Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agindu (ETCn 101.432 agerraldi), agin(du), agintzen 1 du ad norbaitek, duen eskuaz baliaturik, egin behar duena norbaiti esan edo adierazi; hitzeman. ik manatu.

Berari ez, beti bezala bizi baitzen, ohizko moduan, bere txilaba jantziz eta Koranak agindutakoa zintzo-zintzo beteaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Jolas polit bat irakatsi behar didala agindu dit.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 12. orr.

Aljerian erori zena aipatzen genuen artetan: gizon lerden eta luzea, agintzeko egina.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 88. orr.

-Zurekin joango naiz -agindu zuen hirugarrenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.

Badaki esparru hura ez dela berea eta han agintzeko eskubiderik ez duela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 34. orr.

-Emaion bularra! -agindu dio umearen aitak, Basajaun ikaragarriak, bekainak arkutuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Ez bakarrik legeak hala agintzen duelako, batez ere EAEn dugun araudi nagusiak hala agintzen duelako, eta EHUko estatutuek ere halaxe agintzen dutelako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Potroetaraino nago irakasleek agintzen dizkiguten txapak irakurtzen eta zure liburua guztiz desberdina da, deskojonoa!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 21. orr.

Aita Sandor deitzen duk eta hemen berak agintzen dik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 31. orr.

Gu iritsi ginen lehen egunean, gela bakarreko etxe bat eman ziguten, Barzani jeneralak berak aginduta.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Bidaiatu behar zenuela esan zenidan gero -oi, nola gorrotatzen nituen bidaia horiek gaztetxoa nintzenetik!- eta itzuli bezain laster dei egingo zenidala agindu ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 37. orr.

Ez dago inolako printzipio hierarkikorik gauza bakoitzari dagokion lekua agintzen duenik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

Aldi batez kaputxarekin ibiltzeko agindu omen zioten sendagileek, albistearen testuan azaltzen zenez, azal berriak ez zukeelako onartuko eguzki-izpirik.     «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.

Gaur egungo errutinak agintzen duenaren aurka, helendarren lehen testuak ezin baitzaizkio erraz egokitu urliari edo sandiari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Apirilaren bata da, eta ez daki handik urtebetera Entzutegi Nazionaleko epaileak ahozko epaiketaren hasiera aginduko duela hamalau akusatuen aurka.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 12. orr.

Xabiertxo letrazkoak inspiratu zuen Xabier haragizkoaren historiak, ordea, aurrera darraio halabeharrak agindutakoari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Motxilei ere erreparatu die, baina ez die zabaltzeko agindu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.

Bularren gainean ereinotz profetikozko girlanda paratu, arimen migrazioari buruzko bertso ezezagun batzuk kantatu, eta hiru aldiz agindu zion altxatu eta ibiltzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Uste izan nuen esku haiek agintzen ari zitzaizkidala ez egiteko halakorik, agintzen ari zitzaizkidala hobeto pentsatzeko, ez hartzeko arrautza haiek, ez hartzeko nirea ez zen gauzarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Bilobak erdi kezkaturik erdi errespetuz entzuten dio, lurrean jesarrita, indio posturan, maistrak txikiak zirenean agintzen zien bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 13. orr.

Egunen batean usain hori destilatzera iritsiko naizela agindu diot neure buruari, eta lurrin gozoa asmatuko dudala "Txabolako Ura" izenarekin.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.

Ondorioz, bertsoaren eskuinaldeak agintzen digu, eta esango dugu, errima-sorta hortako hitzek uzten diguten huraxe soilik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 25. orr.

Ez ziren nobleak, burgesak baizik, herri-kontseiluan agintzen zutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Igarkizunetan ari zen beti, azterketak egiten zizkidala iruditzen zitzaidan niri behintzat, eta sarritan agindu nion txakurraren salara.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 13. orr.

-Jarri burruntzalikada pare bat! -agindu zion aitak jarraian, bere argudioak emanda.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 14. orr.

Eta orain kikera bat te hartuko dut, eta agindu zenizkidan pepino-ogitarteko bikain horietako bat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 37. orr.

Injekzio batzuk agindu zizkidan, hala ere, hilekoa etorrarazteko, baina iruditu zitzaidan berak ere ez zuela gehiegi sinisten haien eraginkortasunean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Besterik gabe, herabe, Mixel nintzela esan nion, pareko auzokidea, eta agindutako kafe hura hartu nahi ote zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 30. orr.

Autotik ateratzeko agindu zioten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Ezin dizut ezer agindu, eta ezin gehiago esan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.

Eskuak estutu nizkion halaxe egingo nuen seinale, hiltzera baitzegoen bera, eta ni, berriz, zernahi agintzeko aldartean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 21. orr.

Izan ere, zer mundu litzateke hau, guztiak agintzen jarriko bagina? Anarkia, don Kosme, anarkia!!!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 43. orr.

Kortesiak agintzen zielako ere, nagusia ikusi nahi zuten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Juliak ezin zuen eraman egongelatik alde egin behar izatea, Eusebiok andre frantsesarekin bakarrik uzteko agintzen zionean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 18. orr.

Ikuskizun hura aipatu nion orduantxe, eta isiltzeko agindu zidan hark, ezker besoa falta zuela, eta ezintasun hark zeharo mingosten ziola aldartea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.

Emakumeak eskerrak eman zizkidan, eta agindu zidan errezatu egingo ziela zeruko saindu guztiei nire arimaren alde.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Agudo ibiltzeko agindu zigun artzainak, eguzkia ihartu eginen zela - bazekien hizketan agure hark - karabineroak iritsi orduko.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Ontziak Paimbœufen egiten zuen geldialdiari esker harrapatu zuen aitak, eta Vernek bidaiak ametsetan baino ez zituela egingo agindu behar izan zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Venezuela da munduko leku bakarra poliziak gauaz semaforoak gorrian pasatzeko agintzen dizuna, malandroek (gaizkileek) semaforo gorriaren geldiunea aprobetxatzen baitute autoak lapurtzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.

Komisarioak isiltzeko agindu zien biei eta keinu bat egin zion lehen ilaran zegoen kapitainari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 124. orr.

Neurriko izarak agindu behar izan ditut eginak aurkitu nituenetatik bat berak ere balio ez dioelako.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.

Egiaz zuk agindurik egin al dute hori? Guri, zeure zerbitzarioi, ez diguzu esan nor izanen den zure hurrengo erregea.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,27

Margaritak hasieran ez zuen nahi izan; baina gero ongi iritzi zion, armairuak eta kutxak handik kentzeko agindu zuen, eta hantxe kokatu zen Andres.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Espaloirik gabeko bideetan, oinezkoak diosala zor dio parean edo inguruan egokitzen zaion oinezkoari; gizalegeak hala agintzen du.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Zeruarren agintzen diat, mintza hadi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 25. orr.

-Ea, har ezazu! -agindu zion andereñoak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 36. orr.

Ilargiak agindu izan du zenbait kulturetan, hala aspaldiko zaharrenetan, ekialdeko nahiz mendebaleko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.

Soldaduek ernatzeko agintzean, presoak bulkatzen ziren eta batzuk erortzen ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 83. orr.

Bazeuzkaten euren laborategiak, eta Artearen sekretuak erakutsiko zizkidatela agintzen zidaten...  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.

-Ixo! -agindu zigun aitak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 24. orr.

Agindu zioten targeta erdietsi zuen, estatubatuarren inplikazioa gerra hartan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

-Bete agindutakoa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Maisuk hala agindu eta haietako batek bizkarra ireki zidaan, eta itxi zenean zuhaitza geratu zuan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 38. orr.

2 (era burutua izen gisa) iz inori agintzen edo manatzen zaion gauza. ik manu.

Gorde Moisesen arauetan idatziak dauden lege, agindu, erabaki eta burubideak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,3

Ezkutaria bidali zuen Taneborg-era, agindu batekin: agurtzeko Gwain zalduna eta Ginebra erregina, baina ez esateko nola eta non zegoen bera.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.

Deitu zion Silvestre izeneko anaiari, xalotasun garbiko Jainkoaren gizona zenari, eta agindu hau eman zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Izan ere, agindu hau eman dit Jaunak: "Ez jan ogirik, ez edan urik, ez itzuli lehen joan zaren bidetik".  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,9

Halako agindu batek, nik uste, Japoniako legeetan baino ez du parekorik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Agindu bera eman zien bigarrenari eta hirugarrenari, eta abeltaldeak zeramatzaten guztiei: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 91. orr.

Anaia maite, agindu hau hartu dut, baina aukeratzeak beldurra ematen dit eta ez dakit zer egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1124. orr.

Pertsiako errege Zirok hitzez eta idatziz bere erreinu osoan agindu hau zabaldu zuen: [...].  Elizen arteko biblia   Esd 1,1

Orduan, Jerikoko erregeak agindu hau bidali zion Rahabi: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 22. orr.

Hala ere, ez zituen hilarazi hiltzaile haien semeak, Moisesen legean Jaunaren agindu hau baitago idatzia: "Ez hil gurasoak seme-alaben erruengatik, ez eta seme-alabak ere gurasoen erruengatik. Nor bere erruengatik hilko da".  Elizen arteko biblia   2 Erg 14,6

"Agindu hauek guztiak, Jaunak Moisesi adieraziak eta haren bidez zuei emanak, indarrean daude aldarrikatu zirenetik.  Elizen arteko biblia   Zen 15,22-23

Erreka-bazterrera heltzean, bertan jarri zituen Judasek gudarosteko ofizialak, agindu honekin: "Ez utzi inori oihal-etxolak ezartzen.  Elizen arteko biblia   1 M 5,42

Jaunak geure Jainkoak zuzentzat hartuko gaitu, agindu guztiok betetzen saiatzen bagara.  Elizen arteko biblia   Dt 6,25

Priore nagusi bat dute buru eta haren agindu eta araudiak obeditzen dituzte begirunez menpeko prioreek eta Ordenako beste anaia guztiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Paristarrek, zikinzaleak itxuraz, gogor egin zioten aurka, agindu haiek gizabanakoaren askatasunaren aurkakoak zirela iritzita.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 138. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Horregatik Kissoff jeneralak ez zion agindu idatzirik eman.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Izan gogoan hark egindako miragarriak, haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,12

Gero eta garbiago ageri zitzaigun, beste alde batetik, jauregitik ez irteteko agindu hertsia jaso genuenez geroztik, han umezurtz gu utziz, Oskotz komandantea "norabait" joana zela tarrapataka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

Kalipsori agindu zorrotza bidali zion, uzteko Ulisesi uhartetik irteten, haren patua etxera itzultzea zela eta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 21. orr.

Debozio apalez goaz, bada, agindu santu horiek obeditzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

Ontziburuak agindu zehatzak eman zituen, gure ontzia beste bien arteko tartean sar genezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Harrapatuegi zeukan perfekzioak, agindu gorenen hauste ttipiena ere gogoan hartzeko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 95. orr.

Gogaitasunaren pisu astuna, bai; porrotaren agindu ikaragarria, bai: joan hadi hemendik; ezinaren nekea ere bai; baina ez inoiz orain sentitzen duen arintasun harrigarria; sentimen gozoagorik azken hilabeteotan!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.

Tinkotasuna deitzen dut, bakoitza, Arrazoiaren agindu soilari jarraikiz, bere izana atxikitzeko, lehiarazten duen Desira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 345. orr.

-Bai, eta agindu zailak askotan bete ditu egoki.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 53. orr.

Hemen ikusi dugunez, Ponthieuko kondeak kontra egin zion bere jaurerrian agindu judizial berri bat betetzeari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 238. orr.

Eginbide horretan errudun dira bai lehen biografoa, Zelano, agindu ofizialez ari dena, eta bai Bonabentura, Ordenaren bigarren fundatzailetzat jo izan den Ministro jeneral jakintsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Agindu nagusia.  Elizen arteko biblia   Dt 6,1 tit

Lan ezazu lurra, esana diote gizakiari, gogor ekin lanari... hori bai agindu zuhurra!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.

Arrazoiaren agindu propioaren arabera bizitzeko gisan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 515. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Agindu-keinu batez billetea galdegin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Orduan entzun nuen haren ahotsa, jaunaren ahotsa, era isilez, baina agindu doinuz, esaten: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

Galdera ikurra jarri diogun arren, benetan agindu esaldia izan zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.

· Erreinuko ministrari, eskualdeburu, kontseilari eta gobernariek aho batez eskatzen dizute errege-agindu hau eman eta aldarrika dezazun: [...].  Elizen arteko biblia   Dn 6,8

5 du ad hitzeman, promestu.

Historia bat kontatuko nizuela agindu dizuet, eta bete egingo dut nire promesa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

Pentsatuko nuela agindu nion Puertari, baina luze pentsatu gabe erabaki nuen ezetz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.

Agindu amari lo geratuko zarela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Badakit ikerketa ero hau guztia utzi egingo nuela agindu nizula.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 39. orr.

Nire eskaerak harritu egin zuen (ez nion azalpen handirik eman), baina zinta entzungo zuela agindu zidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Informazioa biltzeko ahaleginak egingo zituela agindu zidan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 80. orr.

-Artista batzuen erretratuak ekarriko nizkiola agindu nion -azaldu dio Lainezek Juanari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 75. orr.

Lehenbailehen hil zezatela agindu zien.  Elizen arteko biblia   2 M 6,23

Atzerrira igorriko dituztela agindu eta igorri ez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 28. orr.

-Harry Potterrek eskolara ez dela itzuliko agindu behar dit.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

Lotsa ere ematen dit, ez dudala ezer ezkutatuko agindu dudan honetan, orduko eszena haiek berritzeak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.

Agindu nion don Alejandrok gonbidatuko zuela Biltzarraren partaide izatera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Eta nik neuk ere doktoregoa ahalik eta azkarrenik bururatzea agindu nion 1978an.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 58. orr.

10.000 dolar emango zizkiola agindu zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 41. orr.

Axenariok katilukada esne baino ez dio agindu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Aitari zerbitzu-denbora bururaino beteko nuela agindu nioan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.

Emakumeak eskerrak eman zizkidan, eta agindu zidan errezatu egingo ziela zeruko saindu guztiei nire arimaren alde.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Mahai berri bat bidaliko geniola agindu diot.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 63. orr.

Luis Estherrekin elkar hartuta ei dabil, eta Rubenen denda libre izango zuela agindu zion, baina baliabide guztiak jarrita ere, kluk egin du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 155. orr.

Lehenengo soldatarekin koltxoia erosiko nuela agindu nion neure buruari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 239. orr.

Ez dut, ordea, hitz bakar bat ere ukituko edo aldatuko, hala agindu nion-eta neure buruari AK hauek idazten hasi nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

Togasek 3.000 agindu zizkidan, baina nire burmuinetatik eta Ttipirenean hartutako ohar urrietatik gehiagorik erauzterik ez nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Weathersek beste trago bat behintzat harrarazi zien beraren kontura eta agindu zien geroago Poolberg Streeteko Mulligan's-en ikusiko zituela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.

Ez nian atzean zorrik txikiena ere utzi, eta ez nioan inori gero bete ez nuen ezer agindu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.

Hala agintzen dio, baina betearazi ezin den agintzaria da hori.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.

6 agertzeko agindu

Hilaren 25ean Euzkadi'ko Jaurlaritzak Baionan duen Ordezkaritzakoek eta horren prentsa eta informazio zerbitzuek, Euzkadi Buru Batzarrekoek eta ELA/STVren Nazio Batzordeko kideek, Robles Arangizek izan ezik, eskualdeko Gendarmeriera agertzeko agindua hartu dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 173. orr.

Azken horri pasaportea kendu eta hamabostero komisarian agertzeko agindua eman zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Egun arte eman duen elkarrizketa bakarrean esan duenez, argazkietan agertzeko agindua jaso zuen eta irudiok "helburu psikologikoekin» erabiltzeko egin zituzten, hau da, "presoak mintzarazteko».  Berria - Mundua   2004-07-13

Epailearen aurretik pasa gabe utzi beharko gintuzten libre baina, hori gure atxiloketaren bidegabekeria ozenki aitortzea litzatekeenez, fidantza txiki bat jarri eta baldintzapean askatu gintuzten, hamabostean behin gure herriko ertzain-etxean sinatzera agertzeko aginduarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.

7 agindu emaile

Askatasunari loturiko "oinarri filosofiko» hori bat dator, Zapiainek dioenez, Txillardegiren sei eleberrietako hainbat ezaugarrirekin: "Eleberri guztiak abiarazten ditu indarrean dagoen giro bati protagonistak eginiko ukoak, pasiboki jasoriko egoerari ezetzak: adiskide taldeari Leturiak; lantokiko agindu-emaileari Peruk; ezkon bizitza gezurtiari Elsak; irudimenezko eternitateari Haizeaz bestaldetik-eko protagonistak; sorleku arroztu eta zafratuari Exkixuk; eta eraso politiko-militarrari Putzuk.  Berria - Kultura   2004-09-08

8 agindutako (611 agerraldi, 70 liburu eta 268 artikulutan) izlag

Sendagileak agindutako ezki-urak ez zion deus egiten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.

Ez kezkatu, beteko dut agindutakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Leku-aldaketa legez egin daitekek, auzitegiek agindutakoa betez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 350. orr.

Oso gazterik sartua zen Ordenan, eta nekez eraman ahal zuen Erregelak agindutako baraua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Kilpatrick konspiratzailea izan zen, isilpeko konspiratzaile-buru loriosa; Moisesen antzera, zeinak agindutako lurra Moab-eko lurretik ikusi eta hartan oinik ezartzerik ez baitzuen izan Izan ere, agindutako hipermerkatua eraiki beharrean pabiloiak eta lantokiak eraiki baitziren hemen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

Soinujoleak kemen osoz ekin zion guk agindutako piezari, Sieg Heil! ,1336an, Brabanteko dukeari bere aitak agindutako exonerazioa eskatu zion Liejako San Agustin elizak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Norbaitek ez zuen batere gogorik Ttipik agindutako txostenaren bigarren parteak argia ikusteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.

Nik agindutako guztia betetzen baduzu, nire lege eta aginduak gordez, ene zerbitzari Davidek egin zuen bezala, zeurekin izango nauzu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,38

Agindutako orduan azaldu zen Santos.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

ATBk oraindik ez du abalik aurkeztu, eta ez ditu agindutako 17 milioi euroak jarri Babcock baliabide teknologikoz hornitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

Juliorekin nengoen orduetan, maisuak kasurik ere ez baitzidan egiten, Adelak ipinitako ariketak egin eta berak agindutako ikasgaiak ikasten nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.

Sinn Feinek agindutakoa bete zuen, baita IRAk ere.  Berria - Mundua   2004-05-08

Berari ez, beti bezala bizi baitzen, ohizko moduan, bere txilaba jantziz eta Koranak agindutakoa zintzo-zintzo beteaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Ez dio muzinik egin inolako lani, ez eta ukorik inongo nekeri, agindutakoa bete ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

Stockholmeko Itunean agindutakoa neurri zehatz bihurtu behar dira orain.  Berria - Gaiak   2006-04-28

-Patricia, bete ezan agindutakoa, ez hadi zakarra izan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 64. orr.

Egizue agindutakoa!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.

Gobernuak existitu aurretik ez zen existitzen bidezkoa eta bidegabea; bere izaera agindutakoarekin lotuta baitago.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 141. orr.

Gu, ordea, agindutako zeru-lur berrien zain gaude.  Elizen arteko biblia   2 P 3,13

Anai Jakobo hilobiratu zutenean, anai Joan Massako komentura itzuli zen, eta hark agindutakoaren zain zegoen; alegia, esandako egunean itzuliko zela berarengana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.

Agindutakoari eutsiko diot!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 95. orr.

-Inoiz ontziren batean agintea edukiz gero, ez diat inondik inora honelakorik ametituko -esan nuen, haserre, Mateo Mihurubikoak agindutakoari uko eginez bizi zelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 169. orr.

Ez du, beraz, guztiz agintzen, eta ez da agertzen agindutakorik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 230. orr.

9 aginduriko (46 agerraldi, 14 liburu eta artikulu 1ean) izlag

Aginduriko lurraldea Jainkoaren dohain.  Elizen arteko biblia   Dt 9,1 tit

Ordudanik, aginduriko janaria eta edaria baztertuz, barazkiak bakarrik ematen zizkien. aterata, absurduki altua zen aginduriko dosia: Lege honen arabera beteko ditu aginduriko botoaren eginbeharrak. gurutzearen beraren ahalmen miragarriaz hilkortasunaren Jordan ibaia igaro eta aginduriko bizien lurrean sartzeko.  Elizen arteko biblia   Dn 1,16

Eta nik, Jaunak, bete egingo dut Abrahami aginduriko guztia.  Elizen arteko biblia   Has 18,19

10 aldentze agindu

Eskualde bi horietan, gainera, 56 gizonezko atxilotu dituzte hilabeteotan beren bikotekideei eraso egiteagatik edo jarri zitzaien aldentze agindua hausteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

11 betearazpen-agindu (corpusean ez dago; ETCn 66 agerraldi)

Betearazpen-agindu esaten zaio epai irmoa jasotzen duen dokumentu publiko eta solemneari.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Botere Judizialaren Lege Organikoa, Askoren artean, EHU, 2014

Legeak alderdi exekutatuari zein defentsabide eman eta bide horiek erabil ditzakete betearazpen-aginduan aipatu ez diren pertsonek.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, IVAP/IZO, 2001

Esaterako, manu horietako bati helduta, inskripzioak ezin dira aldatu, auzibide luzean emandako betearazpen-aginduaren ondorioz ez bada.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Erregistro Zibilaren Legea eta Erregelamendua, (Aiora Aristondo, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Epaiok zein naziotan eman eta nazio horrekin egindako itun berezirik ez badago, Espainian emandako betearazpen-aginduek izango dute nazio horretan izan dezaketen indar bera.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legea aldarrikatzen duen Errege Dekretua, IVAP/IZO, 2004

Argi geratu da behin behineko betearazpen agindua lortzea arras erraza dela.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozesu zibila: exekuzioa eta kautela, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Josune Pérez, Alberto Saiz, UPV/EHU, 2007

Bete dadin izapide bidez, betearazpen-aginduak ematea zegokion monarkaren ordezkari zen Nafarroako erregeordeari. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 82 zbk., UEU, 2012 - uztaila-iraila

12 erosketa agindu

Telefonicak datozen bi urteetan dibidendua %10 igoko duen usteak eta Deutsche Bankek sartutako erosketa aginduek, atzoko eguna berotu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

13 errege agindu

Haiek aditzera eman zioten erregeari zer egin behar zitzaion legearen arabera Astin erreginari, funtzionarioek eramandako errege-agindua bete ez zuelako.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,15

Adibidez, 1481-1505eko Libro de los Bollones kodexa dago ikusgai: errege aginduak, agiri administratiboak eta probintziaren eskumenei zegokien dokumentua biltzen zituen.  Berria - Kultura   2004-09-08

Ez ahal diok abegi hotza egingo gure errege-agindu honi, zeinak argi eta garbi baitu xedatzen, hartarako premiamendu-gutun zehatz-mehatzez, heriotza emateko ber-bertan Hamleti.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.

14 euro-agindu

Espainiak haren kontra euro agindua luzatua zuelako, Madrilgo18/98 auzi famatu hortan jujatua izaiteko gisan.  Herria   2005-02-24

Euro-aginduaren jomugan dauden Yves Matxikote, Amaia Rekarte eta Haritza Galarraga Segiko kideek zeramaten banderola, Eneko Aizpurua eta Askatasuneko Jean Francois Leffortekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Euro-aginduak deitzen dituzten horiek berme, bi abertzale gazte, Unai Berrostegieta eta Araitz Zubimendi, Frantziak despeitu ditu mugaz bestalderat, han Madrileko jujeen esku izan diten.  Herria   2005-04-28

Bestalde, Alemania, Italia eta Greziari euro-agindua lehenbailehen onartzeko eskatu zien.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

15 Lur Agindu

Munduan juduen aurka izandako garbiketak Lur Agindura itzultzeko ametsa berpiztu zuen sionismoa eta Holokaustoaren ondoren estatu bat izatea lortu zuten, Israel.  Berria - Mundua   2004-11-14

Gogoan nuen oso hunkitu ninduen argazki bat, 1994ko abuztukoa, Kuban "baltseroen krisia" gertatu zenekoa, orduan milaka eta milaka gizon-emakume itsasoz abiatu baitziren oso ontzi hauskorretan, batzuetan elkarri lotutako pneumatiko soiletan, Floridako hondartzetatik bereizten zituen tarte txikia egin eta Estatu Batuetara, Lur Agindura, iristeko.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Joan den udan ikustaldi bat egin nionean, zapatilla batzuk aurkitu nituen garajeko habeetatik zintzilik, kaligrafia zainduz idatzitako ohar batekin, non honako hau baitzioen italieraz: "Oinetako hauek jantzita ezarri nituen nik oinak, 34 urteren buruan, niretzat Lur Agindua izan zen lurrean".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.

Hemen bizi izaten zen jendea zinean lanean hasten zenean eta, hobera egiten zuenean, hemendik pixkana-pixkana mendebaldera joaten zen, Beverly Hills aldera, Lur Agindura.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 15. orr.

16 ordainketa-agindu (corpusean ez dago; ETCn 47 agerraldi)

Beraz, jende arruntarentzat ez dago inolako aldaketarik bere ohiko bankuetarako jendeak zuzen ditzakeen ordainketa-aginduen ondorioetan.  ETC-prentsa   Berria, 2003-09-25

Edozein ekonomia nazionaletan ordainketa sistemak banku pilo bat inplikatzen du ez-bankuko sektoreko (enpresak, familiak, gobernu sektorea) ordainketa-aginduekin arituz.  ETC-prentsa   Berria, 2005-09-06

UPN, Ahal Dugu, PSN, PP eta Ezkerraren botoa jaso zuen eskaerak, eta abstenitu egin ziren Geroa Bai eta EH Bildu, gobernuak jada ordainketa agindu duelako.  ETC-prentsa   Berria, 2017-02-07

Behin administrazioak lagapen akordioaren berri izanik, ordainketa agindua lagapen-hartzailearen alde luzatu beharko da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2006

Aurreko artikuluan aipaturiko justifikazio dokumenturik aldez aurretik izan gabe salbuespenez emandako ordainketa-aginduek "justifikatu beharrekoak" izaera izanen dute.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2007

Lagapenaren berri administrazioari eman aurretik, kontratistaren edo lagatzailearen izenean egindako ordainketa-aginduek kitatze ondorioak sortuko dituzte.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Sektore Publikoko Kontratuen Legea, IVAP/IZO, 2007

Fidatzaileari eragin zaizkion gastuak, horrek ordainketa-agindua jaso eta zordunari horren berri eman eta gero. ETC-entziklopedia   Fidantza kontratu, Wikipedia

17 urruntze-agindu

Bi lagun atxilotu dituzte urruntze aginduak hausteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Bikotekide ohia erasotzeagatik jarri zioten urruntze-agindua hautsi izana leporatu diote 20 urteko gazteari.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

18k bikotekideak mehatxatu dituzte, eta hiruk urruntze aginduak urratu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Epaileak salaketa artxibatu egin zuen hasieran, baina maiatzean berriz ireki zuen kasua eta 500 metroko urruntze agindua ezarri zion.  Berria - Kirola   2004-11-26

Gizonezkoak urruntze agindua zuen ezarrita.  Berria - Harian   2005-08-11

Gizonari urruntze eta inkomunikazio agindua jartzeko eskatu zuen emakumeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Ofelia Hernandezen ustezko hiltzailea aurretik pentsatutako hilketagatik eta urruntze agindua ez betetzeagatik zigortzeko eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Urruntze aginduak ez al du huts egin?  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abiatzeko agindu (12); agindu arren (12); agindu baino (11); agindu baitzion (12); agindu baitzuen (9); agindu bat (55); agindu bat eman (11); agindu baten (12); agindu behar (40); agindu behar izan (13); agindu beharko (11); agindu berri (9); agindu bezala (220); agindu bezala egin (27); agindu didate (14); agindu die (49); agindu diete (13); agindu dio (84); agindu diot (17); agindu diote (17); agindu dit (35); agindu ditu (12); agindu dizu (17); agindu du (254); agindu du epaileak (8); agindu duela (9); agindu duen (11); agindu dut (10); agindu dute (48); agindu edo (9); agindu egin (12); agindu egiten (22); agindu eman (15); agindu ere (18); agindu eta (120); agindu eta legeak (9); agindu ez (9); agindu ezazu (13); agindu gabe (22); agindu guztia (12); agindu guztiak (28); agindu guztiok (9); agindu hau (107); agindu hau eman (62); agindu hauek (21); agindu hori (42); agindu horiek (18); agindu horren (8); agindu hura (10); agindu israeldarrei (8); agindu izan (9); agindu izana (21); agindu nahi (17); agindu nien (43); agindu nion (108); agindu nuen (22); agindu omen (19); agindu ondoren (16); agindu zehatzak (15); agindu zidan (134); agindu zidaten (19); agindu zien (305); agindu zien bere (16); agindu zieten (35); agindu zigun (47); agindu ziguten (18); agindu ziola (17); agindu zion (551); agindu zion atzo (8); agindu zion bere (13); agindu zion eta (9); agindu zion jaunak (8); agindu ziona (12); agindu zioten (74); agindu zituen (22); agindu zitzaien (10); agindu zitzaion (12); agindu zizkion (14); agindu zorrotza (9); agindu zuela (22); agindu zuen (928); agindu zuen atzo (34); agindu zuen bere (8); agindu zuen epaileak (20); agindu zuen erregeak (15); agindu zuen eta (15); agindu zuenean (13); agindu zuten (87); aitak agindu (12); alde egiteko agindu (15); altxatzeko agindu (8); arrazoiaren agindu (9); askatzeko agindu (11); aske uzteko agindu (8); ateratzeko agindu (30); atxiloketa agindu (10); atxilotze agindu (9); atxilotzeko agindu (37); atxilotzeko agindu zuen (16); baina agindu (10); bat agindu (47); bat egiteko agindu (8); batek agindu (10); bati agindu (11); behera uzteko agindu (12); berak agindu (29); bila joateko agindu (8); botatzeko agindu (21); botatzeko agindu zuen (9); da agindu (11); dela agindu (27); dela agindu du (10); desegiteko agindu (8); diola agindu (8); dituela agindu (29); dituela agindu du (9); dituela agindu zuen (13); dituztela agindu (9); dizkizuedan agindu (12); duela agindu (62); duela agindu du (29); duela agindu zuen (20); dutela agindu (19)

eginez agindu (18); eginez agindu nien (10); egingo duela agindu (12); egingo zuela agindu (18); egitea agindu (15); egiteko agindu (138); egiteko agindu zien (15); egiteko agindu zion (26); egiteko agindu zioten (9); egiteko agindu zuen (33); egoteko agindu (28); egoteko agindu zion (12); ekartzeko agindu (51); ekartzeko agindu zuen (27); emandako agindu (16); emateko agindu (45); emateko agindu zion (8); emateko agindu zuen (12); ematen dizkizuedan agindu (11); epaileak agindu (8); eramateko agindu (34); eramateko agindu zuen (11); ere agindu (29); erregeak agindu (36); erregeak agindu bezala (9); erregeak agindu zuen (11); erretzeko agindu (8); esateko agindu (24); esertzeko agindu (11); espetxeratzea agindu (13); espetxeratzeko agindu (47); espetxeratzeko agindu du (10); espetxeratzeko agindu zuen (34); eta agindu (129); eta agindu hau (12); eta agindu zien (10); eta agindu zion (17); eta agindu zuen (11); etortzeko agindu (12); ez esateko agindu (9); ezer agindu (11); gehiago agindu (10); gelditzeko agindu (25); geratzeko agindu (8); hala agindu (34); halaxe agindu (12); hark agindu (8); hartzeko agindu (25); hasteko agindu (13); hau agindu (17); hiltzeko agindu (32); hiltzeko agindu zuen (9); honela agindu (14); hori agindu (8); horixe agindu (8); idazteko agindu (9); igotzeko agindu (13); ikerketa bat agindu (13); ikertzeko agindu (18); inork agindu (10); inork agindu gabe (9); irteteko agindu (12); isilik egoteko agindu (9); isiltzeko agindu (24); itzultzeko agindu (29); ixteko agindu (36); ixteko agindu zuen (10); jainkoak agindu (20); jainkoak agindu bezala (10); jaisteko agindu (14); jarraitzeko agindu (19); jartzeko agindu (39); jartzeko agindu zuen (11); jaunak agindu (73); jaunak agindu bezala (45); jaunak agindu zion (9); jaunak moisesi agindu (29); joateko agindu (54); joateko agindu zion (15); kartzelatzeko agindu (8); kentzeko agindu (19); laguntza agindu (9); moisesek agindu (10); moisesi agindu (33); moisesi agindu bezala (26); mozteko agindu (10); nik agindu (22); nintzela agindu (12); nire agindu (9); nuela agindu (11); prestatzeko agindu (21); realen espetxeratzeko agindu (8); sartzeko agindu (35); sartzeko agindu zion (9); sartzeko agindu zuen (12); uzteko agindu (41); uzteko agindu zuen (12); zabaltzeko agindu (16); zaintzeko agindu (11); zela agindu (26); zer agindu (20); zera agindu (8); zergatik agindu (8); zezatela agindu (21); zezatela agindu zuen (14); zezaten agindu (14); zidala agindu (8); ziezaiotela agindu (10); ziezaiotela agindu zuen (8); zin eginez agindu (17); ziola agindu (15); ziola agindu zion (9); zituela agindu (27); zituela agindu zuen (11); zituztela agindu (8); zitzatela agindu (11); zitzatela agindu zuen (10); zuela agindu (75); zuela agindu zion (20); zuela agindu zuen (31); zuen agindu (10); zure agindu (10); zutela agindu (25); zutela agindu zuten (8)

agindua bertan (17); agindua bertan behera (17); agindua bete (65); agindua betetzea (12); agindua betetzeko (34); agindua betetzen (20); agindua betetzen ez (9); agindua betetzera (9); agindua betez (12); agindua da (13); agindua dela (9); agindua eman (417); agindua eman die (8); agindua eman du (37); agindua eman dute (13); agindua eman eta (15); agindua eman zien (16); agindua eman zion (20); agindua eman zioten (9); agindua eman zuen (156); agindua eman zuten (15); agindua emana (23); agindua emango (10); agindua ematea (14); agindua emateko (8); agindua ematen (27); agindua ematen du (9); agindua ere (12); agindua eta (21); agindua ez (26); agindua ez betetzeagatik (8); agindua ezarri (42); agindua ezarri zuen (9); agindua ezarri zuten (12); agindua hartu (9); agindua hausteagatik (18); agindua hautsi (16); agindua izan (17); agindua jaso (62); agindua jaso zuen (10); agindua zabaldu (11); agindua zion (18); agindua zuen (24); agindua zuten (8); aske uzteko agindua (8); ateratzeko agindua (14); atxiloketa agindua (9); atxilotze agindua (49); atxilotzeko agindua (53); atxilotzeko agindua eman (26); atxilotzeko nazioarteko agindua (10); botatzeko agindua (10); egiteko agindua (52); egiteko agindua eman (18); egoteko agindua (16); emandako agindua (26); epailearen agindua (16); eramateko agindua (9); erasotzeko agindua (8); erregeak agindua (8); erregearen agindua (29); espetxeratzeko agindua (32); espetxeratzeko agindua eman (24); eta agindua (17); eta atxilotzeko agindua (17); etxeratze agindua (40); etxeratze agindua ezarri (20); etxeratzeko agindua (16); gelditzeko agindua (18); gelditzeko agindua eman (11); geratzeko agindua (12); hiltzeko agindua (25); hiltzeko agindua eman (12); husteko agindua (16); irteteko agindua (8); itzultzeko agindua (11); ixteko agindua (17); ixteko agindua eman (9); jainkoaren agindua (18); jarraitzeko agindua (9); jartzeko agindua (10); jaunak agindua (15); jaunaren agindua (12); kanporatzeko agindua (10); nagusiaren agindua (8); nazioarteko agindua (10); nazioarteko atxilotze agindua (13); nire agindua (19); sartzeko agindua (14); suntsitzeko agindua (8); urruntze agindua (34); urruntze agindua hausteagatik (8); urruntzeko agindua (28); uzteko agindua (32); uzteko agindua eman (15); zen agindua (11); zuen agindua (22); zuten agindua (9)

aginduak bete (38); aginduak betetzea (10); aginduak betetzeko (14); aginduak betetzen (57); aginduak betetzen ez (8); aginduak betez (14); aginduak eman (42); aginduak ematea (11); aginduak emateko (15); aginduak ematen (51); aginduak eta (32); aginduak ez (26); aginduaren arabera (18); aginduaren aurka (8); aginduaren berri (8); aginduaren kontra (11); aginduaren zain (12); aginduari muzin (8); aginduei jarraituz (8); aginduei men (11); aginduen arabera (18); aginduen zain (18); aginduetako bat (4); aginduetara ari (6); aginduetara aritu (4); aginduetara dago (3); aginduetara dauden (9); aginduetara den (7); aginduetara den mehdiren (3); aginduetara diren (8); aginduetara egin (3); aginduetara egon (3); aginduetara egongo (3); aginduetara izango (5); aginduetara izango du (3); aginduetara jartzen (3); aginduetara lan (5); aginduetara lan egin (3); aginduetara nago (8); aginduetara zeuden (4); aginduetatik aldendu (4); aginduetatik aldentzen (6); aginduetatik aldentzen direnak (4); aguirreren aginduetara (4); al sadren aginduetara (3); baina aginduak (10); baten aginduetara (7); bere aginduak (14); bere aginduetara (44); bere aginduetara izango (5); ditu bere aginduetara (5); du bere aginduetara (7); emandako aginduak (8); entrenatzailearen aginduetara (3); erregearen aginduak (11); eta aginduak (50); eta bere aginduetara (4); eta nire aginduak (12); gobernuaren aginduak (8); gobernuaren aginduetara (7); hamar aginduak (16); hamar aginduetako (3); haren aginduak (31); haren aginduetara (15); haren aginduetatik (3); hire aginduetara (4); imamaren aginduetara (4); ivanovicen aginduetara (4); jainkoaren aginduak (23); jainkoaren aginduen (10); jainkoaren aginduen bidetik (3); jaunaren aginduak (11); jaunaren aginduetatik (3); jaurlaritzaren aginduetara (3); kirol zuzendariaren aginduetara (3); madarikatuak zure aginduetatik (3); nire aginduak (33); nire aginduetara (3); ren aginduetara (6); sadr imamaren aginduetara (4); sadren aginduetara (3); urruntze aginduak (14); zituen aginduak (9); zure aginduak (18); zure aginduen (4); zure aginduetara (12); zure aginduetara nago (3); zure aginduetatik (5); zure aginduetatik aldentzen (4); zuzendariaren aginduetara (4)

aginduko al (5); aginduko balio (5); aginduko balu (3); aginduko diat (4); aginduko die (5); aginduko die zu (3); aginduko diet (3); aginduko dik (5); aginduko dio (8); aginduko diot (6); aginduko du (26); aginduko du nostromoak (7); aginduko duela (7); aginduko duen (10); aginduko duena (3); aginduko duk (3); aginduko dut (13); aginduko dute (8); aginduko ote (6); aginduko zain (3); aginduko zion (6); aginduko zuen (8); agindupean dagoen (4); agindupean dagoen (4); agindupean dagoen polizia (3); agindupean dagoen polizia (3); agindupean daude (3); agindupean daude (3); agindupean egongo (3); agindupean egongo (3); agindupean eta (5); agindupean eta (5); agindupean zeuden (3); agindupean zeuden (3); agindupean zihoan (4); agindupean zihoan (4); agindupeko beste (4); agindupeko destruktorea (3); agindupeko lurretan (3); agindupeko segurtasun (6); agindupeko segurtasun indarren (3); agindura abiatzen (4); agindura etxolatzen (4); aginduren bat (10); agindurik eman (17); agindurik ematen (5); agindurik ez (21); agindurik ez ematea (3); agindurik gabe (15); agindurik jaso (5); agindurik jasotzen (3); agindurik nagusiena (5); agindurik onartzen (4); aginduriko atseden (3); aginduriko atseden eguna (3); aginduriko guztia (6); aingeruei aginduko (3); aingeruei aginduko die (3); aldiz agindurik (3); arrazoiaren agindupean (3); arrazoiaren agindupean (3); baten agindupean (6); baten agindupean (6); bere agindupean (16); bere agindupean (16); bere agindupeko (8); bere agindura (3); bere aingeruei aginduko (3); berehala aginduko (3); beren agindupeko (5); beste agindurik (3); botatzeko aginduko (3); dezatela aginduko (3); dezatela aginduko dut (3); egiteko aginduko (6); ekartzeko aginduko (4); epailearen agindurik (6); epailearen agindurik gabe (6); errepublikaren gobernuaren agindupeko (3); errespetatu nik aginduriko (3); eta agindurik (3); eta haren agindura (5); francoren agindupeko (4); gobernuaren agindupean (4); gobernuaren agindupean (4); gobernuaren agindupeko (13); gobernuaren agindupeko segurtasun (5); hala agindurik (8); haren agindupean (10); haren agindupean (10); haren agindura (6); hegaztiak ixteko agindurik (3); husseinen agindupeko (3); inolako agindurik (7); inoren agindurik (7); inoren agindurik onartzen (3); irakeko gobernuaren agindupeko (4); ixteko agindurik (4); ixteko agindurik ez (3); jaunaren agindura (13); joateko aginduko (3); kapitainaren agindupean (5); kapitainaren agindupean (5); kontrako agindurik (3); lur agindura (3); nik aginduriko (3); nik aginduriko atseden (3); poloniaren agindupean (4); poloniaren agindupean (4); santuaren agindupean (3); santuaren agindupean (3); zer aginduko (8); zerbait aginduko (3); zure agindura (5)

aginduta bezala (4); aginduta dago (3); aginduta egin (7); aginduta ere (3); aginduta eta (3); aginduta joan (3); agindutako aldaketak (3); agindutako bidetik (5); agindutako diru (3); agindutako dirua (5); agindutako eta (3); agindutako guztia (19); agindutako guztia betetzen (4); agindutako guztia egin (3); agindutako hitza (3); agindutako kalte (5); agindutako kalte ordainak (3); agindutako lana (4); agindutako lurralde (4); agindutako lurraldea (4); agindutako lurraldean (10); agindutako lurraldeaz (3); agindutako lurraldera (8); agindutako moduan (5); agindutako neurri (3); agindutako orduan (3); agindutako sarekada (4); agindutako txostena (5); agindutako txostenak (3); agindutako zerbait (3); agindutakoa bete (33); agindutakoa bete beharko (3); agindutakoa bete eta (3); agindutakoa bete zuen (6); agindutakoa beteko (11); agindutakoa betetzea (5); agindutakoa betetzeko (10); agindutakoa betetzeko eskatu (4); agindutakoa betetzen (17); agindutakoa betetzen ez (4); agindutakoa betetzera (3); agindutakoa betez (10); agindutakoa egin (6); agindutakoa egiten (6); agindutakoa ez (6); agindutakoak betetzen (4); agindutakoaren arabera (8); agindutakoaren kontra (4); agindutakora baizik (3); aitak agindutako (3); auzitegi nazionalak agindutako (3); baina agindutakoa (3); batek agindutakora (3); batek agindutakora baizik (3); batek hala aginduta (3); berak aginduta (5); berak agindutako (7); beste batek agindutakora (3); bete zuen agindutakoa (3); du agindutakoa (4); dute agindutakoa (4); eginez agindutako (11); eginez agindutako lurraldea (3); eginez agindutako lurraldean (3); epaileak aginduta (8); epaileak agindutako (4); epaileek aginduta (4); eta agindutako (14); eta agindutakoa (11); eta agindutakoa bete (3); ez du agindutakoa (3); fiskaltzak aginduta (3); garzonek agindutako (5); gobernuak agindutako (4); gobernuak agindutakoa (3); hala aginduta (46); hark agindutako (4); hauteskunde kanpainan agindutakoa (3); herria agindutako (3); hor agindutakoak (4); horrela aginduta (4); jainkoak agindutako (4); jainkoak agindutakoa (3); jaunak agindutako (7); jaunak agindutakoa (4); jaurlaritzak agindutako (3); kanpainan agindutakoa (3); legeak agindutakoa (5); legeak hala aginduta (10); medikuak agindutako (4); moisesek agindutako (3); nazionalak agindutako (3); nik agindutako (8); nik agindutako guztia (5); nik agindutakoa (4); ppk agindutako (3); profesan agindutakoa (3); senak aginduta (4); senak hala aginduta (3); udalak agindutako (4); zin eginez agindutako (11); zuen agindutakoa (7); zuk agindutako (4)

aginduz ala (3); aginduz ala giza (3); aginduz ari (7); aginduz ari zela (6); aginduz atxilotu (8); aginduz atxilotu zuten (5); aginduz bataiatzen (3); aginduz bataiatzen zuen (3); aginduz bere (3); aginduz bezala (4); aginduz egin (24); aginduz egin zen (3); aginduz egindako (6); aginduz egiten (4); aginduz eta (9); aginduz ez (3); aginduz gero (17); aginduz hil (4); aginduz itxi (3); aginduz madrilgo (4); aginduz madrilgo geologoen (4); agintarien aginduz (4); aita santuaren aginduz (3); aitaren aginduz (5); ala giza aginduz (3); alkatearen aginduz (5); auzitegi nazionalaren aginduz (9); auzitegiaren aginduz (3); baltasar garzonen aginduz (4); baten aginduz (5); beraren aginduz (7); bere aginduz (3); borondatez eta aginduz (3); egiteko aginduz (7); ekartzeko aginduz (3); epailearen aginduz (63); epailearen aginduz atxilotu (4); epailearen aginduz egin (4); epaileen aginduz (7); epaitegiaren aginduz (4); erregearen aginduz (9); erret aginduz (3); eta aginduz (4); eta haren aginduz (3); eta zure aginduz (3); etaren aginduz (11); etaren aginduz egin (3); fiskalaren aginduz (3); francoren aginduz (3); garzon epailearen aginduz (22); garzonen aginduz (14); giza aginduz (7); giza aginduz ari (3); gobernadorearen aginduz (3); gobernuaren aginduz (11); gorenaren aginduz (4); hala aginduz (5); hala aginduz gero (5); haren aginduz (10); ikertzeko aginduz (3); ingurumen ministerioaren aginduz (3); isiltzeko aginduz (3); jainkoaren aginduz (12); jainkoaren aginduz ala (3); jainkoaren aginduz ari (3); jaunaren aginduz (16); jaurlaritzaren aginduz (3); jeneralaren aginduz (3); medikuaren aginduz (4); ministerioaren aginduz (4); ministroaren aginduz (4); nagusiaren aginduz (6); narbonaren aginduz (4); nazionalaren aginduz (10); nazionaleko epailearen aginduz (5); nire aginduz (5); norbaiten aginduz (3); noren aginduz (4); olmo epailearen aginduz (7); salomon erregearen aginduz (3); santuaren aginduz (5); udalaren aginduz (3); zela aginduz (4); zure aginduz (6); zuzendaritzaren aginduz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus