Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bidegabekeria (487 agerraldi, 92 liburu eta 154 artikulutan; ETCn 4.757 agerraldi; orobat bidegabekeri g.er.) 1 iz egintza bidegabea. ik zuzengabekeria.

Berdin zitzaion bidegabekeria zein justizia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zenbat matxinada ez ote ditu sortu gizabanakoari dagokiola erregeren aginduen bidezkotasuna edo bidegabekeria epaitzea eta agindu horiek eskubide osoz eztabaida daitezkeela eta eztabaidatu behar direla uste dutenen dotrinak?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 42. orr.

Heriotzaren eta hildakoen inguruko sineskeria eta aurreiritzi sozialen bidegabekeria erakusten ere saiatzen nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Nafarroan ez ezik, mundu osoan badela jendea prest bidegabekeriak salatzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 86. orr.

Historiari begiratu bat botatzen badiogu, ikusiko dugu bidegabekeriak nola ugaritzen diren inperioaren mugak hazi ahala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,8

Bidegabekeria zu ari zara egiten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Poliziaren bidegabekeriek ez zuten kontrolik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Ahanzturaren bidegabekeria .  Berria - Kultura   2004-01-22

Ikusten duzu, Jauna, zer bidegabekeria egin didaten; egidazu zuzenbide!  Elizen arteko biblia   Nk 3,59

Egia hau gogorra egingo zaio sistema kriminalaren bidegabekerian bizi denari, non barkamen eta graziak beharrezkoak diren lege zentzugabeen eta zigor ankerren neurri berean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Garbi dago botereak, denik txikiena izanik ere, bidegabekeriarako bidea errazten diola beti boteredunari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

Bidegabekeriatzat jo dute Euskal Herritik Madrilera joandako eragileek Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da. ik beherago 5.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,6

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jainkoari desobeditu eta bidegabekeria handiak egin ondoan, eraldatu eta zeruko argizagitzat ezarria izan zela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Euskara eskolatik egoztearena ez da frankismoak asmatutako estrategia, urrutitik datorren bidegabekeria tristea baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 171. orr.

Tristura bidegabekeria hutsa da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Bidegabekeria izugarria da nortasun desberdineko gizonak lege berdinetara makurtu nahi izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Bidegabekeria ikaragarria litzateke erlijio bat iraintzen edo mesprezatzen duena zigortzea, ezerk ez baitigu erlijio hori besteak baino hobea dela erakusten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 230. orr.

Oraindik lanerako gauza naiz eta bidegabekeria galanta litzateke bidaliko baninduzu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 59. orr.

Munduan segurtasuna eta egonkortasuna lortzeko, pobreziaren eta bidegabekeria sozialaren kontra egitea nahitaezkoa dela uste dute Gosearen Kontrako Aliantzakoek.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Horrela, bere menpekotasun osoaz, ordaindu ahal izango du gizarte-hitzarmenari egindako bidegabekeria okerra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Feitl urketariaren etxolan sua eragiten duzunean, hark eta haren familiak neguko gau hotz batean errukietxean lo egin behar izatea, ezin ordainduzko bidegabekeria da hori.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hutsegite eta bidegabekeria iturri oparoa dira legegileek sortzen dituzten komenigarritasunari buruzko ideia okerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

Interes partikularren talkatik ezinbestean sortzen diren hitzarmenak kontuan hartuta, bidegabekeria-eskala bat sortzen da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Nola neurri berean gutxitzen den sentimendu nazionala, eta nola delituen erakarmena handitzen den bakoitzaren bidegabekeria-zaletasuna handitzen den neurrian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Putzuari ura dario, eta Jerusalemi gaiztakeria. Indarkeri eta bidegabekeri hotsa entzuten da bertan.  Elizen arteko biblia   Jr 6,7

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

New York bezalako hiri handiak gizarte-bidegabekerien adierazle argiak dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Ekonomi ekoizpenari inoiz ez bezalako bultzada berri indartsua ematean, teknologia modernoak ohiko gizarte-bidegabekeria konpongarria zen itxura eman zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 381. orr.

5 bidegabekeriaz adlag ik bidegabeki.

Ez nuke bidegabekeriaz jokatu nahi egiazko neandertalekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Bidegabekeriaz tratatu dutela.  Berria - Harian   2006-02-03

Zeru-lurrak ditugu testigu bidegabekeriaz hiltzen gaituztela.  Elizen arteko biblia   1 M 2,37

Bizkarra eman diogu geure Jainkoari, bidegabekeriaz eta traizioz jardun dugu, azpikeriak hausnartu ditugu.  Elizen arteko biblia   Is 59,13

Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,8

Behartsuei bahitutako soineko gainean etzaten dira edozein kultu-lekutan, eta bidegabekeriaz bildutako ardoa edaten dute beren Jainkoaren etxean.  Elizen arteko biblia   Am 2,8

6 bidegabekeriazko izlag

Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen; bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,16

Ez oinarritu bidegabekeriazko aberastasunetan, ez dizute ezertarako balioko ezbeharrean.  Elizen arteko biblia   Si 5,8

Ez oinarritu bidegabekeriazko oparietan: epailea da Jauna eta ez du harengan eraginik inoren izenak.  Elizen arteko biblia   Si 35,15

Zeinen laket nukeen zuri desenkusa amoltsuak erakustea, bidegabekeriazko une hori amodiozko betikotasunaz konpontzea!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus