Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumeak, gizadiari bizirik eusteko egiten baitute borroka eta sufritzen baitituzte oinazeak, askoz ere gudari bipilagoak eta heroikoagoak dira askatzaile asko baino. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 331. orr.
Zirt edo zarteko gizon bipila zen Nozdriov, duda-mudaka ibiltzen ez diren horietakoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.
Mikel Strogoff gizon bipila eta kartsua zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.
Bazekien ez zuela sekulan hura bezalako nagusi on eta bipilik izango. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 185. orr.
Zuraideko Atzarrin ez dituzte lo uzten pilotari gazteak hango eskolatzaile bipilek. Herria 2004-04-22
Barakaldon jokatu dute, Bizkaian, partida eder bat bi pilotari bipil hauk. Herria 2004-04-01
Horren egilea, Simone Weil (1909-1943) andre judu eta kristau pentsalari sakon eta bipila zen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.
Enperadoreak, ikusirik Alexis bere zerbitzari leial, bipil eta ausartaren etorkizuna beltza zela, [...]. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.
Pentsatzen diat hire bizkondeak oraiko kezkak agertu dauzkikala eta misio hau eskaini daukala ez bakarrik konfiantxazko mutikoa hizalakotz, baina ere, kuraiosa eta bipila. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 186. orr.
Eta sendoa eta erabat zurruna duk barnetik, Pippin: ausarta eta bipila, erabaki heroikoak hartzeko eta arrisku handiak pasatzeko gai, hala behar bada. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 104. orr.
Bipilenak ere amore ematen du Australiako lurralde zabaletan, poloetako izotzezko eremuetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.
Gure bizi-makina markets eta hauskor honetan matxuraren bat gertatzeak gizonik alaiena ere malenkoniatsu, bipilena koldar bihurtzea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.
Zeren ez dakusat nik zaretela zuek David baino sainduago, Sanson baino bipilago, eta ez Salomon baino jakintsuago. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.
Zapaburu bipil batek obuluaren epela utzi du eta Falopioren tronpetatik barna gizontasunaren erreinu bakartira itzuli da betilun. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.
Hitlerren ahots bipilak adoretu egin gaitu Goetheplatzen jarri dituzten bozgorailuetatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 9. orr.
Ivan Ogareffek ezin izan zuen goiko alde hori artean eskuratu, oldar bizian ahaleginduagatik, defendatzaileek eutsi egiten baitzioten, erasoei erantzun bortitz bipila emanez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.
Txetxu esku leunez saiatzen da erantzuten, baina esku zartada latza izango da Martaren arrapostu bipila. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.
Erritmo bipil eta erne batean nabil, denbora eder honen beroa ez baita oraino joka hasia, baina laster hasiko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Oinarrizko arautzat zeukan, Aita Sainduak Erroman behar dituela epaitu apezpikuak eta bazerabiltzan ateraldi bipil eta ausart batzuek, lotsagabearen mugak gaindituz tarteka. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.
Gustatu zaigu Urrutigarayen joko bipila, hobetuz baitoa, eta Errecartek bazuen bihotz ondarreraino. Herria 2005-10-20
Garbi utziz Jainkoaren Justiziari giza justiziaren gainetik gailendu zedin baliatu zela jukutria bipil hartaz. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.
Liluragarri, berriz, halako trikimailu bikainaren asmatzaile mitikoak horrenbestez erakusten zuen buruargitasun eta ausardia bipilarengatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.
Fisikaren jatorrian, aldiz, sartaldearen argitasun bipila zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.
Bestelako gaitzespen bipilagoa etorriko zen E. L. Boullée-rengandik, bere Architecture. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.
Essai sur l'Art saiakeran, Naziek "psikoanalisi judua" kondenatu egin zuten, balio nazionalen defentsa aski bipila egiten ez zuelako. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.
Prentsaurrekoan agertu da den bezala, bipil, erne, umorez betea, kondatuz nola iragan diren bost hilabete horiek, urtarrilaren 5etik ekainaren 11 arte, 157 egun eta gau orotara. Herria 2005-06-23
Hire aita bipil zegoan, hala ere. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.
Ez nintzen On Kixote bezain ausart, bipil eta indartsu sentitzen, ez nintzen inori ezertan ganorazko laguntzarik emateko gauza. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.
Orduan azkaindarrek, bipil jokatuz biek ere, bururatzen dute: 37-34. Herria 2004-01-15
Erabaki horren aurka bipil protestatu dute Irango 27 gobernariek eta hauteskundeak ez antolatzeko mehatxua egin dute. Berria - Mundua 2004-01-13
Berdin bipil arizan dira han berean irabazle horiek, hazpandar-lekondar haueri irabazteko. Herria 2001-04-05
Gaizki eginaren damua etorri zen geure gainera irristaka eta bipil, eta atseginez jo genuen hondoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 162. orr.
Gustuko al duzu pastela, Ernie? -galdetu zion emazteak bipil. Herostratos, lanparotako bat eskuan hartu, eta naosean barruratu zen bipil. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.
Beharko duela Hervek pilotan sartu, duen aire biziarekin eta bipil bipila pilotan sartu ere, sake hura bortxatuz gibeleko zokoetarat. Herria 2005-02-03
-Moldatzen gaituk, gero egunero sabelen betetzera -ihardetsi zion bipil bipila Joanesek. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 59. orr.
-Ez dut sekulan holakorik erran -ihardesten dio Kattalinek bipil bipila, pixka bat gaitziturik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 166. orr.
Gehiago ere bai, Ezcurra bipilean baita eta hamar tantoko lerroa eginen baitute irabazle beharrek, 26-19 tan gaina hartuz ez gehiago berdintzeko. Herria 2003-10-30
Larrechea bipilean zen eta gogotik ari. Herria 2003-04-17
Botean Sorhouet agertu da frango bipilean eta gero ere erne, bere gibelekoari segurtatuz joko on baten bazka Herria 2001-11-01
bezain bipil (4); bipil bat (4); bipil bipila (5); bipil bipila (5); bipil eta (21); bipil hori (3); bipila eta (3); deiadar bipila (3); eta bipil (13); eta bipila (6); eta bipilak (3)