Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asanblean, Gobernuari galderak egitean eskaera hau errepikatu zuelarik atzo diputatu sozialisten buru Jean-Marc Ayraultek hauxe erantzun zuen bipilki Raffarinek: «Ideia, egitasmo eta egitarau gabezian aukeratu duzuen jokabidea da giza ehizarena; hori ez da demokraziaz neuk daukadan ikuspegia». Berria - Mundua 2004-06-16
Dominique de Villepinbarne-minixtroa hein bat bipilki mintzatu da biltzar hortaz, erranez ez duela bortizkeriarik onetsiko ez eta mehatxurik. Herria 2004-08-12
Ofizialaren sarjentu txar batek, Pierre Empongnart-ek, haien joko-mainak ikusteko parada izan baitzuen, esan zien luze gabe atzemango zituztela: baina behar zutela bipilki zin egin elizgizonak zirela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.
Bereziki garrantzitsua da, alde horretatik, II. liburuko 8. kapitulua, zeinetan, "hormak eraikitzeko erak" epigrafean bipilki esaten baitu era horiek bi direla, opus reticulatum izenekoa eta opus incertum deitua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.
-Baina, ama, ez zen hemen bizi... -erran banion erran, bipilki erantzun zidan: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 47. orr.
Amaren erantzuna, franko bipilki: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.
Orduko gobernadoreak manu bat ukaiten du, 1366ko urtarrilaren 28an, erraiten dioena bipilki nehor ere pasatzera ez uzteko, izanikan ere Konpostelarako beilaria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 34. orr.
Ez zait üdüri harrestariak direla taula gainean hain bipilki dabiltzan andere lerden horik! Herria 2005-08-11