Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

1 agi danean (orobat agidanean eta aidanean; Euskaltzaindiaren Hiztegian agidanean agertzen da) dirudienez, antza denez.

Agi danean, beiragile bat erori zen, bigarren solairuan leiho bat aldatzen ari zela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.

Agi danean, Pistamiglio jaunak ez zituen gero indioilarrok saltzen: bertsiorik fidagarrienaren arabera, bere maitaleei ematen zien opari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Juan Carlos Guerrarena da, agi danean, soinuaz dugun lehenbiziko lekukotasuna.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 36. orr.

Etorkizuneko Tourrak erakusten zigun geroa geurea izan zitekela, baina, agi danean, oraindik ez da heldu Maria Bethânia abeslari bat da eta, agi danean, ez du lotsarik izaten bere kantaldietan poemaren bat tartekatzeko. Herriak kuku magiko eta azkarraren lana ikusi du horretan eta hortik, agi danean, kuku-sagar izen hori.  Berria - Kirola   2004-10-21

Halako batean, honek, agi danean, gerora hilko zuen aizto ukaldia eman zion.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 52. orr.

Etorkizuneko Tourrak erakusten zigun geroa geurea izan zitekela, baina, agi danean, oraindik ez da heldu Berceoren lehen hizkuntza euskara zelako, agi danean.  Berria - Kirola   2004-10-21

2 agi danez (orobat agidanez eta aidanez; Euskaltzaindiaren Hiztegian agidanez agertzen da) agi danean.

"Agi danez, giza haragia bakarrik gustatzen zaio".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Indarrak biltzeko garaia dela azpimarratu zuen Arnaldo Otegik ere, "nahiz eta, agi danez, EAJk eta EAk beste bide bat hartuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Galderak, agi danez, infinitoak lirateke, Jainkoaren bideak bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 83. orr.

Indarrak biltzeko garaia dela azpimarratu zuen Arnaldo Otegik ere, "nahiz eta, agi danez, EAJk eta EAk beste bide bat hartuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Ez zen nigana etortzen, sentitzen baitzuen, agi danez, hiritarraren ezinegona; izan ere, gu kultur konbentzio eta seinaleen mundu batean bizi garenez, ez dakigu ziur nola jokatu animalia handi berbagabeekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Pizkundea maite zenuten gerra aurrean, eta oraindik ere bai agi danez.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 65. orr.

Gezurra ematen du, baina agidanez kapeluzuriak sinetsi egin zuen gure kapitainaren esana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

3 agi denez (orobat agidenez; Euskaltzaindiaren Hiztegian agidanez agertzen da) dirudienez, antza denez.

Agi denez, Rojas ezizenaz sinatzen zuen FBIko agente NY-5075 hark, Bulegoarentzat ez ezik CIArentzat ere egiten zuen lan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 281. orr.

Agi denez, bildumagilearena ez baita hartu eta utzi egin daitekeen ezaugarria.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Salmentak, agi denez, ondo ase ditu SEPI, Babcock eta ATB.  Berria - Ekonomia   2004-01-23

Gizonezkoak zauriak zituen eskumuturretan, agi denez, bere buruaz beste egiten saiatu zelako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Baina haiek, agi denez, beste hartarako baino jaterako gogo gehiago zuten eta ostikoka eta hozkaka hartu zuten, eta oso gutxian, biluzik zegoen, hedeak hautsiak eta gaineko aulkirik gabe. ez ahaztu, testuinguru horretan, txistu ttiki apal haiei ere poxpolin deitzen geniela, eta baita haritz txantxari (peonza) dantzariari ere, agi denez, Tolosa eta Goierri aldean Noraezean ari balitz bezala jardun zidan, inplikazioen bila agi denez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.

Bateko ohiturak eta besteko zuzenbide idatzia, bitarikoa zen Frantziako antolamendu juridikoa eta beharrena, agi denez, bi egitura horien arteko transakzioa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

5 agi zenez (Euskaltzaindiaren Hiztegian agidanez agertzen da)

Lia Fail zen, irlandarren harri sakratua, agi zenez giza ahotsez hitz egiten zuena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 29. orr.

"Terapiaren eragina nabaritzen hasia zen agi zenez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agi danean (29); agi danez (14); agi denez (29)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus