Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapitainari eta eskifaiburuari bina parte zegozkien; maistruari, sokadunari eta kanoizainari, bat eta erdi bakoitzari; beste ofizialei, bat eta laurden. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.
Egia zen emakumeek ogi bana zutela eskuan, bina edo hiruna ez zutenean, baina ez zen egia Renato okina lanean ari zenik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 83. orr.
Zortziko handian bina bertso kantatuz lehenik. Berria - Kultura 2004-06-19
Ceman eta Jokinenek bina gol sartu dituzte. Berria - Kirola 2004-03-23
-Nire aitonaren garaietan [...] bina pinta mahai-ardo jartzen zitzaizkioan gonbidatu bakoitzari pitxer batean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.
Zeren eta, azoka-egunetan, hara biltzen dira merkatariak, zazpinaka edo zortzinaka, ohiturari jarraiki bina katilu te edatera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Bina kubalibre hartu eta gero ere Marujaren arrastorik ez, eta hirugarrena eskatu behar. «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.
Banan-banan kontrolatuko zuten langileen zeregina, eta beren beharretan harrapatzen ez bazituzten, fusilatuak izango ziren; bina tiro. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.
Biltzen dira hiriko jauntxoak udaletxean, deitzen dituzte hiriko miliziako konpainietako bina ofizial. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.
Horregatik jo zituzten Ximonek eta Jexuxek bina fandango eta bina arin-arin txapelketa egunean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.
Ate-orriak zipres-zurezkoak ziren eta bina ate jiragarri zituzten. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,34
Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen, bina metro eta erdikoak. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,16
Bi ertzaini erasotzea leporatuta, bina urteko kartzela zigorra eskatu dute bi pertsonarentzat. Berria - Euskal Herria 2004-09-17
Orduan ere, txanda bakoitzean bina orduko lanuztea egitea aurreikusten dute. Berria - Ekonomia 2006-04-21
Hauen gainean habeak zabaltzen dira, bakoitza ondo trabatutako bi oineko bina egurrez osatuta, basilikaren inguru guztian. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.
Bina litro jasotzen dituzte Lanzaroten, Fuerteventuran eta Hierron. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 351. orr.
Kolomarte guztietan bina triglifo jarriko dira, tenpluaren aurrealde eta atzealdeko erdikoetan izan ezik, hauetan hiruna jarriko baitira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.
105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Masailetan elkarri musu bina emanez banandu ziren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 75. orr.
Industria-iraultzatik kanpo geratu zirenek, beraz, jendeztatu zuten "Mundu Berria": Estatu Batuak aurrenik (hogeita bederatzi milioi etorkin 1861 eta 1920 artean), eta Kanada, Argentina, Brasil (hiru-bosna milioi etorkin), Australia eta Zeelanda Berria (bat-bina milioi etorkin) gero. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Bina doaz beti ontziko, batetik ontziaren zamagatik eta bestetik senar eta maitaleen zeloengatik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 131. orr.
Iparragerre, Lancien eta Lestagek bina gol sartu dute. Herria 2001-09-20
Lakersek eta New Jerseyk bina berdindu dute kanporaketa. Berria - Kirola 2004-05-13
Bina berdinduta daude bi taldeak. Berria - Kirola 2004-06-02
Bina eta hiruna ere berdindu zuten lau pilotariek partida. Berria - Kirola 2004-02-15
2-0 galtzen hasi zen, eta ohiko sistemara bueltatu ondoren bina amaitu zen partida. Berria - Kirola 2004-03-06
· Pilota profesionalean ez baita hogeita binarik gertatzen, pilota profesionala joko bat delako. Berria - Kultura 2004-11-19
Gure eskalan, espazio fisikoa aski zehatz deskriba daiteke eredu erraz eta antzinako batez, bina-bina elkarren perpendikularrak diren hiru koordenatu (koordenatu "kartesiarrak") ardatzekiko geometriaren bidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Gero, binako lau taldetan banatu zituen eta esan zien: "Zoazte binaka, ene maiteok, munduko alde ezberdinetara". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.
Berak aginduz gero, binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.
Hiru ring ipiniko dituzte eta hamasei boxeolari ariko gara asalto binako borrokak eginez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 130. orr.
Hirurogei zahagitik gora zenbatu zituen Santxok, arroa binakoa bakoitza. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.
Euren lana egin nahi zuten: binako berdinketa lortu. Berria - Kirola 2004-06-23
Suedia eta Danimarkaren arteko binako berdinketak ondorio gehiago ekarriko dizkio, agian, Italiari. Berria - Kirola 2004-06-25
· Bolzanora bidali zituen, bina eta hirunako taldetan, anaia bat gorputzeko gauzez arduratzen zela eta bestea espiritukoez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.
bakoitzak bina (6); bakoitzak bina txanda (4); bakoitzean bina (8); bakoitzeko bina (3); bakoitzetik bina (3)
bina amaitu (4); bina berdindu (20); bina berdindu dute (5); bina berdindu zuen (5); bina berdindu zuten (3); bina bertso (12); bina bertso doinu (3); bina edo (3); bina entsegu (3); bina eta (5); bina gol (4); bina jardunaldi (4); bina kanaerdiko (4); bina ordezkari (3); bina partida (6); bina txanda (5); bina txanda egingo (3); bina urteko (3)
eta bakoitzak bina (3); eta bina (10); hogeita bina (7)
binako berdinketa (5); binako berdinketa lortu (3); binako edo (3)