Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzengabekeria iz egite zuzengabea; zuzengabetasun gaitzesgarria.

-Egia da zuzengabekeria horrek heriotza baino ez duela merezi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 153. orr.

Horrez gainera, Kuban usatar militarren batek zuzengabekeriaren bat egin baleza, balizko hori militar usatarrek epaitzeko eskubidea ere adosturik dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Alderantziz, beste norbaiti harena den zerbaiten beretzetik eta ebastetik sortzen den kostuma deitzen da bizioa eta zuzengabekeria edo bidegabekeria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 88. orr.

Zuzenbidea espero zuen harengandik, eta horra: zuzengabekeria! Justizia espero zuen, eta horra: aieneak!  Elizen arteko biblia   Is 5,7

Zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude. Honezkero, zuzengabeak jarrai beza zuzengabekerian, eta zikinak zikinkerian; zintzoak jarrai beza zintzo izaten, eta Jainkoarena denak Jainkoarena izaten.  Elizen arteko biblia   Erm 1,29

Ikusten ari gara Jainkoak bere haserrea agertzen duela gizon-emakume guztien gain zerutik, sinesgabe eta zuzengabe direlako, eta beren zuzengabekeriaz egia ito egin dutelako.  Elizen arteko biblia   Erm 1,18

Besteen osasuna zuzengabekeria bat bezala hartzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus