Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ia bi urteko lehorteak gosetea eragin du Kenyan. Berria - Gaiak 2006-01-06
Lehorte izugarria izan zela Urbiainen, ekainean eta uztailean ur xortarik ere egiten ez zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 32. orr.
Gipuzkoako nekazaritza lehorte handia jasaten ari da azkeneko bi urteetan. Berria - Ekonomia 2004-08-21
Aurtengo tenperaturak ez dira iaz bezain garaiak izan, baina euri ezak lehorte latzagoa eragin du Gipuzkoako eskualde askotan. Berria - Ekonomia 2004-08-21
Kenyako ipar-ekialdean lehorte gogorra dute, eta, ondorioz, gosea ere bai. Berria - Gaiak 2006-01-06
Lehorte luze baten osteko euri-zaparrada bortitzak estoldetan sorturiko buxadura topatu zuten metroko ahoan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 125. orr.
Lehorteak kalte handiak eragingo ditu 2004an ere. Berria - Ekonomia 2004-08-10
Zenbait soro horiturik ere ageri da lehorteaz. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.
Lehortearen hirugarren urtean. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,1
Lehorte garaiko trumoiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Indiako ipar-ekialdeko herrialdeek uholde hauek jasaten dituzten unean bertan, ipar-mendebaldeko eskualdeetan, ostera, lehorte arrisku handiak daude. Berria - Mundua 2004-07-14
Breakfast at Tiffani's liburua [...] bukatu berria zuen, eta, ordurako, obra handi bat sortu ondorengo lehortea sentitzen hasia zen. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 9. orr.
Hamar urteko lehorte narratiboaren ondoren. Berria - Kultura 2004-10-21
Egoera berriari lehorte informatiboa esatea erabaki duzu. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 56. orr.
Harrobiaren lehortearekin batera, maila eskaseko atzerritarrak fitxatzen hasi ziren hango klubak, eta gaur egun gabezia handiak dituzte harrobi mailan. Berria - Kirola 2004-12-15
Kovacevicek gol bat sartu zuen, lehorte luze bati amaiera emanez. Berria - Kirola 2004-11-12
Eskoziak garaipen lehorte ikaragarria ukan du Ingalaterraren aurkako partidetan azken 15 urteotan. taldeak aurtengo denboraldian jasaten ari den gol lehorteari aurre egiten saiatzeko. Berria - Kirola 2006-02-26
lehorte handia (6); lehorte luze (3); urteko lehorte (3)
lehortearen eraginez (4); lehortearen ondorioz (4)
gol lehorteari (4); lehorteari aurre egiteko (4)