Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihotzeko bat gertatzen denean odolaren isuria eten egiten da bihotzeko zati batean, eta, ondorioz, zati hori hil egiten da. Berria - Gaiak 2006-03-19
Bihotzekoak eragiten dituen genea identifikatzea lortu du Japoniako zientzialari talde batek. Berria - Gaiak 2004-05-06
Adituen arabera, gatz gehiegi hartzeak tentsio arteriala igo eta bihotzekoa izateko arriskua handitzen du. Berria - Gaiak 2004-09-18
Kamioi gidariak istripua izan aurretik ondoeza edo bihotzekoa izan ote zuen aztertzen ari da. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
Iragan astean, beste bihotzeko bat jasan zuen. Ia eman zidan bihotzekoak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.
Bihotzekoak eman eta hil egin zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
Ondarroako Allegro ontzian zebilen beharrean Alfonso Perez zena eta, antza, bihotzekoak jo zuen atzo. Berria - Ekonomia 2006-03-24
Laurogeita hamar urte zeuzkan, eta bihotzekoak jota hil zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 66. orr.
Horrela pozik hilko nintzake / bihotzeko batek jota. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 183. orr.
Zurrutero galanta zen, eta horrek bihotzekoa ekarri zion Somerako taberna batean zegoela. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.
Puzten ari zen eta hurbil sentitu nuen bihotzeko batek neure begien aurrean lurreratuko zuen unea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 161. orr.
Askotxo ziren, eta askotxo haien heriotza bideak ere: errepide eta lan istripuak, bihotzekoak, minbizia, hiesa... Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 286. orr.
Arantxaren koinataren kotxe istripua, Yolandaren amaren bihotzekoa eta lankide baten paralisia aipatu dituzte. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.