Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biloba 1 iz seme-alaben semea edo alaba. ik iloba 2.

Guraso eta seme-alaba, suhi eta biloba, batera izango gara denok.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.

Aitaita gerran, aita lanean eta biloba soinu jotzen: Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Egun batean, Terah-ek Abran semea, Lot biloba eta Sarai erraina berekin hartu eta Kaldearren Ur hiria utzi zuen, Kanaan lurraldera joateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.

Kasedakoa da berez Zaratiegi, eta erreketeen seme, biloba eta birbiloba, berak sarritan gogorarazi ohi duenez Aitona-amona askori biloben izenak arrotz egiten zaizkie.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.

Ez ditut bilobak hazten ikusi nahi.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 20. orr.

Nola sentitzen ote dira nazien seme-alabak, nazien bilobak, norainokoa izango ote da alemanen kulpa sentimendua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Gero, zuk zeure seme-alaba eta bilobei kontatu ahal izango diezu nola erabili ditudan nik egiptiarrak eta nolako mirariak egin ditudan haien artean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 164. orr.

Aitona eta biloba mutilaren arteko harremanari ere eskaintzen dio tokirik euskal imajinario kolektiboak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Aitonaren eta bilobaren arteko harremana da lanaren muina.  Berria - Kultura   2004-04-23

Ben-Hadad zen hura, Tabrimon-en semea eta Hezion-en biloba.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,18

Gero aipatzen da nola Noek gogorki gaztigatu zuen bere biloba Kanaanen semea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

Gengis Khanen biloba Hulagu-ri bereizi diote Nasir al Dini dagokion munduaren bazter hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 268. orr.

Bilobarekin aprobetxatzen dute seme-alabekin ezin egin izan zuten guztia egiteko: mimatu, jolastu, nahi duena erosi, nahi duena egiten utzi...  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 60. orr.

Biloben bilobei balioko zieten altzariak lantzen zituen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 93. orr.

Bilobarik baduzu?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.

Hiltzaile baten biloba nintzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 64. orr.

Horrek zera ekarri zuen, semearen aldetiko bilobak aitonaren oinordeko izatea, baina alabaren aldetiko bilobak ez. semeengana pasatzen ziren feudoak bilobengana ere pasa zitezen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.

Guk ez dugu bilobarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Biloba besoetan hartu eta kulunkatu egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esker ona, bere familiatik bizirik segitzen zuen partea bere biloba propioak zirelako, ezagutuko zituen lehenak eta bakarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 189. orr.

Erramun Ihartzegarairen biloba "propioa" naizela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 125. orr.

Biloba txikiak babarrunak jan nahi ez dituela eta, haiek zakarretara doazenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 95. orr.

Egunotan, Japoniatik (nola ez) jostailuetan azken berrikuntza heldu zaigu: alegiazko biloba, alegia.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Biloba begikoena zuenari erantsiko zion: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

3 (elkarte kopulatiboak)

Etxahunek eta Arkaitzek aitona biloben rolak hartu zituzten.  Berria - Kultura   2004-11-30

Amona-bilobak, ostera, toki zelaia nahiago.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 142. orr.

Amama-bilobak elkarrekin doaz kalean behera Bilboko Zazpi Kaleetan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 79. orr.

Bi emakume isil haiek, amona-bilobak irudi, halako errespetua ematen zuten sufrikarioak saminduriko dohakabe saldo haren erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 279. orr.

Amona-biloben arteko hartu-emanaren bidez transmititzen da zibilizazio baten sakoneko senti eta pentsamolde berezia, eta ordutik hona amona-biloba harreman-katearen ehun katebegi besterik ez dira iragan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

4 birbiloba.

104 urte dituen birramona baten eta 18 urteko bilobaren arteko elkarrizketak jasotzen dira gidoian.  Berria - Kultura   2004-09-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus