Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren munduan ez baita bilaukeria handiagorik bilau ez denari egin dakiokeena baino, noiz eta hura bilautzat hartzen baita. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 574. orr.
Guarnizinoko soldaduek ez dituztela aintzakotzat hartzen zalduntxoen bilaukeriak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.
Protagonistak, Merteuileko markesa alarguntsak, tentu handiz ezkutatzen dizkio bere bilaukeriak gizarteari. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.
Ez duzu agian harridurarik gabe ikusiko horrenbertze lañotasun eta horrenbertze bilaukeria elkar litezkeenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 529. orr.
Bilaukeria duk hori, eta guztiz itsusia hala zoroaren paperean diharduenearen aldetik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 120. orr.
Beharrak estuturik, gertu dago aspaldi ez zela ikara sortzen zioten bilaukeriak egiteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 354. orr.
Lehenago ere zaldi eder hura hil zioten, eta orain agian beste bilaukeria hau egin nahi diote. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 350. orr.
Xoka baino gehiago, tristura baino gehiago, ezin haserre handiagoa sentitzen nuen egin zioten bilaukeriarengatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 248. orr.
Jukutria eta bilaukeriak egiteko desiraz ere beterik dago lehen aldiz bere bizitzan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 67. orr.
Haren bilaukeria zitalak ezagutzeko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 191. orr.