Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Niri autoak ez zaizkidak axola, ni oinezko ibiltaria nauk, zintzurrean uhuria zuen bidazti bat, ez dezagun hori ahaztu. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Mundura etorri eta, gizon-emakumea, basoan galduta dagoen bidaztia da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.
Losintxa-eskaintza ugari eginez ari ziren elkarri, Don Kijote eta Don Fernando; baina bidazti batek, orduantxe bentan sartu zenak, isilarazi zituen biok; mairu-herritik etorri-berria zirudien bere janzkeran. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.
Alde egin dezakeela esan diote, labur; bidaztia oinez abiatu da, guztiz amorratuta. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 46. orr.
Bidean ez zuten inor aurkitu: ez artzainik, ez bidaztirik, ez bidelapurrik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.
Bidaiaren buruan bidaztia ez bada barruz aldatu, alferrik izan da bideari ekitea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 337. orr.
Hogeita hamar libra gehiegi dira oinezko bidazti batentzat, orok dakitenez, eta nik banekien Borviok bazekiela hori: hala itxi genuen tratua hogei libran. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.
Errusian, erbi bat bidazti baten bidean gurutzatzea ezbeharren bat hurbil dagoen seinale da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.
Egoera normalean, eta bidaztiak, zalgurdiak eta abereak garraiatzeko gabarra berezien bidez, hiru ordu behar dira Jenisei ibaiaz bestaldera pasatzeko. Berria - Harian 2005-03-24
Hi Ulises bidaztia haiz, inondik ere; Hermes Argifontek esan zidaan, bai, itsasontzi beltz azkarrean agertuko hintzela Troiatik itzultzerakoan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.
Trena gelditzen zen guztian, poliziak igotzen ziren bidaztiak ikertzera eta den-denak zorrotz ikuskatzen zituzten, Ivan Ogareffen bila baitzebiltzan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.
Hiru bidaztiak zutik zihoazen gurtetxean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 351. orr.
Hirugarren klaseko bidaztiak ziren batez ere, kezkarik batere ez zutenak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Livenitxnaiako portua ontziratzeko edo lehorreratzeko gunea da Baikal aintzirako bidaztientzat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.
Bidaiaren buruan bidaztia ez bada barruz aldatu, alferrik izan da bideari ekitea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 337. orr.
Bidaia handien eta bidazti handien historia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Ibaien kopurua ez da infinitua; bidazti hilezkor batek, mundua korriturik, azkenean, egunen batean, guztietatik edanen du noski. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 128. orr.
Bere adiskide min Oreja Jaun medikuaz eta beste bi adiskidez lagundurik iritsi zen bidazti ospetsua; denak ere Falangeko eta Reketeetako lagunez egoki eskoltaturik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.
Atondora heldu da bidazti akitua gauaren erdian. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 33. orr.
Goi mailako bidazti bat ez zen Siberian barrena abiatuko segizio eder batek lagundu ezean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Mikel Strogoff zubira itzuli zen eta hango bidazti taldeen artean nahasi, haien solasa entzun nahian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 109. orr.