Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala egiteko utzi omen zuen manaturik, oraino bizi zela, bere testamentuan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.
Atea irekirik uzteko manatu zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 80. orr.
Donibaneko gazteluan bidaiariaren bidea ez trabatzeko manatua omen zuten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.
Jaureneak haurra emaginari utzi omen zion, eliza atarian pausa zezan manatuz... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.
Alkateari hertsiki manatzen dio herrian zehar diren arma guziak ekar ditzan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.
Franco-k manatu zuen kazetalari guziak hil zitzaten, ez baitzuen nahi egia jakin zedin, nola bonbardakatu zuten Gernika. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.
Kubilai Khan Handiak Kogatra etor zedila manatu zuen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 37. orr.
Afera hortaz arduratzen den jujeak noiz nahi manatzen ahal du José Bové-ren preso altxatzea. Herria 2003-03-06
Hori guztia, bertzerik manatzen ez zioten bitartean, jakina. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.
Hortarako bideak hartu ditugu, zuhurtziak manaturik, 1943-ko 9 edo 10 hilabete horietan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.
Euskal herrietako noble erreformazaleek galdatuta eta erregina Joanak manatuta ari omen dituk lanean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.
Egizue zuen andre Joanak manatua eta lotu ahoak! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.
-Mañot, arta ezak zaldia -manatu zion etxe-mutilari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.
Aspaldiko ohidurak ere ez duela besterik manatzen. Herria 2004-04-15
Jendetasunak berak ez ote du hori manatzen? Herria 2003-06-12
-Horiei ene bistatik desagertzeko mana iezaiezu -agindu zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.
Karrikak ez du manatzen, bainan hor dago jendea karriketan hordagoa botatuz. Herria 2003-05-29
Boterea manatzeko egina da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.
Diruak manatzen, dirua errege. Herria 2005-06-23
Edariak manatu ondoren, Mikel eta Ninak beren azken aholkuak eman zizkioten Amatxiri. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 32. orr.
Maiek, kontuarrean zutik, zerbitzariari bi whisky manatu zizkion. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 106. orr.
Ekainaren 15-az geroz arizan da Piarres [...] harri gotor baten zizelkatzen, kultur zentroak manaturikako obra baten egiteko. Herria 2001-08-09
-Zuk manatu lana egina dut. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 167. orr.
Horretarako BAM-ek ikerketa bat manatu berria du. Herria 2003-07-10
Lan berezi bat manatzen diote: Marokako mintzairak eta geografia ikertzea. Herria 2005-07-21
Hala ere, txintik atera gabe bete zuen manatua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.
egiteko manatu (3); ikerketa bat manatu (5); isiltzeko manatu (3); manatu bezala (8)
hala manaturik (4)
aintzinetik manatzen (3); izenak berak manatzen (3); legeak manatzen (8); manatzen duen bezala (13); usaiak manatzen duen (3)