Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
binako iz multzo kontagai bateko binakako elementuetako bakoitza. ik bina 3.
Antzeko bidetik joan zen Sismal xirularako soloa, lurrikararen oihartzun abstraktua eta bere zatiki batean banako, binako edo zortzikoa euskal erritmoen islak dituena, do sostenituaren gainean irudiak egin eta gero. Berria - Kultura 2004-04-01
Binakotik sortzen baldin bada Batasunaren itxura, Batasun mota horri ez zatzaizkiola lotu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 69. orr.
Iaz, berriz, binakoa izan zen azken emaitza. Berria - Kirola 2006-03-11
Tudorrek atezainari eginiko pase ustel baten urruntzea eskuarekin moztu zuen Trezeguetek eta ate hutsarekin binakoa jarri zuen. Berria - Kirola 2004-06-18