Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aintzane Ezenarro batzarkideak ez-arauzko proposamena aurkeztu zuen, «Batzar Nagusiek jarrera bat har dezaten». Berria - Kultura 2004-01-22
PSE-EEko batzarkide Rafaela Romeroren esanetan, [...]. Berria - Kultura 2004-02-12
Han Bizkaiko batzarkideekin nengoen, Erregeren zain. Txillardegi «Putzu», 1999 - 260. orr.
Katalana normalizatzea zen batzarkideen helburua, eta administrazio zatiketa horixe zen helburura iristeko oztopoa. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 106. orr.
Egia esan behar badizut, hamar batzarkideetatik zortzik eman dute baietza. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.
Bergarako alkate ez ezik, Gipuzkoako batzarkide, Eusko Legebiltzarrean parlamentari eta Espainiako Gorteetan senatari ere izan zela gogoratu zuen. Berria - Harian 2005-11-29
Osoko bilkurako 24 batzarkide aukeratzeko bozketak zalantza guztiak argitu zituen. Berria - Ekonomia 2006-03-26
21 batzarkidek osatuko dute [Gipuzkoako Kirol Kontseilua] horien artean federazio eta taldeetako ordezkariek. Berria - Kirola 2004-09-17
Erregea hizketan hastekoa zela, "Eusko Gudariak" abesteari ekin zioten Herri Batasunako parlamentarioek eta batzarkideek, zeinak berehala egotzi baitzituzten bertatik, bultzaka eta txistuka. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 89. orr.
Zaharrek badakite eta bereziki Pilotarien Biltzarkideek hala nola Pilotarien Batzarkideek, elgarretaraturik joaiten baitira urtero abenduaren 3-an Xabier-era Xabier-eko San Frantses-en ohoratzera. Herria 2005-01-20
Ana Madariaga Batzar Nagusietako presidenteak gonbidatuak agurtu eta Juntetxera sartu ziren guztiak, ezker abertzaleko batzarkide ohiak izan ezik. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Ezker abertzaleko batzarkide bizkaitarrak Gernikan izango dira, «demokrazia eskatzeko». Berria - Euskal Herria 2004-04-28
Melerok azalpenak eman ditu, baina muzin egin dio batzarkide popularrek eta sozialistek kargua berehala uzteko egindako eskaerari. Berria - Euskal Herria 2006-01-25
EAJko batzarkide taldeak PPko buruzagiek «lotsa gutxi» dutela esan zuen, horiek bezalako «ekintza zikinen bitartez administrazio publikoaren irudiari kalte egiten diotelako». Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Ignacio Gilek prentsaurrekoa eman zuen atzo Gasteizen, alderdiko kide eta Arabako diputatu nagusi Ramon Rabanera alboan zuela, batzarkide posturako dimisioa aurkeztu zuela esateko. Berria - Euskal Herria 2004-04-07
PPren kontraesana da PPko Bastidako alkate Ignacio Gilek Arabako batzarkide kargua utzi izana. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
arabako batzarkide (3); batzarkide kargua utzi (4); batzarkide taldeak (3); eajko batzarkide (3); ezker abertzaleko batzarkide (3); ezker batuko batzarkideak (3)