Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bibratu, bibra, bibratzen du ad gorputz bat, eskuarki xafla edo kideko bat, bere oreka-egongune naturalen inguruan lastertasun handiz eta anplitude txikiz higitu. ik dardaratu.
Musika-tresna horren tonu xarmangarria hainbat hari sinpatikok eragiten dute, hari nagusietariko batean nota ozen bat jotzen denean hasten baitira bibratzen hariok. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.
Mintz basilarreko ile-zelulak ez daude libre, harpa baten hariak bezala, bakarka bibratzeko moduan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.
Eskultura bezalakoa da musika: bibratu egiten du, fisikoa da. Berria - Kultura 2006-04-09
Agian hatz-puntek diferente bibratzen dute ukitzen edo ferekatzen dituzten koloreen arabera, ez dakigu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 136. orr.