Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Mainuetako" hondartzaren erdi-erdian, eskailera bikoitzaren gainean, Errazu alkatearen jauregi txapal ezin ederragoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 34. orr.
Geneak ADNaren helize bikoitzaren segmentuak dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Baionako katedraleko kanpandorre bikoitza lagun isil, Errobiko hegian gora ibiltzen nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 298. orr.
Diska bikoitz hunen partaidetarik da Euskal Kultur Erakundea. Herria 2003-10-30
DVD bikoitz hori 25 eurotan salgai da, Mauleko Herri Ekoizpenen egoitzan eta Baionako Matti Megadendan. Herria 2005-02-27
Sei orrialde bikoitz haietan hamabi argazki baino gehiago ageri ziren "Rory Bikaina" izenburuaren pean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Jangelako ate bikoitza zabal-zabal ireki zuen Anastasiok. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 61. orr.
Beira bikoitzezko ate mardula. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Izatekotan, petroliontziak duke errua: kasko bikoitzik ez zuen, eta bandera komenientziazkoa zeraman. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.
Zulatu ondoren, balbula bikoitzak jarrita fuel-olioaren irteera kontrolatu ahal izango dute. Berria - Gaiak 2004-05-07
Apartamentua ere gela bikoitzekoa da, eta abokatu bat daukat imigrazioko paperak egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 234. orr.
Haurren hizkera jasotzen duten izendegietan erruz aurkitzen ditugu holako hitz bikoitzak: abu-abu, aida-aida, [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 29. orr.
Protesi horrekin agertzen zaizkigu hitz bikoitz asko: aiko-maiko, aitzaki-maitzaki, [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 32. orr.
ç baztertu, eta a, e, o aurrean z, eta e, i aurrean c idatzi, ss bikoitza baztertu eta, azkenik, ts idazten hasi. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 70. orr.
Tileta baztertu eta letra bikoitzak erabiltzea hobetsi zen: rr, dd, ll eta tt. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 154. orr.
W (v bikoitza) da alfabeto guztian izen kargatua duen letra bakarra, besteak monosilabikoak baitira. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 259. orr.
Amaia Iturbidek aparraren zarata entzuten du r bikoitzaren errepikapen honetan: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 44. orr.
Zortzi itxurako borobil bikoitz bat marraztu zuen bi puntuen artean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.
Ea gizon hura ez ote zen agente bikoitza izango. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 99. orr.
Eskua azpian jarri eta begiari sakatzen badiogu, dakusgun guztia bikoiztu egiten dela iruditzen zaigu: bikoitza da kriseiluaren garrean loratzen den argia eta bikoitzak etxe guztian diren haltzariak eta bikoitzak gizakumeen aurpegiak eta bikoitzak gorputzak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.
Portiko horietako bat, iparraldera begira dagoena, bikoitza izango da eta oso zabala; bestea bakuna izango da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.
Bainu beroen gaineko sabai gangatuak bikoitzak egiten badira, askoz ere egokiagoak izango dira, lurrunaren hezetasunak ez dielako bilbadurako egurrei kalterik egingo, bi gangen tartean galduko da eta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.
Mantxu-dinastia eraitsi egin zuten K.o. 1911n krimen bikoitzagatik: era aldaezinean bera atzerritar izateagatik eta aldi berean[...] Mendebaldearen indar atzerritarrari atzera eusteko gai ez izateagatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.
Lerro bakoitzean hamar silaba ditu eta zortzi bikoitzetan, errima-hitza ere azken hauetan doalarik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.
Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.
Marina neska ezin ederragoak indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.
Ogi puska bat gehiago edo zopa urtsuaren errazio bikoitza lortzeko, presoek zaindariak nola erosten zituzten kontatu zidan. Mary Annek Rabinowitz doktoreari deitu dio, eta, haren aginduz, Dablen dosi bikoitza hartu dut. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.
Desberdintasun hori handia baldin bada, puntu bikoitz bezala ikusiko da puntu hori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.
-Gezurra zuen maite, eta bizimodu bikoitza. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.
Sukarra, buruko mina, ikusmen bikoitza, mugitzeko zailtasunak eta lozorroa. Berria - Gaiak 2004-07-29
Hitz eta esapide bikoitzak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 28. orr.
Hitza eta hitzaren oihartzuna ditugu kasu hauetan, banatu ezineko batasun bikoitz batean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 28. orr.
Horrela obratzen da fedearen operazio eta eraikin bikoitza: lehenbizi, inondik ere ikusten ez dena badela sinetsi, eta gero, sinetsi dugun hura ikustera iritsi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.
Animaliakeria bikoitza zuen, fanatikoa izatea eta karlista izatea. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Espresionismoak ez du forma bakar bat; bere adierazteko desira bikoitzera, arima eta mundua, biak batera, ezin bereizirik, adierazteko desirara moldatzen du bere forma. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.
Konpromiso bikoitzaren onarpena eskaintzen dugu. Berria - Harian 2005-11-13
Bankuek orain konkurrentzia bikoitza pairatu behar dute, beren jardueren bi alderdiekin lotua: ekonomia-kredituen kontzesioa eta funtsak erakartzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.
Zerga bikoitza: Zerga berriaren bitartez, kontsumitzaileek bi aldiz ordaindu beharko dute, eta hori debekatuta dago. Berria - Euskal Herria 2006-02-10
Zentzu bikoitzeko mintzaira batean idatziak zeuden, eta bi interpretazio-mailaz baliatzen ziren: bata, mundu guztiak ulertzen zuena; bestea, berriz, iniziatuentzat bakarrik gordea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.
Kantengandik Hegelengana iraultza bikoitza dago: arrazoimenaren kontzeptuarena eta izadiaren kontzeptuarena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.
Ingelesdun askorentzat, /aneim/ fonema-hurrenkera era bikoitz batean uler daiteke, bai a name "izena" eta bai an aim "xedea" bezala. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 121. orr.
Prezio bikoitza eskatu zidan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.
Tiberiok agindu zuen dirua nahi zutenek altxor publikotik jasoko zutela baldin eta lurra diru-kopuru bikoitzaren truke hipotekatzen bazuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.
-Berriz esango dut -iragarri zuen Jonathanek -: b2 berdin zenbaki bikoitz bat denez gero, zenbaki bikoitia da b2. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.
-Emandako zirkulu baten berdina den karratua eratzeari zirkuluaren koadratura esaten zaio; emandako kubo batetik kubo bikoitz bat eratzeari, berriz, kuboa bikoiztea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.
Emandako kubo baten bolumen bikoitza izango duen kubo bat eraikitzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.
Lapurrak atearen giltza bikoitz bat du, nonbait, zeren sarraila batere behartu gabe baitzegoen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 212. orr.
Laurogeiren bikoitza ehun eta hirurogei da. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 175. orr.
Prezioa balio nominalaren bikoitza izateak hautsak harrotu zituen. Berria - Kirola 2006-02-28
Duela urte batzuk orain duten espazioaren bikoitza zuten Kyrak eta Rafak baina alokairuaren igoera zela eta, ordaindu ahal izateko, espazioa bitan zatitzea erabaki zuten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 121. orr.
Bilboko Alhondiga zentroak 40.000 metro karratuko espazioa beteko du; Guggenheim museoaren bikoitza. Berria - Kultura 2004-12-23
Uharte hartara joan, eta aldare berri bat egin zuten, ertza lehengoaren bikoitza zeukana. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.
Edo, are gehiago, baldin eta gauza beraren bikoitzak desberdin agertuko balira? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.
Gauza beraren bikoitzak berdinak dira beren artean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 166. orr.
Kolonbian, adibidez, narkotrafikoa dela-eta, bertako ekonomia jarduera BPG ofizialak adierazten duenaren bikoitza ere izan daitekeela uste da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.
Gu jaio aurretik ere, dirua jarria dago gure alde, gero dirutza horren bikoitza, hirukoitza irabazteko itxaropenarekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 248.842 euroko dirulaguntza emango dio aurten Aranzadi Zientzia Elkarteari, iazko kopuruaren bikoitza. Berria - Kultura 2004-07-02
Hego Euskal Herrian ezetza Espainiakoaren bikoitza izateak euskal herritarren «iritzi ezberdina» agerian uzten duela. Berria - Harian 2005-02-22
Atletico Madrilek, halaber, Ortiz berriro erosteko aukera du, Osasunak ordaintzen duenaren bikoitza ordainduta. Berria - Kirola 2004-05-27
Okertu egin zitzaion ezkerreko begia barru aldera, betoker itxura hartu zuen eta bikoitz ikusten hasi. -Sintomaren bat nabarituz gero, zorabiatu edo bikoitz ikusten hasiz gero -esana zien Domínguez doktorearen ordezkoak-, lehenbailehen etorri ospitalera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.
bikoitz asko (3); bikoitz bat (30); bikoitz batean (5); bikoitz baten (5); bikoitz eta (5); bikoitz hau (3); bikoitz honek (3); bikoitz honetan (5); bikoitz hori (7); bikoitz horrek (6); bikoitz horren (5); bikoitz hura (3); bikoitz ikusten (3); diska bikoitz (6); disko bikoitz (5); era bikoitz (3); falta bikoitz (3); galdera bikoitz bat (3); hitz bikoitz (8)
adiera bikoitza (4); arrazoi bikoitza (3); aukera bikoitza (5); balio bikoitza (7); balio bikoitza du (3)
bikoitza baino (5); bikoitza baino gehiago (3); bikoitza da (38); bikoitza dago (3); bikoitza dauka (7); bikoitza dela (6); bikoitza du (18); bikoitza duela (4); bikoitza duen (3); bikoitza edo (3); bikoitza egin (14); bikoitza egin beharko (3); bikoitza egitea (3); bikoitza egiten (10); bikoitza eman (4); bikoitza ematen (5); bikoitza erabiltzen (3); bikoitza ere (3); bikoitza eskatzen (3); bikoitza eta (8); bikoitza ezarri (3); bikoitza hartu (6); bikoitza izan (24); bikoitza izan da (5); bikoitza izan zen (6); bikoitza izan zuen (5); bikoitza izango (18); bikoitza izango da (8); bikoitza izango du (5); bikoitza nuen (3); bikoitza zen (6); bikoitza zuen (4); bikoitza zuten (5)
bizitza bikoitza (5); cd bikoitza (4); disko bikoitza (10); erabilera bikoitza (3); ere bikoitza da (3); errazio bikoitza (3); errealitate bikoitza (9); esanahi bikoitza (7); eta bikoitza (3); fitxa bikoitza (3); hau bikoitza (3); helburu bikoitza (6); helburua bikoitza (4); herritartasun bikoitza (4); hiritartasun bikoitza (3); hitz bikoitza (4); hitzordu bikoitza (3); hizkuntza bikoitza (3); hori bikoitza (7); ia bikoitza (6); injustizia bikoitza (3); irakurketa bikoitza (4); iraultza bikoitza (3); irudien errealitate bikoitza (4); iruzur bikoitza (3); izen bikoitza (3); joko bikoitza (7); kafe bikoitza (3); kontzertu bikoitza (6); kopurua bikoitza (3); kopuruaren bikoitza (3); krosko bikoitza (3); lan bikoitza (9); lan bikoitza egin (3); moral bikoitza (5); pertzepziozko errealitate bikoitza (3); pizkunde bikoitza (3); prezio bikoitza (4); sari bikoitza (7); sari bikoitza izan (4); zentzu bikoitza (4); zigor bikoitza (9)
bikoitzak dira (3); bikoitzak eta (3); esapide bikoitzak (4); eta bikoitzak (4); hitz bikoitzak (10); nortasun bikoitzak (3)
bikoitzaren boto (3); bikoitzaren doktrina (5); bikoitzaren ideia (3); bikoitzaren sistema (3); efektu bikoitzaren (5); efektu bikoitzaren doktrina (5); errealitate bikoitzaren (3); gehiengo bikoitzaren (21); gehiengo bikoitzaren boto (3); gehiengo bikoitzaren sistema (3); helize bikoitzaren (4); izen bikoitzaren (3)
bikoitzari erantzun (3); bikoitzari esker (4); galdera bikoitzari (3)
balio bikoitzeko (3); zentzu bikoitzeko (3)
bikoitzerako deia (3); politiko bikoitzerako deia (3); ziklo politiko bikoitzerako (3)
bikoitzik ez (5); kontsonante bikoitzik (4); militantzia bikoitzik (4)