Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahaian hitzaldi modura mintzatzen ziren saltzaile bidaiariei entzuten zien, inoiz edo behin antzokira joaten zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.
Begiak altxatu eta lebitar bidaiaria herriko plazan ikustean, galdetu zion zaharrak: -Nondik nora zabiltza? Elizen arteko biblia Epa 19,17
Sabelalde zurixka zuen koleoptero bateko sardina bidaiarien artera egotzirik. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 27. orr.
Claudio Magris-ek Danubio liburu gogoangarrian egindako txango erdi literario erdi bidaiaria darabilt gogoan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
Lourdes Oñederra kontaerarekin maitemindutako idazlea da; zientzialaria, bidaiaria eta orekatua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 228. orr.
Bidaiariek eta merkatariek, Arabiako errege guztiek eta Israel lurraldeko gobernariek ordaintzen zizkioten urre-zilarrak. Elizen arteko biblia 2 Kro 9,14
Gero eta aspergarriagoa zen egoera, eskandalua ere bai, berrogeita bi bidaiariok eta tripulazioko bost kideak basamortu hartatik oraindik atera gabe egotea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.
Bidaiariak gaituzu, emakumea, gau honetarako ostatu eske etorriak zurera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.
Beti izango duk bidaiariren bat edo beste, trenak heltzean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 19. orr.
Geldialdi bakoitzean, igotzen eta jaisten ziren bidaiarien joan-etorriek nolabaiteko bultzada bat sorrarazten zuten ezinbestean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 65. orr.
Dreamliner modeloek 217-289 bidaiari har ditzakete, eta haien gehieneko hegaldi autonomia 15.700 kilometrokoa da. Berria - Ekonomia 2004-12-12
Bidaiariren bat igotzen zen bakoitzean, bultzadak izan dira. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 83. orr.
Bagoiko bidaiariek, lehen mementoan begira geratu bazitzaizkion ere, berdin jarraitu zuten, isilik, kasurik egin gabe. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.
Itsasontzitik jaisten diren bidaiariek neurri erraldoiko hiri bat aurkitzen dute aurrez aurre. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Bidaiari guztiak hil dira, hirurogei lagun. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.
Bidaiari guztiak hil ziren istripu lazgarri honen zergatiari buruz ez da bertsio ofizial erabakiorrik plazaratu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 47. orr.
Helmugarik gabeko bidaiariak dira. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 63. orr.
Treneko bidaiarien isiltasunak eta bakardadeak ezinegona piztu zion, nolanahi ere, barrenean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.
Bidaiari ona ez da helmugara lehenbailehen iristen dena, bidean amets egiten dakiena baizik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.
Zeren eta behin baino gehiagotan egokitu izan baitzait inguruotan erromes edo bidaiari galduren bat, eta haiekin partitu izan ditut etxea eta ogia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.
Trenak bidaiari bereziak izaten zituen garai hartan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 144. orr.
Gogoan izango dituzu Juan Inazio Iztuetak bide handian zihoazen bidaiari babesgabeei egindako lapurreta handi odoltsuak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.
Horrek areago sumintzen du abiatu ezinik dagoen bidaiari dohakabearen gogo haserrea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.
Zer kausitzen du bada bidaiari ixil horrek oraiko munduan, hor baitabil ez turista gisa, bainan Salbatzaile bezala? Herria 2004-12-23
Bidaiari egarritua ahoa ireki eta edozein ur edateko prest dagoen bezala. Elizen arteko biblia Si 26,12
-Agur, Judu Herratua, bidaiari zoriontsu eta jomugarik gabea! barku imajinarioko bidaiari imajinarioei agur egiten hasi gara berriro hiruok. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.
Eserita geratu nintzen azkeneko bidaiariak atera ziren arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.
Hemeretzigarren mendeko txinatar bidaiari bat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Bidaiari-trenik ez zebilen ordu haietan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.
Ia bidaiari kronika soil batean, Euskal Herriaren analisi hirukoitza marrazten digu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.
Beste bidaiari tradizio baten abiapuntuari ingelesa iritzi geniezaioke. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 37. orr.
Gazte lirain bat etorri zen bidaiari-jantzian komentuko atera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 948. orr.
Honezkero jakingo duk tren-bidaiariekin soilik funtzionatzen duela, indar guztiaz behintzat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 24. orr.
Handik aste batzuetara iritsi ziren lehenbiziko aldiz Estatu Batuetara aire bidaiariak LZ 127 Graf Zeppelin izeneko ontzian. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.
bidaiari asko (5); bidaiari askok (4); bidaiari bakan batzuk (3); bidaiari bakar (4); bidaiari bakoitzak (3); bidaiari bakoitzeko (3); bidaiari bat (25); bidaiari batek (12); bidaiari baten (6); bidaiari bati (4); bidaiari batzuek (3); bidaiari batzuk (5); bidaiari eraman (3); bidaiari euskaldunak (4); bidaiari gehiago (15); bidaiari gehiago izan (7); bidaiari gehienak (6); bidaiari gisa (3); bidaiari gutxiago (5); bidaiari guztiak (20); bidaiari guztiak hil (3); bidaiari guztiek (4); bidaiari guztien (3); bidaiari haiek (4); bidaiari handia (3); bidaiari hil dira (4); bidaiari hil ziren (8); bidaiari horiek (3); bidaiari inguru (10); bidaiari iritsi ziren (3); bidaiari izan (10); bidaiari izan zituen (5); bidaiari kopuru (4); bidaiari kopurua (17); bidaiari kopuruak (3); bidaiari ona (3); bidaiari ontzi (3); bidaiari zauritu (5); bidaiari zauritu ziren (4); bidaiari zeramatzan (4); bidaiari zeuden (3); bidaiari zihoazen (4)
bost bidaiari (3); bost milioi bidaiari (4); edozein bidaiari (3); ezkutuko bidaiari (15); ezkutuko bidaiari bat (4); hainbat bidaiari (4); hiru bidaiari (3); lau bidaiari (5); milioi bidaiari (18); milioi bidaiari gehiago (5); milioi bidaiari izan (3); nire bidaiari (4); zenbait bidaiari (5); zihoazen bidaiari (4); zihoazen bidaiari guztiak (3)