Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsas faroa; dorrea, alegia, zuria, borobila, lerdena, hasia zen jadanik bere errainu jirakor bikuna bazterretara hedatzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 323. orr.
Metamorfosi bat dakarrelako berekin: likidotatik lurrunetara (ikusezin), eta lurrunetatik atzera berriz likidotara; baina bide bikun horretan, gora eta behera, purutasuna erdiesten da, tasun anbiguo eta liluragarria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Besoa nire esku utzi beharrak eta bere gezur ttipi hura sumatua izanen zela jakiteak nahigabe bikuna sortu zion. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.
Irristatzeko pistaren aldetik kezkarik gabeko barre bat iritsi zen leiho bikunetik zehar. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 196. orr.
Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira. Txillardegi «Putzu», 1999 - 98. orr.
Ahalik gehiena iradokiz ahalik gutxiena esatea, esan gabe ulertutakoak, hitz jokoak, esanahi bikuneko perpausak, antitesiak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.
Har dezagun gogoan behintzat, hots baten ozentasuna beste baten bikuna denean, bien arteko desberdintasunaren neurria 3 dB dela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.