Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agortea edo agorraldia, ur eskasiaren eta lehorte aldi horren ondorioa izango genuke: alegia, ur falta horrekin, eta ebaporazioak erantsita, ibai, aintzira, urmael, putzu, zingira eta urtegi, ur-maila ttikien eta baxuenetara iritsita aurkitzen direla urte sasoi batzuetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.
Hutsetik hutserakoa izandu da numerologiak ekarri digun agortea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.
Zeru-goiak, brontzezko bihurturik, lurrari dagokion ihintza ematen ez diola ikusteak ez du ez morroiaren bihotza estutuko, nagusiarena baizik; agortean eta gosetean eman beharko baitio bizigaia, hezealdian eta onaldian zerbitzatu zuenari. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.