitua behar dute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

Hansek zigarreta bat biribiltzeari ekin zion, abesti alai bat txistukatzen zuen bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.

Eta biak larru honetan zetozen, kanabera puska baten barrenean bilduak eta biribilduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

Ez zen eroso sentitzen halan, eta hanka bat bestea baino goratuago zeukala aprobetxatu zuen aitari ostutako praken hanka laburtuari barrura aldeko tolesdura hobeto biribiltzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus