Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agidanean (orobat agi danean; Euskaltzaindiaren Hiztegian agidanean agertzen da) adlag dirudienez, antza denez. ik agidanez; agidanetik; agi.

Garrantzitsuenetako bat psikologikoa da, baina, agidanean, eguraldiak ere badu zerikusirik  Berria - Kirola   2004-07-17

Gehiegi zirela iruditzen, agidanean!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 8. orr.

Jarreren kontu hori zela-eta, Adan eta Lilith ez ziren konpondu, agidanean, eta ez zuten seme-alabarik izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 226. orr.

Gure adinekoa, edo nagusiagoa, agidanean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 76. orr.

Joaten ginen lekura joaten ginela, txakur bat ikusteaz batera, gogor-gogor jartzen zen eta norbaiten eskua - nirea edo amarena, agidanean - bilatzen zuen lehenbailehen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 83. orr.

Agidanean, drosofilaren kide hurbilen bat zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus