Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iloba (orobat illoba g.er.) 1 iz anaia, arreba edo ahizpa baten semea edo alaba.

Bi ume izan zituzten (iloba Tom eta iloba Aurora), baina ezkontza hautsi egin zen hamabost urte geroago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Nire iloba Tom Wood-i.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Begiak aterarazi zizkion bere iloba Bernardo Italiako erregeari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.

Amak ez zekien astero osabak ilobari 1.000 dolar ematen zizkionik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 21. orr.

Nire iloba lotsati eta maiteminduaren buru-osasunarengatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Berdin litzateke adeitasun gutxi erakustea, hala izebari, nola ilobari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 125. orr.

Illoba ttipi horiek zuen inguruan.  Herria   2001-06-28

Zure sabelean nire ilobaren haurra daramazu!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 48. orr.

Zure iloba jaunak...     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

2 biloba.

Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,6

Hurrengo eszenan, aitita-ilobek beren bideari jarraitzen zioten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Rosemonde andrea arras iloba-min da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Aladinentzako jantzirik ederrenak hautatu ostean, oihalik politenak eta ehunik finenak erosi, osaba-ilobak merkatari jendea ezagutzera joan ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 211. orr.

Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus