Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihotz iz 1 organo haragitsua, bularraldean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena; organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua.

Zergatik ditugu, orduan, bi belarri, bihotz bat eta garun bat bakarrik ditugula?  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Bihotzaren diseinuak antz handiagoa du automobileko erregai-ponparen diseinuarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Depresio antzekoa izaten dute bihotzeko eri askok.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Ene bihotzeko laztana!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 59. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Muskuluen uzkurtzeak bihotz aldera bidaltzen du odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 174. orr.

Bihotzera doan zainen bat erdi itxita dute bularreko angina duten pertsonek.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Lehenengo zirkuituan, bihotzaren eskuineko aldetik birika-arterietara ponpatzen da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Bat-batean bihotzak huts egin zion eta hil zen gure gizona.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Gezi bat aski da bihotz bat odolustutzeko, baina bi izen behar dira bihotz bat zulatzeko.  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Badakit, maisu, arantza horrek zazpitan zulatu zizula bihotza.  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

-Ikusi nahi al dun nolakoa den txori baten bihotza?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

Gai zara Zu dena ikusteko, baita gure bihotzeko zokorik ezkutuena ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Zu beste inor ez dago nire bihotzean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Min erdiragarri batek bihotza urratzen zion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Bihotza zanpatzen dizun gantzak hilko zaitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Tximistak bihotza erdibitu izan balio bezala izan zen Norarentzat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

Liburuzaina zenez gero, bihotza erdiratu zion Galoisen gogoetak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.

Tristurak bihotza hertsatzen zidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.

Bihotza altxatzen didazu hitz horiekin, poz handia ematen didazu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Bihotzaren taupadak gero eta biziagoak ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Sentitu nuen haren bihotza lasterrago ari zela taupadaka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Hamidari bihotza punpaka hasi zitzaion, eta odola begitartera eta burura igo zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Bihotza estutu zidan: umemoko zikin batzuek katu bat ito behar zutela iruditu zitzaidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Bihotza estuturik egin nuen harengana, asmatu ezinik zergatik merezi nuen oraingoan errieta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Burua itzuli nuen, bihotza estu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Leihora joan nintzen, bihotza kolkoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Bihotzak jauzi egin zion gero, Andreasek ontziratzen laguntzeko eskua luzatu zionean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Bihotza golkotik irtetear nuela [...] aita ikusi nuen, harria baino geldiago, odol arrasto nabarmenik gabe eta burua bolantean pausatua zuela.Egia hori orobat, bihotza hunkituz behar dela sinetsarazi eta ez arrazoiaz baliatuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.

Koldarkeria ari zen haren bihotzaz jabetzen osoki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Bihotz bi gorputz bakar batean baitziren: bigun, samur eta gozoa, bata; gogor, astun eta mingotsa, bestea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Baina zoaz eta egiozu otoitz bihotz guztiz Jaunari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 479. orr.

Hala sentitu nintzen neure baitan zatiturik orduan ere, buruak baietz eta bihotzak ezetz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.

Beste ezertarako denborarik eman gabe, haien aurka oldartu ziren bihotz eta bular.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Belarritako bat ezker belarrian eta bihotz geziz zauritua tatuatua eskuin besoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Bihotzaren hoztasun bat, hondoratze bat, gaizkitze bat zen hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

Zu beste inor ez dago nire bihotzean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Nire bihotzeko sekretu guztien gordailu baitzara, sekula eratu dudan asmorik handienaren berri emanen dizut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 46. orr.

Bihotzaren segeretuan zin egiten du, Etxauzko bizkondea bezala, [...] arbasoen azkonarekin, lehengo Mauro edo Franko bezalako etsairik agertzen bada, gudukatuko dituela eta kalituko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

Bihotz betean eman diete tiro hirurei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Azkenean bi tiro bota zizkion, bat burura, eta bestea bihotz-bihotzera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 58. orr.

Hitzaldi sarkorrak entzun ditugu ondotik, bihotz-bihotzeraino hunki gaituztenak.  Herria   2004-12-09

Pippinen bihotza uzkurtu egin zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 92. orr.

Haien bihotza sinesgogor eta desleial bihurtu da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Gogortu egin zuten beren bihotza, Jaun ahalguztidunak [...] antzinako profeten bidez ematen zizkien irakaspen eta hitzak ez entzuteko.  Elizen arteko biblia   Za 7,12

Gaiztakeria-izpi bat ez dauka bihotzean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Ahoan zaituzte, bai; haien bihotza, ordea, zurengandik oso urrun dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.

Berak argituko du ilunpean ezkutatua dagoena, berak agertuko bihotzeko asmo gordeak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,5

Bihotzeko harra sentitu zuen orduan, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuelako.  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,6

Bihotzeko bi hutsegite jasan izan zituen iragan hiru urteetan, odol presioa handia zuen eta arteriak huts egitekotan zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

ik bihotzeko.

Euria bezala isuri du honetan bere bihotzeko jakinduria.  Elizen arteko biblia   Si 50,27

Haren eroa ez zen burukoa, baizik eta bihotzekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 46. orr.

-Zure bihotzari sinetsi, osaba.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 30. orr.

Hire bihotza ez dun fio, baina beste seinale bat emango dinat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 176. orr.

Gora bihotzak, ieup.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

Agur bihotzetik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Poliuretano erdizurrunez egindako bi bentrikulu ditu bihotz artifizialak eta poliuretanozko lau diafragma malgu.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Zelula amak erabiliz, bihotz eriak indartzeko urratsak egiten ari dira.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Bi bihotz biki zirela, elkarrekin eta batera taup egiten zuten bi bihotz gizartearen hipokrisiak bereiziak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

Biografoek Frantzisko gaztearen bihotz ona eta eskuzabaltasuna azpimarratzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Berak zure aurrean leial, zuzen eta bihotz zintzoz jokatu zuelako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,6

Sha Jahanen bihotz samurra, ordea, burdinazkoa bilakatzen zen bere etsaientzat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Bere bihotz zimelduan, hilek bizienganako duten errukia sumatu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Bihotz alaiak osasuna ekarri, bihotz tristeak hezurrak ihartu.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,22

Bihotz barez eta gogo alaiz pazientzia mantentzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Beharbada horixe zen bere bihotz herratsu, furfuriatsu eta zorigaiztokoak irrikaz desio zuena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.

Garaituko dut bihotz mutiri hau, ohituko dut umiliazioetara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 400. orr.

Ogia etxeetan zatitzen zuten, otorduak elkarrekin pozik eta bihotz xaloz eginez.  Elizen arteko biblia   Eg 2,46

Bihotz ahularen seinale da mundu honetako gauza igarokorrengatik poztea edo tristatzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 32. orr.

Pobrezia hura ikusiz, bihotz errukibera hunkitu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.

Bihotz eskuzabala zuelako eta errege handia izan zelako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 178. orr.

Maita dezagun, bada, Jainkoa eta adora dezagun bihotz garbiz eta adimen garbiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Bihotz onekoa bai, baina lerdoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.

Berriz eta berriz Printze Bihotz onekoa, Agur!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 225. orr.

Bihotz handiko gizona zen, baina atsegin zitzaizkion hitz zirikagarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.

Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitz emandako lurraz.  Elizen arteko biblia   Mt 5,5

Ez naiz munduan bizi direnez ari, baizik eta bihotz mundukoia dutenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Afrikarra bere bihotz arrotzaren barnean kuzkurtu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Izan al daiteke, bada, norbait, hain bihotz gogor eta gaiztokoa, Frantziskoren predikazioa gutxiesteko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

Hasperen sakona egin zuen, eta, Konstantin Fiodorovitxen bihotz gogorra biguntzerik lortuko ez zuela sumatuko balu bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 472. orr.

ik beherago 21.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bihotz harrokoa izanik, herriaren jabe egin nahi zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 16,13

Benetan bihotz garbikoak dira lurreko gauzak gutxietsiz, zerukoak bilatzen dituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 126. orr.

Norbaitengan premia edo hutsunerik ikusten bazuen, bere bihotz gozo-gupidatsuak eraginda, Kristoren esku uzten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.

Eskaileretan elkar agurtu zutenekoa oroiturik, bihotz ilunak egin zitzaizkion: ezin, bada, ulertu, nolatan utzi zion bere ezpainak ukitzen ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 261. orr.

Marinelari bihotz ilunak egin zaizkio lasai asko afrikarrak izan zitezkeen haur horien egoeraz jabetzean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

Arima libre eta bihotza bare.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Harrizko bihotzak haragizko bihotz bihurtuko zituela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.

Transplantatutako bihotz batekin egin ditu hamar urte, baina inoiz ez zioten kendu bere berezko bihotza.  Berria - Gaiak   2006-04-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egia da, bai, bihotz-muskuluak ongi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Bihotz hodietako gaitzek eragiten dute hildako gehien munduan.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Bihotz-aurikularen barrunbe nagusiak dira atrioak.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Helduen Sortzetiko Bihotz Gaitzen Europako Galdeketak osasun zerbitzuek ematen duten arreta aztertu du.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Irailaren 6an bihotz ebakuntza egin zioten Clintoni.  Berria - Mundua   2004-10-26

Behin batez, telebistan bihotz trasplanteari buruzko erreportaje bat ikusi nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 170. orr.

Iragan astean bihotz-kolapsoa izan ostean, Bolton taldeko jokalariak jokatzen jarraituko du, taupada-markagailua erabili beharko badu ere.  Berria - Kirola   2004-11-02

Han joan zen, bihotz-monitoretik askatuz eta zain barneko hodiaren euskarri gurpilduna korridorean zehar eramanez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Kirurgia torazikoa eta bihotz kirurgia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Barbararen ile kizkurrek gaztetxoa bihotz-mintzetatik katigatu balute bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

Adarbakoitzaren ilea erabiltzen dugu, edo fenixen isats-lumak eta herensugeen bihotz-zuntzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

Bihotz-birika makinaren diagrama.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.

Gure bihotz-ahoa irrikaz zabaltzen genuen zugan dagoen bizi iturriaren ur jauzietara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 236. orr.

Edozein paisaje ez baita bihotz aldarte bat besterik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Izuak astintzen zizkizun bihotz barrenak beltz baten aurpegia ikusiz gero egunkarian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 215. orr.

Halako heriotza-modu lazgarri batek beti sortu ohi du bihotz-ikara bat, are gehiago gizarte hartan eta horrelako familia batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 23. orr.

Bakartasunak hainbateko bihotz-ikara eragin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Bihotz-taupada bakoitzean kanporatzen den odol kantitatea pixka bat baino ez da handitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Ene urduritasuna eta ene bihotz-herstura, logelan sartu eta anaiaren zain geratu nintzenean, hura noiz oheratuko zain...! Jaunarengandik hartutako dohainak bihotz-zoko ezkutuenean gordetzen saiatzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.

Bihotz mina ematen zuen, bihotz mina, beldurra eta errukia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Hain sakon ezarri zitzaion bihotz-muinean Kristoren nekaldiaren oroipena, non [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Gure arnasa kea besterik ez da, pentsamendua bihotz-taupadaren txinparta baino ez.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,2

Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina, aurreneko bihotz pilpirak emakume baten aurrean, lehen sexu jarduna ikasle gela itxi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Ez baitzuten bihotz-tolesik ezagutzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.

Inoiz batak besteari min egin ziezaiokeen hitzen bat esaten bazion, bihotz-zimikoak ez zion bakean uzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 517. orr.

Abnegazioa, bihotz-zabaltasuna une erabakigarrietan, ausardia eta buruargitasuna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.

Aitarik kutunenak bere semeaganako duen baino bihotz-amultsutasun ez eskasagoa dudala nik zuganako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 36. orr.

Ez zen hura bezain noblea jatorriz, baina txiki uzten zuen bihotz handitasunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Eskerrak ematen zizkion Jainkoari bihotz-berotasun handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Bihotz-garbitasuna.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Bihotz-saminez egingo dute negar, aiene egingo garratz.  Elizen arteko biblia   Ez 27,31

Egizu otoitz bihotz-damua eta otoitz-espiritua isur daitezen haien gainera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 421. orr.

Zaharrenak, Nikolaik, emakumezale amorratu eta bihotz-lapur gaiztoaren ospea zeukan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Gregoryren bihotz-heziketaren hariak Karibe aldean josten dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

-Atzo aipatu nian, bada: marikoien arteko bihotz-aferak. malenkonia dut bihotz-galga bakar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia aditz baten era burutua dela)

Baina egia hutsa zena ipuintzat hartu zuten, bihotz-gogortu egin ziren eta ez zioten kasurik egin nahi izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Bihotz beratuko al zara, andere, zure-zurea den bihotz honen alde.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Nihaurk ere nigar egin nuen orduan [...] presondegirako bidean nindoala jada, zaldi gainean loturik, benturaren benturan desbenturaturik eta bihotz-hildurik, sei soldadu haien artean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.

Mugiezinik gelditzen ziren bihotz-hilduta, bat-bateko eta ustekabeko beldurrak hartu baitzituen.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,15

Orduan jakingo dute nik, Jaunak, bihotz-minduta hitz egin dudala.  Elizen arteko biblia   Ez 5,13

Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez, bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.  Elizen arteko biblia   Kt 4,9

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo edo adizlagun balioa duela)

Gupidagarri ematen nuen, nonbait, ama bere intendentzia arazoez atzendu baitzen une batez, seme bihotz-eroriaren alde egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

Txotxolo bihotz-ergel alenok, profetek hitz egin duten guztia sinesteko!  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Besoak zintzilik indargabe, ziazerba oreak aztertzen zituen, ezbehar handi batek jo duen gizonaren itxura bihotz-eroria hartzen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Gauza atsegina da atzerriko hiri bihotz-hotz batean aldamenean zerbait hurbila duzula sentitzea. Ordenagailutik iristen zaizun sentipen bihotz-aringarri hori.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.      - 0. orr.

Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni.  Elizen arteko biblia   Mt 11,29

Jende ez-esaneko eta errebeldea, gizaldi bihotz-arina, Jainkoarekiko barru desleialekoa.  Elizen arteko biblia   Sal 78,8

Errusiako neskagazte xarmagarri horietakoren bat, muduan berdinik gabea [...] pairakorra eta bihotz-zabala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.

Ez dromedario gainean edota karrozan, oinez eta baraurik baizik; eta atsekabetuak eta bihotz minduak hain xuxen, beren min eta nekeen erremedioa berorren esku gogor indartsu horretan aurkituko dutelakoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.

Berak nau bidali behartsuei berriona hots egitera, bihotz-hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera.  Elizen arteko biblia   Is 61,1

Luza zeure maitasuna aintzat hartzen zaituztenei, zeure justizia bihotz-zuzenei.  Elizen arteko biblia   Sal 36,11

Jaunak higuin du bihotz-harroa, goiz edo berandu izango du zigorra.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,5

Esan bihotz-eroriei: Eutsi gogor, ez beldurtu!  Elizen arteko biblia   Is 35,4

Hark gehiago ekarri zion: irudi berriak eta oroitzapen zahar, bihotz-apurtzaileak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 139. orr.

Ilunbe eztia, amodio herabearen bihotz-berotzailea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

Hari zor dizkiot partitu nintzenez geroztik hain bihotz-mingarriak izan ez zaizkidan une bakarrak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 355. orr.

Orduan, ordea, mutu geratu nintzen, bihotz-hotz, borreroak ehungarren hilketa egiten duenean bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 178. orr.

Gero eta galdera gehiago egiten zuen Norak, gero eta bihotz-mingotsago erantzuten zion aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Buru-makur gehienetan, bihotz-apal gehienetan, bere baitan bildua gehienetan, minak ez baitu barkatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.

Bihotz-ilun sumatzen zuen emaztea zenbaitetan gizonak, zuhaitzetako azken hostoak udazken amaiera aldera bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Mirari berri batek haien gogo-bihotzak harriduraz gainezka utzi zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Kendu gainetik egindako gaiztakeria guztiak, berritu zeuen bihotz-gogoak.  Elizen arteko biblia   Ez 18,31

Goganbehar horrek iltze baten antzera zulatzen zizkidan bihotz-buruak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Gizaseme, bekatu eragiten dieten idoloetara emanak dituzte bihotz-begiak gizon hauek.  Elizen arteko biblia   Ez 14,3

Hemen izango ditut beti neure begi-bihotzak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,3

Da Ruak bazekien denboraldietan bihotz-begietan ezkutatzen den mina garela, arrubioa harri azpietan bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

Indar guztiak eskatzen ditu, bihotz-arimak, adimena eta asmoak oso-osorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.

Propaganda Batailoiaren zeregina, soldaduen adorea piztea zen bezalaxe, izan zitekeela etsaiena apaltzea, etsaien bihotz-arimetan etsipenaren hazia sartzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Musikazale porrokatua baitzen Nikola Saltz, bihotz-belarriz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza bihotza alaitasun espiritualez beterik denean, alferrik isurtzen du sugeak bere pozoi hilgarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Nork eduki giza-bihotza egonean, betikotasunak gerokorik eta lehengorik gabe, lehen-geroak egonean nola erabakitzen dituen ikusteko?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.

Bi-bien gaizkile-bihotz harrizkoak ez ziren erditik puskatu haur jaioberria Aldekaitz baserriko labean utzi zutenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

Jauna, auzi-entzuleon aurrean asmo gaiztoaren ukapen honek nazala hain errugabetu zure gogo-bihotz guztiz zabalean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 220. orr.

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Sekula emakume gazte batek izan duen bihotz-ebasle ospe handiena lortu zuen Barbarak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

9 (deiki gisa)

-Bihotza, mahaian ez egin horrelako oihurik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

-Bihotza -esan zuen gizonak-, zer da hau guzti hau?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Aizu, bihotza, ez duzu oso eroso ematen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

-Ene, bihotza! -esan zuen gizonak- Jainkoaren izenean!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 91. orr.

-Txosten hori, bihotza, ez da paper arrunt bat, eta zuk ongitxo dakizu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.

-Prest zaude, bihotza?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.

-Sobera edoski al duzu, bihotza? -galdegin zion, estu eta larri-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 162. orr.

-Nik dutxa azpian jarriko nuke eta ur hotzeko txorrota irekiko nuke, bihotza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.

10 joko kartetako lau irudietako bat.

-Randu jaunak bihotza jokatu du, batekoa bota behar duzu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Errege bihotzaren silueta ageri da behatz tenkatuen artean, gero muturrez behera jarri eta jokoari ekin diote.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Gazteak bederatziko bihotza darabil behatzen artean bueltaka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 59. orr.

11 adorea, kemena.

Joan zen hilobira, hura bezain isil, parte hartu gabe besteek bihotz guztiarekin kantatzen zituzten himnoetan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 234. orr.

Ez zekien aski bihotz ukanen zuenentz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 210. orr.

12 zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia, muina.

Altuna jaunak jakin behar luke lizarra zahartzera bihotzetik hasten dela usteltzen eta barrenustutzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 242. orr.

San Bizente hotz, neguaren bihotz diote batzuetan, San Polikarpo edo San Sebastian hotz, neguaren bihotz, beste batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.

Lidenbrock doktorea lurraren bihotzeraino jaitsi zen.Urazen bihotz zabalak garretan zeuden, kolore berdearen gama lehertzen zen adore paregabearekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.

Komunikabideak dira, azken finean, gizarte demokratikoaren bihotza.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Frantziskoren kristau esperientziaren eta ulermenaren bihotzera garamatza testu honek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Lainoaren bihotzetik zetorren turuta berdinegiek ikara sorrarazten larruan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

13 bihotz-altxagarri (orobat bihotzaltxagarri g.er.) izond/iz bihotza altxatzen duena.

Hitz bihotz-altxagarri haiekin, Afifi anderea doi bat masailgorritu zen makillaje gorriztaren azpian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Bertsu bihotz-altxagarriak, Alkhat, Laka eta Mihura-ren ahotik!  Herria   2004-12-09

Saioa G.-ren erantzun bihotz-altxagarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

Gero besarkatu egin ninduen, esanez bezala, edatekoari falta zaion aparra neronek emango diat estutu bihotz altxagarri honekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Gero, izango da denbora maisuen lanen artean [...] melodia bihotz-altxagarriak bilatzeko, beharbada -nork daki?- baita ideia gogo-altxagarriak ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Kapera betea, kantuak eder, bihotz-altxagarri.  Herria   2003-05-01

Erresumako gaineratiko eskualdeetako berriak ez ziren bihotz altxagarriak, baina, zaharrenek filosofo aire batekin zioten bezala, ekaitza jin bezala joaten zen, eta hau ere pasatuko zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Ardoa edari pizgarria duk, eta bihotz-altxagarria, gero.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Baso bat ardo piastra erdian bihotz-altxagarria duk ni bezalako langabe batentzat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Hori zela-ta, bihotz-altxagarri gerta zitezkeen kantuak ugaldu ziren gure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 190. orr.

Hori dena, egin duen aro ederrarekin batera, bihotz altxagarria gertatu zait.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.

Zinezkoa izan zela algara, ez presondegira datorren bisitariari zor zaion bihotz-altxagarri halamoduzkoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 85. orr.

14 bihotz-bero (orobat bihozbero g.er.) izond /izlag

Bihotz-beroa izan nintzen gaztaroan, aitor dut, eta orduko ezko-izkribu oro urturik eta desitxuraturik heldu zait gaurko egunera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 136. orr.

Venezuelako militarrak oso sinpatikoak dira Europako militarren ondoan, irekiak, bihotz-beroak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 133. orr.

Baditut dohainak, baina dohain horietako gehienen berri jakin gabe ekin zenion zure gutunketa bihozbero hari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

Ezagutu ditut emakume ederrak eta bihotz-beroak; bai bestelakoak ere, deabruaren hatsak sortuak ziruditenak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

Ez zekien zenbat iraungo zuen Andreasen eta bere arteko egoera bihotz-bero hark.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

Santa Mariako elizara hurbildu zenean, entzun zion Frantzisko dohatsuak, eta bat-batean bihotz-bero eta pozik handienaz bidera atera zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 655. orr.

Charronek bihotz-bero hartu ninduen oso.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.

15 (izen gisa)

Eta otoitzean ari zela, Jainkoaren bisitak hain gehiegizko bihotz-beroa sortu zion, pobretasun santuaren maitasunean arima biziki piztuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.

16 bihotz-berotu (orobat bihozberotu)

Bere kontua da haiek bihotz-berotzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Nireak, bada, behinola bere frogak ematen jakin duen, bere apostoluak bihotz-berotu dituen, bortitzak porrokatu dituen, esklabo herriak askatu dituen nire herri honek ez du jakin, gaur, ez bihotzak berotzen ez konbertitzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Komunione anitz izan zen; kontent joan ginen holako anaitasunak bihozberoturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

17 bihotz-berritu (orobat bihozberritu g.er.)

Bihotz-berri zaitezte, ager ezazue zeuen egiteetan bihotz-berrituak zaudetela, laster hilko baikara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Hitz haiekin Hamida bihotz-berritu egin zen; egundo sentitu gabeko poztasuna sentitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.

Horren ondotik etxera bihotz-berriturik eta adoreturik sartu zen. Zeren, bihotz-berritzen badira, aurkituko baitute nork aitortu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Haren etorrerak bihotz-berritu egin gintuen gu guztiok.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 169. orr.

Jesus gure etxean sar dadin, haren aintzinetik kendu behar ditugu traba guziak; behar dugu konbertitu, bihotz-berritu.  Herria   2002-12-05

Ager dezagun geure egiteetan bihotz-berrituak gaudela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Ez ziren errukiaren legearen kontra altxatu, errukira bihotz-berritu ziren gizakiei eraso eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Jaunak honela eman zidan niri, anai Frantziskori, bihotz-berritzen hastea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 11. orr.

Bihotz berritzeko eguna etorri da.  Herria   2004-03-04

Hau etorri aurretik, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egin zion Joan Bataiatzaileak Israel herri osoari.  Elizen arteko biblia   Eg 13,24

· Horrek ote zuen bihotz-berritzearen (konbertitzearen) bidean eman, Jainkoaren-grazia lagun?  Herria   2001-08-09

Joanek bihozberritzearen ezaugarri zen bataioa ematen zuen, baina herriari beraren ondoren zetorrenagan, Jesusengan alegia, sinesteko esanez.  Elizen arteko biblia   Eg 19,4

18 bihotz-bihotzetik (62 agerraldi, 24 liburu eta 28 artikulutan; ETCn 238 agerraldi) adlag

Bihotz-bihotzetik ateratako aiene batekin eman zion bukaera bere kantuari Basoko zaldunak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

Bihotz-bihotzetik esango dut: Nor zu bezalakorik, Jauna?  Elizen arteko biblia   Sal 35,10

Behartsuak ere bihotz-bihotzetik maite zituen eta barru-barrutik errukitzen zitzaien; eta guztien menpeko agertzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 524. orr.

Bihotz bihotzetik desiratzen diot bizi luze bat, iraun dezala euskarak diraueno euskaldunen bihotzetan.  Herria   2005-12-29

Bihotz bihotzetik opa diot zoriona, ez baitut egiten dudarik merezi ez duenik, eta hartarako guztiz ere nagokio zure zuhurtziari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 56. orr.

Gainera, eta horixe espero zuen Mikel Strogoffek bihotz-bihotzetik, esteparen bazter lasai batera ihesi joana izango zen beharbada.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Eta goresmenak bihotz-bihotzetik gure partetik ere.  Herria   2005-12-22

-Bihotz bihotzetik ene eskerrak, Michelco Ortitz de Miranda, musika maisu, liburutegizain eta kalonje jauna.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.

-Bihotz bihotzetik milesker! -eskertu zuen Mikelek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 112. orr.

Artantxuko "Potto" zenari, bihotz bihotzetik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 83. orr.

Herri erdi eroriaren bihotz-bihotzetik edo haren hondakinetatik jaiotako arbola pare batek itxura irreala ematen zion ikuskizunari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 177. orr.

Ilaje berde nabarraren azpian, oinaze zahar batek enborraren bihotz-bihotzetik erdibitzen, hirukoizten zituen, eta adar bihurritu kiskalietan egiten zuen gora, argi bila, garrasi isilean.     «Kuskue tanden», 2004 - 189. orr.

19 bihotz-bihotzez (205 agerraldi, 55 liburu eta 16 artikulutan; ETCn 860 agerraldi)

Jauna, ene Jainkoa, bihotz-bihotzez goretsiko zaitut, beti-beti ospatuko.  Elizen arteko biblia   Sal 86,12

Bihotz-bihotzez maite hau.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.

Oso maite zaitut, bihotz bihotzez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 106. orr.

Hauxe da nahi dudana, hauxe bilatzen dudana, hauxe bihotz-bihotzez egitea irrikatzen dudana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.

Etxepe honek aipatu dama on horiek babesten ditueneino -eta bihotz-bihotzez espero dut halaxe izango dela urte askoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 302. orr.

Zuzenean Jaunagana jo zuen bihotz-bihotzez esanez: Oi, nire Jainko eta Jauna! ez dator inor ni laguntzera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Aberastasun altuagoen desiraz, pobretasuna irrikatzen zuen bihotz-bihotzez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

Errusian ohitura dugunez, aza-zopa dago jateko, baina, hori bai, bihotz-bihotzez eskaintzen dizugu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.

-Bihotz-bihotzez onartzen ditiat -esan zuen erregeak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 53. orr.

Bihotz-bihotzez eskertuko zizun, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.

Barojak beti bihotz-bihotzez gorrotatu ditu demokrazia eta sozialismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.

Zorion ezazu bihotz-bihotzez gure partetik bere arrakastengatik.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 14. orr.

Adiskide gisa baldin bazatozkidate eta niri laguntzeko asmoz, bihotz-bihotzez hartuko zaituztet.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,18

Bihotz-bihotzez gorroto nuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

Bi kazetariek bostekoa luzatu zioten Mikel Strogoffi, bihotz-bihotzez estutu nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Etxe hartara joan izanaz damutzen zen bihotz-bihotzez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 101. orr.

Ekitaldi xumea izango dela adierazi dute antolatzaileek, baina bihotz-bihotzez eginikoa.  Berria - Kultura   2006-04-25

Cecily ttikiaren partetik, bihotz-bihotzez.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 29. orr.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 169. orr.

Guk ere, hemendik, ama guzieri bihotz-bihotzez: besta on!"Bihotz-bihotzez, E.S."  Herria   2003-05-22

20 bihotz-damutu da ad

Bihotz-damutu eta aitortu berehala zeure bekatuak, aitortza on batean esan bekarreko ezertxo ere barruan gorde gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

Eta bihotz-damuturik, bizimodua berritzera eragiten zien horrelako etsenplu apartak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Bihotz-damuturik eta Espiritu Santuak ukiturik, penitentziazko bizierari ekin zion, ermitau jantzia soinean zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

21 bihotz eman adore eman.

Nik bihotz eman nien, esatekoa beldur barik botatzeko, juezok edozer gauza entzuten ohituta gaudela eta.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 109. orr.

Utz ezazu Volanges andereñoa komentuan, hori baita hark egin duen hautua; bihotz emaiozu, aihertu bainoago, hartu bide duen xedean; eta xede hori bete bitartean, ezbairik gabe hauts ezazu deliberatua zenuen ezkontza. Tom abaildurik zebilen -horixe zen dena-, eta Harry hari bihotz ematen saiatu zen soilik, haren haize-oihalei haize apur bat ematen ekuatore-bareuneetatik ateraraztearren.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 524. orr.

Begitartea dirdaitsu zihoan, Korana buruz esaten, eta jendeak, bihotz eman nahian, inguratu egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Beharbada hala uste duelako dio hori, edo horixe sinetsarazi nahi dizuelako, bihotz eman eta zuen aupatzeko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 119. orr.

Alde batera hobe, saiatu zen aita niri eta bidenabar bere buruari bihotz ematen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 31. orr.

-Ez dakit nola zauden izugarriagoa: betaurreko peste hauek jantzita ala gabe -Kristina beti bihotz emateko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

22 bihotz-erdiragarri izond

Oraindik sarritan pentsatzen zuen hartaz, eta nola haren odolez zikindu zitzaizkion eskuak; haren oroitzapen bihotz erdiragarria paseatu zuen Guyanako gau argitsuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.

Kontua da nik ere idatzi nituela maitasunezko olerki batzuk, dela barneko su irudimenezko edo egiazko baten berotasunak eraginda, dela elearen ederraren bilaketa bihotz-erdiragarrian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Zer memento lazgarriak, bihotz erdiragarriak!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Ohore handia da guretzat, baina bihotz-erdiragarria ere bada holako albiste izugarriak eman beharra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Geltokiko trenen txistukadak, balkoiko ateak ongi hetsita ere, gero eta zorrotzago eta bihotz-erdiragarriago iristen zitzaizkidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 359. orr.

23 bihotz erre ik bihotzerre.
24 bihotz-gogor (orobat bihozgogor eta bihotzgogor g.er.) izond/adlag bihotz gogorra duena.

Premiazkoak ditut zuek bezalako mutil gazteak, haritzen antzeko mutil bihotz-gogorrak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 97. orr.

Ama gaizto bihotz-gogorra!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 176. orr.

Horra, babiloniarrak jaikiaraziko ditut, herri bihotz-gogor eta ausarta.  Elizen arteko biblia   Hab 1,6

Hala ere, ez zen sentiberatasunik gabea, ez zen bihotz gogorra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 110. orr.

Bihotz-gogorra bada ere, zure familiaren egoera ondo azalduko bazenio, ez luke adorerik izango laguntza ukatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 483. orr.

Negarrari eman zion, uste baitzuen, agian arrazoi handiegirik gabe, beste emakumeak ez bezalakoa zela, bihotz-gogorra eta errukirik gabea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.

Bihotz-gogorrak ziren, zakarrak, traketsak, moldakaitzak, ganoragabeak, ezdeusak, zarpailak, makurrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Ea bada, gizakiok, noiz arte izango zarete bihotz-gogor?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 120. orr.

Zeren, bihotz gogorrak mingain gezurtia baitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.

Hala ere, bihotz-gogor jokatu beharra daukat, gertaturikoak justizia eskatzen du eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

Bihotz-gogor erantzun zidan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

25 bihotz-gogorkeria (orobat bihozgogorkeria)

Haserre zeuzkan begiak, eta, epailearen bihotz-gogorkeria salatu ondoren, liburu berri-berri bat jaurti zuen neskak oholtza gainera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Berak nahiago beste hitz batzuk: ezaxola, bihotz-gogorkeria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

Ondoren belauniko jarriko zara haien aurrean eta zure bihozgogorkeriaren errua aitortuko diezu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

26 bihotz-gogortu da ad

Baina egia hutsa zena ipuintzat hartu zuten, bihotz-gogortu egin ziren eta ez zioten kasurik egin nahi izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Hainbesteraino bihotz-gogortu ziren, ezen batak bestearen inbidia izaten hasi baitziren, elkar haserrarazten eta albokoa baino gehiago izan nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.

Jainkoak nahi duenari dio erruki eta nahi duena uzten du bihotz-gogortzen.  Elizen arteko biblia   Erm 9,18

Has hadi esker ona agertzen, kondenaren berri eman ezinak ez din-eta bihotz-gogortzeko eskubiderik ematen!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 200. orr.

27 bihotz-hunkitu da ad

Anaiaz bihotz-hunkiturik, negargurak eman zion eta, presaka bere gelara joanez, negar egin zuen.  Elizen arteko biblia   Has 43,30

Bihotz-hunkiturik negarrari eman zioten entzuleek, eta benetako jakintsu hura santu bezala beneratu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Neure burua bortxatu beharrean naiz gertaldi horrek eragin didan bihotz hunkitzetik gogoa bertzeratzeko; xede horretan lagunduko didalakoan ekina naiz zuri izkiriatzeari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 318. orr.

28 bihotz izan adorea izan.

Tomentzat, baitezpadakoa zen berehala atzera egin eta jokoaren erdi-erdira sartzeko bihotz izatea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Izan bihotz, ene alaba, niri esker erabat sendatua baitzaude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Izan bihotz, maite-maiteok, eta poztu Jaunarengan; ez egon ilun, gutxi zaretelako, ezta ikaratu ere nire eta zuen sinpletasunagatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.

Izan, bada, bihotz, izan adore handia!  Elizen arteko biblia   Jos 1,7

29 bihotzeko izond maitea, kutuna. ik bihotzeko.

Agur, alaba bihotzekoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

-Ene Buccio bihotzekoa, kutxa batean herstekoak ote dira, bada, beztimenda saindu hauek?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Ez nuen amarekin zalapartarik nahi, eta are gutiago haren ahizpa bihotzekoa zela kausa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Anai Amato, Jainkoak eta gizakiek maitatua, eta anai Bonaugurio, biak guretzat hain bihotzekoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Seme, ez zaitzala inolako tentaldik kezkatu, ez inolako burutaziok aztoratu, oso bihotzekoa baitzaitut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

· Alaba maitea, bihotz-bihotzekoa: heldu da nire azken eguna, Zu, ordea, Timoteo bihotz-bihotzekoa, jardun zaitez kontenplazio jainkozkoan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 45. orr.

30 bihotzetik adlag

Penetan utzi dituk, espos, haur, haur ttipi ala maite hinduten guziak, guzier erraiten deiat bihotzetik dolumin bizienak.  Herria   2004-06-10

Agur bihotzetik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.

Ni ezingo nintzateke bizi zu gabe -esan nion, bihotzetik hitz eginez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 80. orr.

Uste dut hori izan dela esan dudana, lepoa jarriko nuke horixe izan dela bihotzetik, guragabean, irten zaidan hasperena.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 198. orr.

Neska alemanari batere axola ez nintzaiola, egun guzti-guztirako uzten ninduen bakarrik eta, abegiaren kontuaz gainera, bihotzetik hitz bakar bat ere ez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

Anaia bihotzetik maite zuen, zinez; baina alferrik zen hari osabaren herentzia burutik behera horrela jaurtitzea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 91. orr.

Latza duk, eta samurra, eta guztiz ilauna, edo, beste batzuek diotenez, zoragarria, edo ez duk zoragarria, zoragarria baino askoz gehiago baizik; begi-distira horrek bihotzetik heltzen badik, arimaren barreneraino sartuko zaik gezi baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Bihotzetik atera zitzaion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 303. orr.

31 bihotzetiko izlag

Dolumin bihotzetikoak familia guziari, otoitz bat egiten dugula tanta Katina zuretzat.  Herria   2003-06-26

Tradizioko gizona dugu pentsaeraz eta obraz, batez ere geroko begiz ikusita: ama euskararen aldeko intziri oinazetuak ezagunena harako Euskaldun jaio nintzan, euskalduna hazi, eta foru-galtzearen nahigabe eta erostak ditu bihotzetiko gai sentituenak, Iparragirrek hilezkortu zuen Gernikako Arbolaren gomuta eta berpizte-gogoa...  Berria - Kultura   2006-01-15

Esker bihotz-bihotzetikoak, bada, gure irundar unibertsal horri, eta bihoa nire hau beraren jaio-lurraren aitorpen xume modura, hobearen esperantzan: berak ez du ahantzi, eta trukezko gizalegea zor zaio.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.

Hala ere, bihotz-bihotzetiko gorespenez, kabida handiko arimatzat daukat nik hura, eta haren izpiritua, berriz, halako bakan eta berezitzat non, peto-peto esateko, haren antzekoa beraren ispilu baita, eta haren oinatzean doana, berriz, beraren errainu, besterik ez.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 242. orr.

32 bihotzez adlag

Anaia bihotzez maite zuen, ordea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Begirunea zien apaizei eta bihotzez maitatzen zuen eliz hierarkia osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Bihotzez gupidatu zen Frantzisko, handia baitzen familia hura eta baliabide gutxikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 569. orr.

-Eskertzen dizuet, bihotzez eskertzen dizuet eskatu didazuen hori.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.

Harro egotekoa zen nigan jartzen ari zen konfiantza eta bihotzez eskertzekoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Gutun bat bihotzez idatzia igorri zioten Garraldako alkateari, beren sendimenduen berri jakinaraziz eta laguntzak hitzemanez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.

Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.  Elizen arteko biblia   Mt 5,3

Bihotzez desleialak dira beti, nire bidetik ibili nahi ez dutenak.  Elizen arteko biblia   Heb 3,9-10

Felipe II.-en zerbitzarien artean biziki hedatua zen ustea, Azpilkueta bihotzez frantsesa zela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Errotik sanoak ziren, gorputzez bezainbat buruz eta bihotzez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Haren barrena Kristoren egarri zen oso-osorik, bihotzez ez ezik, gorputzez ere hari emana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

Bila ezazue, beraz, bihotzez eta gogoz, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, nahia Otoitzari etengabe emanak bizi ziren, beren otoitz-debozioak bihotzez ahoz baino areago eginez.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,19

Hortan murgilduak diren pilotari-ohi erakasleak gogo-bihotzez jokatzen direla gazteen eta pilotaren alde.  Herria   2001-10-11

Ezin zinez eta bihotzez elkartasuna erakutsi zeure buruaren jabetza ukatzen dizunari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.

Zinez, ez itxuraz, katoliko diren guztiak eta bihotzez eliza maite eta Errege urrikari dutenak, negarrez eta oihu minez galdezka daude: baina zerk liluratu du Xarles IX.-a?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 117. orr.

Bihotzez, mila esker!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 30. orr.

Mila esker bihotzez, Jazinto.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.

Eskerrik asko, bihotzez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 97. orr.

Hil eta gero ere gugan bizi zarelako, zuri, Martin, bihotzez.  Berria - Kultura   2004-11-25

33 idi-bihotz tulipa.

Idi-bihotz gorri biziak etxearen muga-ertzen inguruan landatuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Idi bihotz trinkoak gurditik lurrera jaisten zituzten, kanpai isil bat kanpandorretik bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Altzifreak, idi-bihotz arbolak, lizarrak eta palmondo nanoak burumakur zeuden, bost eguneko euriaren eta haizerik ezaren ondoren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

baten bihotz (6); bere bihotz (74); bere bihotz barruan (6); bere bihotz ona (6); beren bihotz (20); beste bihotz (6); beti bihotz (8); bezain bihotz (7); bi bihotz (10)

bihotz altxagarri (30); bihotz altxagarria (11); bihotz altxagarriak (7); bihotz artifizial (6); bihotz bakartien (25); bihotz bakartien klubak (13); bihotz barnea (7); bihotz barnean (16); bihotz barneko (7); bihotz barrenean (6); bihotz barruan (16); bihotz barruko (6); bihotz bat (38); bihotz baten (8); bihotz bero (6); bihotz beroa (6); bihotz berotasun (8); bihotz berri (12); bihotz berritu (15); bihotz berriturik (7); bihotz berritze (6); bihotz berritzea (15); bihotz berritzearen (7); bihotz berritzeko (9); bihotz berritzen (10); bihotz bi (22); bihotz bihotzean (15); bihotz bihotzeko (6); bihotz bihotzetik (61); bihotz bihotzez (204); bihotz bihotzez eta (23); bihotz bihotzez maite (15)

bihotz eroria (7); bihotz eta (53); bihotz eta adore (10); bihotz gabea (6); bihotz gainean (11); bihotz garbi (7); bihotz garbiz (9); bihotz gogor (12); bihotz gogorra (11); bihotz gogorrak (8); bihotz gorri (12); bihotz guztiz (8); bihotz handi (9); bihotz handia (14); bihotz handiko (9); bihotz handikoa (16); bihotz hodietako (6); bihotz hori (11)

bihotz ilunak (15); bihotz ilunak egin (13); bihotz itxurako (11); bihotz kartsuz (8); bihotz min (11); bihotz mina (12)

bihotz on (8); bihotz ona (48); bihotz onak (10); bihotz onaren (6); bihotz onari (8); bihotz onaz (7); bihotz ondoan (7); bihotz oneko (44); bihotz oneko gizona (6); bihotz onekoa (56); bihotz onekoak (10); bihotz onez (37); bihotz osoz (26); bihotz pilpirak (6); bihotz sutsuz (7); bihotz taupada (11); bihotz taupadak (33); bihotz taupaden (11)

bihotz ximiko (7); bihotz zabal (8); bihotz zabala (21); bihotz zabaleko (11); bihotz zabalekoa (10); bihotz zabalez (12); bihotz zabaltasun (9); bihotz zabaltasuna (6); bihotz zabaltasunez (7); bihotz zimikorik (9); bihotz zintzoz (10)

buru eta bihotz (10); den bihotz (6); duen bihotz (14); edo bihotz (7); ene bihotz (13); gure bihotz (12); haien bihotz (6); hain bihotz (15); halako bihotz (9); haren bihotz (22); idi bihotz (8); izan bihotz (33); izan bihotz eta (12); neguaren bihotz (6); neure bihotz (6); nire bihotz (28); oso bihotz (12); zer bihotz (10); zeure bihotz (7); zure bihotz (20)

batek bihotza (7); baten bihotza (12); bere bihotza (53); beren bihotza (6)

bihotza alaitzen (8); bihotza alegera (6); bihotza baino (7); bihotza bera (11); bihotza beratu (7); bihotza bere (10); bihotza bero (6); bihotza berotzen (6); bihotza berriro (6); bihotza bete (8); bihotza bigundu (6); bihotza bizi (8); bihotza bizi bizi (8); bihotza bozkarioz (7)

bihotza erdibitu (9); bihotza erdibiturik (6); bihotza erdiratu (11); bihotza erdiraturik (6); bihotza ere (30); bihotza estutu (13); bihotza estutu zitzaion (6); bihotza estutzen (11); bihotza eta burua (6); bihotza eta gibela (7); bihotza ez (26); bihotza ez da (7); bihotza gelditu (11); bihotza han (6); bihotza hautsi (10)

bihotza ilundu (8); bihotza irauli (7); bihotza izan (6); bihotza jauzika (11); bihotza kolkoan (9); bihotza lehertu (7); bihotza lehertzeko zorian (7)

bihotza oso (8); bihotza pil (15); bihotza pil pil (12); bihotza pilpiraka (10); bihotza plazatik (7); bihotza pozez (11); bihotza pozten (7); bihotza punpaka (26); bihotza punpaka hasi (9); bihotza saltoka (8); bihotza taupadaka (29); bihotza taupaka (36)

bihotza ukitu (6); bihotza urratu (12); bihotza urratzen (7); bihotza urtu (9); bihotza uzkurtu (8); bihotza uzkurturik (6); bihotza zabaldu (14)

burua eta bihotza (7); daukat bihotza (10); dut bihotza (15); egin zitzaion bihotza (6); ene bihotza (58); ere bihotza (13); eta bihotza (204); giza bihotza (10); gure bihotza (18); haien bihotza (6); haren bihotza (35); harrizko bihotza (6); herriaren bihotza (6); hire bihotza (7); honen bihotza (9); horrek bihotza (6); jesusen bihotza (11); jesusen bihotza plazatik (7); neguaren bihotza (6); nere bihotza (11); neure bihotza (11); nire bihotza (71); niri bihotza (6); zeure bihotza (10); zure bihotza (40)

bere bihotzak (13)

bihotzak dio (6); bihotzak ere (13); bihotzak esaten (7); bihotzak eta (20); bihotzak ez (19); bihotzak huts (11); bihotzak jauzi (13); bihotzak jauzi egin (10); bihotzak salto (8)

buru bihotzak (13); ene bihotzak (15); eta bihotzak (43); giza bihotzak (6); gogo bihotzak (45); gora bihotzak (7); gure bihotzak (20); guztien bihotzak (7); haien bihotzak (15); haren bihotzak (16); nire bihotzak (33); zure bihotzak (11)

bere bihotzaren (38)

bihotzaren barru (6); bihotzaren erdi (6); bihotzaren erdian (6); bihotzaren erditik (8); bihotzaren eta (16); bihotzaren eta buruaren (8); bihotzaren gainean (8); bihotzaren inguruan (7); bihotzaren jabe (15); bihotzaren kontra (6); bihotzaren parean (7); bihotzaren sakonean (9); bihotzaren taupada (19); bihotzaren taupadak (39); bihotzaren zati (8); bihotzaren zolatik (17)

ene bihotzaren (15); eta bihotzaren (38); gure bihotzaren (6); haren bihotzaren (7); jesusen bihotzaren (17); neure bihotzaren (14); nire bihotzaren (49); nire bihotzaren taupadak (8); zure bihotzaren (11)

nire bihotzari (11)

bat bihotzean (15); baten bihotzean (9); bere bihotzean (63); bihotz bihotzean (15); bihotzean dago (9); bihotzean ere (9); bihotzean eta (34); bihotzean ez (14); bihotzean halako (6); bihotzean min (13); bihotzean sartu (9); ene bihotzean (21); eskua bihotzean (7); gizonaren bihotzean (6); gogo bihotzean (7); gure bihotzean (9); haren bihotzean (21); neure bihotzean (6); nire bihotzean (40); zeure bihotzean (9); zidan bihotzean (7); zion bihotzean (9); zitzaidan bihotzean (7); zitzaion bihotzean (6); zuen bere bihotzean (9); zuen bihotzean (19); zure bihotzean (10)

bere bihotzeko (43); bihotz bihotzeko (6)

bihotzeko arazoak (30); bihotzeko bat (6); bihotzeko batek (6); bihotzeko ebakuntza (10); bihotzeko eta (17); bihotzeko eta biriketako (6); bihotzeko gaitzak (12); bihotzeko gaixotasun (7); bihotzeko min (7); bihotzeko mina (8); bihotzeko poza (7); bihotzeko sendimendu (34); bihotzeko sendimendu leialenak (11); bihotzeko sendimendu leihalenak (6); bihotzeko sendimendu sarkorrenak (10); bihotzeko taupadak (10); ene bihotzeko (26); euskal bihotzeko sendimendu (33)

gure bihotzeko (11); gure euskal bihotzeko (33); haren bihotzeko (6); neure bihotzeko (10); nire bihotzeko (45); zure bihotzeko (8)

gogo bihotzen (23)

bihotzera eraman (6); bihotzera eta (6); bihotzera iritsi (6); nire bihotzera (6)

beren bihotzetan (9); bihotzetan eta (6); buru bihotzetan (12); gogo bihotzetan (31); gure bihotzetan (25); gure gogo bihotzetan (6); zeuen bihotzetan (11); zuen bihotzetan (6)

bihotz bihotzetik (61); bihotzetik maite (8); bihotzetik parte hartzen (8); eta bihotzetik (7); jesusen bihotzetik (8)

bihotzetikako goresmenak (17); gure bihotzetikako goresmenak (17)

athletic bihotzez (8); bihotz bihotzez (204); bihotz bihotzez eta (23); bihotz bihotzez maite (15); bihotzez behartsu (9); bihotzez eskertu (14); bihotzez eskertzen (17); bihotzez eskertzen dizut (6); bihotzez eta (51); bihotzez eta gogo (16); bihotzez maite (39); bihotzez maite zuen (8)

bihotzik ez (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus