Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suitzarrak oso haserretzen dira, aitonen seme deitzen bazaie, eta beren bilautasuna erakusten dute, lanbide onen jabe izan daitezen. ETC-literatura, saiakera Gogoetak, Blaise Pascal (Felipe Juaristi), EHU - Limes bilduma, 2008
Aldiz bigarren kasuan egoera arras bestelakoa da: eroslea saltzailearen menpe gelditzen da, baita bere ondoko guziak, nahiz eta ez dakigun zerek justifikatzen ahal duen garaiz kanpoko bilautasun hori. ETC-literatura, saiakera Agotak in memoriam , Marikita Tambourin, Maiatz, 2016
Mundu guztiaren erdeinua ziurtaturik zuen jatorriaren bilautasunagatik, eta gorrotoa ere bai balizko ankerkerien beldurragatik, eta ondorioz, Afrika matxinatu zitzaion lehenengo, eta senatua gero, Erromako herri osoarekin batera, eta azkenean Italia guztiak konspiratu zuen haren kontra. ETC-literatura, saiakera Printzea, Makiavelo (Juan Martin Elexpuru), EHU - Limes bilduma, 2008
Orduan da, merezi ez den eguzki izpiaren zoriona gozatzean, arima behe, zikoitz, zeken eta narrasak puztu egiten direla metaturiko pozoiarekin; orduan erakusten dute haien distira higuingarria, eta dizdiz egiten du haien bilautasun eta maltzurkeriak distira osoz. ETC-literatura, saiakera Pentsamendu ilustratua - idazlan hautatuak II, Kant, Burke, Volney, Cordoncet (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Gaur arratsaldean esan du Kontseiluko presidenteak: nola azal liteke beste era batera, bilautasunean oinarritu gabe, arazo frantsesentzat Asian adostu behar izan dugun irtenbidea, ez balitz onartuko batzuek eta besteek definitu, idatzi eta aldarrikatzen ditugun printzipioen arabera jokatu dugula, Frantziaren mendeko lurraldeak babesteko, arestian esan dudan bezala, Flandesetik hasita Kongoraino heltzen diren lurraldeen babeserako? ETC-zientzia, zuzenbidea Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Mikel Aizpuru, Fernando Martinez, UEU, 2011