Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agidanez, deitura aldatzerainoko tarte bat zabaldu zuan ama eta aitaren artean. «Bizia lo», 2003 - 104. orr.
Muker egin zion neskameak, etxeko alaba agidanez, tabernariaren antza bekainetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.
Agidanez, halaxe gertatu ohi da munduan; agidanez, Txitxikovak ere poeta bihur daitezke lipar batez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.
Agidanez, Rittenbach andre zaharrak bere ekintza txikia egin zuen, zeinaren bidez Jainkoari lagundu nahi izan zion... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 13. orr.
Eta euskararen galbaheak zulo zabalegiak ditu, agidanez, Loiolako lohietan urrearen xerka ibiltzeko Berria - Kultura 2004-12-12
Agidanez, idazle batzuk kezkatu antzean dabiltza bertsomania dela-eta, bertsolaritzak eta bertsolariek hedabideetan hartzen duen lekuaren karietara.. Berria - Kultura 2006-02-25
Hirugarrenean agidanez? Itxaropen hori dute, behintzat. Berria - Harian 2005-11-16
Agidanez, marmolezko esparrua trenbide goratu baten zatiaren azpi-azpian zegoen kokatuta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.
Agidanez, jendeak sinesgarriagotzat hartzen ditu argazkiak ilustrazioak baino. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 53. orr.
Agidanez, ezin du nire hitz adoretsurik gabe bizi. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 106. orr.
Bidenabar pentsatu zuen ezen, agidanez, horregatik ari zitzaiola gertatzen hain nekeza bere beste pertsonaia hari, hiztegigileari, Hiztegi subjektiboa-rekin aurrera egitea, eta mantsotasunaren subjektibotasunaren kontu hura, azken batean, ezintasuna ezkutatzeko aitzakia baino ez zuela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 81. orr.
Lapurren beldur ziren, agidanez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.
Su haren garrak haizez haize heldu ziren sinbolotik errealitatera, galerna hasi zuen jotzen aldiro gure bazterrean, gurpil zulatzeak zenbait autotan, eskela itxurako paperak salatarien izen-deiturekin, karabineroen zodiac gris berria desagertzea, agidanez beheko olatuak troinua askatuta. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 43. orr.