Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biltzarkideak, hamabost-hogeiren bat, mahai luze baten jiran jarririk zeuden. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.
Aurreko Legebiltzarrean baino 18 biltzarkide gutxiago izango ditu Irakeko Aliantza Batuak. Berria - Mundua 2006-01-21
Inkestaren arabera, Al Fata alderdiak 59 biltzarkide lortuko ditu, eta Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak, 54. Berria - Harian 2006-01-25
Saioan zeuden 40 bat biltzarkidek, baina, ez zuten bozketan parte hartu. Berria - Mundua 2004-12-04
Jaurlaritzan hiruko gobernua babesten duten alderdietako biltzarkideek [...] aurka bozkatu zuten. Berria - Ekonomia 2004-05-11
Ekologistek esan dute AEBetako bi biltzarkidek ere bat egiten dutela eurekin. Berria - Gaiak 2004-08-26
Bilera egin zuten biltzarkideek herenegun, eta bertan landutako edukiak azaldu zituzten atzo. Berria - Euskal Herria 2004-09-08
Erramu igandeko bezperan, Toledoko Artzapezpikuaren auziko biltzarkideak eta Erroman kausitzen ziren Ofizio Sainduko beste kargudun guztiak bere ondora deitu-eta, Artzapezpiku jauna bera agerrarazi zuen Aita Sainduak bere aitzinera haren auziko erabakiaren aldarrikatzeko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.
Nazio Garapenerako biltzarkideak Donostian bildu ziren atzo. Berria - Euskal Herria 2004-09-07
Biltzarkideetako batek, urte hartan apaiz nagusia zen Kaifasek, esan zien: -Zuek ez dakizue tutik ere. Elizen arteko biblia Jn 11,49
Biltzarkideen artean oso-oso giro nahasia topatu nuen, kanpotik nekez sumatzekoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 208. orr.
PSE-EEko biltzarkide Txarli Prietok atzoko saioan ez zuen argitu zer bozkatuko duten. Berria - Euskal Herria 2004-09-16
Zaharrek badakite eta bereziki Pilotarien Biltzarkideek hala nola Pilotarien Batzarkideek, elgarretaraturik joaiten baitira urtero abenduaren 3-an Xabier-era Xabier-eko San Frantses-en ohoratzera. Herria 2005-01-20
Leherketek ez zuten makurrik sortu, eta Irakeko behin-behineko legebiltzarreko buru izendatu zuten Fuad Maasum biltzarkide kurdua. Berria - Mundua 2004-09-02
Biltzarkide sozialista eta komunistek dimisioa eskatu ziotelarik, hauxe erantzun zien: [...]. Berria - Harian 2006-05-03
Patxi Lopez eta Carlos Chivite bi alderdietako idazkari nagusiekin batera, legebiltzarkide, zinegotzi eta biltzarkide sozialista ugari egon baitziren. Berria - Harian 2006-02-25
Haren ordez Franco Frattini Italiako Atzerri ministro ohia izendatzea ez dute nabarmen hobe hartu ezkerreko biltzarkide askok. Berria - Mundua 2004-11-19
Orain herria, orain bakea ekarpenaren inguruan azalpenak emateko AuBko eledun Inaxio Agirreren agerraldia eskatu zuen EB-Berdeak biltzarkide taldeak azaroan. Berria - Harian 2005-04-02
Orduan, EAJk eta EAk biltzarkide talde bana osatu zuten, hauteskundeetan koalizioan aurkeztu ziren arren. Berria - Harian 2005-06-08
Oposizioak salatu zuen aldaketa honen arabera, boto gehien jasoko zuen indar politikoak %30eko emendaketa bat lortuko zuen biltzarkide kopuruaren zenbaketan. Berria - Mundua 2004-05-25
biltzarkideak bilduko dira (3); pilotarien biltzarkideak (4)