Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agerpen (ETCn 5.455 agerraldi; cf agerketa 98 agerraldi) 1 iz ikusgai bihurtzea, agerian azaltzea, erakustea, agerraldia.

Barruan agerpen bat: aparizio bat, alegia; larruazal zurbila, begi marroixka argiak, ezpainak arrosa indarge batekoak, soina argala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Héraclius gizon bihoztuna zen, egiaz, ez zuen mamuen edo agerpenen beldurrik, baina gizonaren ausardia handia izanda ere, badira izualdi batzuk ausardiarik bulartsuenak ere balaz bezala zulatzen dituztenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Kontua zen grima bi aldiz agertu zitzaiola, eta bi agerpenen ondoren istripuak gertatu zitzaizkiola, ia hilgarriak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 151. orr.

Izan ere, bestela esakune burugabe hau izango genuke ondoriotzat, alegia, agerpenik balegokeela agertzen den ezer egon gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, bi potentzia erraldoien agerpenak nazioarteko harremanak erabat aldatu zituen.  Berria - Kultura   2006-02-05

Roccaren agerpenak haize freskoa ekarri dio Italiari.  Berria - Kirola   2006-01-14

Elvisen agerpenak, ordea, irauli egin zuen AEBetako musikaren panorama, eta haren ondoren, gazte ugarik jarraitu zuen bere bidea.  Berria - Kultura   2004-07-06

Ama Birjinaren agerpena izango balitz bezala-edo, orduan agertu zen Euskaltzaindia Euskal Telebistan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 144. orr.

Lau dira nagusiki anorexiaren agerpena iragartzen duten ezaugarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Izurriaren azken agerpenaren kontrako borroka koordinatzeko, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearekin (FAO) batera lanean ari dela esan zuen atzo OIEk.  Berria - Gaiak   2006-02-09

Honela iragartzen zuen El Universalek presidentearen telebistako agerpena: [...].  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 56. orr.

Berehala sortu ziren Ama Birjinaren agerpen bati buruz mintzatzen ziren pertsonak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.

Noizbait ere, jabetu nintzen: gu denok, gaztetxoa eta andrea, agerpen bat ginen, nire oroimenak leku desertu hartara ekarritako fantasma taldea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 43. orr.

Argazkian, argazkiak irudikatzen duen errealitatean, sinetsi ez ezik, argazkiak agerpen bat eragiten digu zinez, irudikatzen duen objektuari buruz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 121. orr.

Haien poza Jainkoaren agerpen hura ikustean!  Elizen arteko biblia   2 M 15,27

Kate hau ez da (37i) ereduaren adibidea, have-ren agerpen hau A kategoriakoa ez delako.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 98. orr.

Ez zuen espero nire agerpena, are gutiago nire galde sukartsua: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.

Ez bedi hemendik Raimundo Silvaren jaidura guztiak mairuen aldekoak direlako ondorioa atera, uler dezagun berezko errukiaren agerpena dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.

Baliteke gugandik at materia deitzen diogun agerpen horri egokitzen zaion zerbait izatea; baina agerpena den heinean, ez da gugandik at, baizik pentsamendu soil bat gugan, nahiz eta pentsamendu hau aipatutako sentsuaren bitartez gugandik at balitz bezala errepresentatzen dugun.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Nahiko polita zen, haurtxo hura, agerpen baten edertasun gardenekoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Agerpen berean, Estefaniarengan "konfidantza handia" duela onartu, eta jokalari gazteak taldeari "zerbait berezia" ematen diola azaldu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-10

ab, aabb, aaabbb,..., eta, oro har, a-ren n agerpen b-ren n agerpenez jarraiturik eraturiko perpaus guztiak, eta horiek bakarrik.  Berria - Kirola   2004-07-18

Agurrak, omenaldiak, esker oneko agerpenak, bukaerarako utzi beharko dira, taldea mailari eusteko borrokan dabilelako oraindik, eta hori edozein jokalariren gainetik dagoelako.  Berria - Kirola   2006-05-07

Filmeko irudiak, bere apailuaren eraginez, dituen pertzepziozko ezaugarri nagusietako bat bat-bateko agerpen horixe da, dena ala ezerezeko agerpen hori, garrantzi handiko ondorio bat bederen baduena: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 164. orr.

Elikadura-krisia edo nortasun-krisia, berdintsu: biak dira sustraien edo sustrai-ezaren agerpen eta horrelaxe izango dira geroaldian ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 98. orr.

Alfer-alferrik zuen aitari deus esatea, hilkorren ahuleziatzat baitzeukan hark sentimenduen agerpen oro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Giro goxo horretan, Anaren agerpenak baizik ez zezakeen ene bakea urra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Sentsuen munduak agerpenak baino ez ditu barnebiltzen, hauek, ordea, era berean sentsuen arabera baldintzatuak diren errepresentazio soilak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 208. orr.

Agerpenak sekulako ikusmina sortu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-09

Izan ere, agerpenak beren baitan, errepresentazio soil gisa, hautamepenean soilik dira errealak, egitatean errepresentazio enpirikoaren, h[au] d[a], agerpenaren errealitatea besterik ez denean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 190. orr.

Agerpenen materia, ordea, espazioan eta denboran diren gauzak ematen dizkiguna, hautemapenean soilik errepresenta daiteke, eta beraz, a posteriori.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 250. orr.

Ez da, beraz, ezagutzaren objekturik bere baitan, baizik agerpenen errepresentazioa besterik ez oro harrezko objektu baten adigaiaren menpean, alegia, agerpenen anizkunkiaren bitartez determinagarria den objektua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.

Hizkuntza, bere agerpenaren eta bere izaeraren mailan, enuntziatua da; neurri horretan bera deskribapen batetik sortzen da, ez dena ez transzendentala ez antropologikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 131. orr.

Materia, eta oro har munduari dagokiona, ez dela egokia jatorrizko eta beharrezko zerizanaren ideiarentzat, hau batasun enpiriko handienaren printzipio soila den aldetik, baizik mundutik at ezarri behar dela, hainbestez, munduko agerpenak eta bere izatea beti konfiantzaz beste agerpenetatik eratorri ditzakegulako, beharrezko zerizanik ez balego bezala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.

Harrotu behar badut -ezertarako ez bada ere-, Jaunarengandiko ikuskari eta agerpenetara joko dut.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,1

Oinarri-esakune horien bitartez, beraz, sori izango zaigu agerpenak adigaien batasun logikoarekin eta orokorrarekin elkartzea, analogia baten arabera besterik ez izan arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.

Paper horrek, gainera, paper gehiago zeramatzan barnean, paper hutsa baino askoz gehiago zirenak: gizakumeen egitate eta sentimendu, beldur eta nahikundeen agerpena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.

Arcoko egun hartara itzuliz, nik aitaren ahotsa aditzen nian han, eta ulertu nian nigan zuela jarraipena haren patuak, nigan dutela agerpena haren nortasun eta gustuek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 189. orr.

Hautagai bakoitzak bere agerpena egin zuen, eta Olaziregirenak oso harrera ona izan zuen, batez ere eremu urriko hizkuntzetako ordezkarien aldetik, "dominazio kulturalaren aurkako sentikortasuna" dutenen aldetik.  Berria - Kultura   2004-09-24

Zenbat aldiz, ez gizakien argibidez, Espiritu Santuaren agerpenez baizik, ezagutu zituen urruti zeuden anaien egintzak, agerian jarri bihotzen ezkutukoak, arakatu kontzientziak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Linguistikaren gaia, lehenik, giza mintzairaren agerpen guztiez dago osatua, herri basatien agerpenez nahiz nazio zibilizatuen agerpenez, edota antzinako garaietan edo garai klasikoetan gertatutakoez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

EAJko barne hauteskundeetan "azal-azaleko zauriak" baino ez direla izan azpimarratu zuen atzoko agerpenean Imazek: "Hauteskunde demokratikoak izan dira, eredugarriak", zehaztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Literaturan, izpiritu espainol -afrikar- patologiko honen agerpenik onena mediku batek eskaintzen du: Baroja-k.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 189. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

2004ko Literatur lehiaketako sari banaketa ekitaldira bildutakoak agurtzen ari zela adierazi zuen Jean Haritxelharrek atzokoa euskaltzainburu gisa egiten zuen azken agerpen publikoa zela.  Berria - Kultura   2004-12-11

Bozetan nagusitu direnek agerpen publiko guziak baliatzen dituzte geroztik ideia horren aitzin arazteko.  Herria   2005-07-07

Indarkeriaren agerpen ziklikoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Paseatuz gindoazela, badiaren agerpen xarmagarri batek jo gintuen bat-batean: ontziak barreiaturik ageri ziren, Alcatraz hantxe erdian pitxi bat bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Hesiodoren ilusioak arraroa dirudi, kontuan izanda, brontzezko arrazaz egiten duen deskribapenean, fantasia homerikoaren erreprodukzioarekin batera, barbaroaren agerpen errukigabea ematen digula, benetan den bezalakoa azalduz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Jakin ezazue, jaunak, etorri zareten Portugaleko lur hau, ez hemen, hegoalderago baizik, eta zortzi urte baizik ez direla, Kristo Gure Jainkoaren agerpen mirakuluzko baten lekua izan zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 170. orr.

Ezin izan zuela ezer egin izuaren agerpen lotsagarri hura eragozteko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 11. orr.

Galeoi espainiarraren agerpen bat-batekoak bere soraiotik atera zuen Gustavo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Buru gainera hautsa bota eta otoitz egin zioten Jaunari, Israel herria betiko ezarri eta, agerpen miresgarriak eginez, beti zaintzen duenari.  Elizen arteko biblia   2 M 14,15

Atzokoan aurreko agerpenetan baino hizkera baikorragoa plazaratu zuen.  Berria - Kirola   2004-10-01

Espiritismo-gaua aukera jeniala zen ondo pasatzeko, espirituen inbokazioan eta haien balizko agerpenean sinetsi gabe ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.

Iruditzen zitzaidan agurraren tristezia bera ere -murmurikatzen zituen "je t'aime" gozoak edo ile adatsa aurpegitik kentzeko keinu gogogabea bezala- estiloari zegokion ezinbesteko agerpena zela, okasio bakoitzean okasioak eskatzen zuena egiteko dotorezia alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 253. orr.

Deseroso zegoen, ez baitzitzaizkion sentimenduen gehiegizko agerpenak atsegin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.

Kristau-aroko zazpigarren mendean faktore berri bat sartu zen argudiaketan aktore berri baten forman, aparteko agerpen distiratsua egin zuelarik agertoki historikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Vasquezen mamuaren agerpen leku kuttunenetako bat hauxe dela esan zenidan!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.

Ekimen eta agerpen andana egin dute, Korsikako haur eta gazteen artean, bereziki, tolerantzia balioak hedatzeko xedez.  Berria - Mundua   2004-12-18

Argiaren agerpen-maiztasuna bizkortzen denean, azkenean desagertu egiten da efektu hori, maiztasun kritikoa esaten zaion maiztasun maila batetik gora.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

EAJk gidatzen duen polizia baten bidez agur, omenaldi edo maitasun agerpenak debekatzea, ezin da ulertu.  Berria - Harian   2006-03-05

Hain zuzen ere, herritarren erabakia errespetatzeko borondate agerpena litzateke, Batasunaren ustetan, prozesuan behar den "egiaztapen demokratikoa".  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Borondate agerpen hori izan zen Zapateroren adierazpenik baliotsuena atzoko saioan.  Berria - Harian   2005-05-12

Inork ez baitzuen alferrikako irribarreekin edo itxurazko alaitasun-agerpenekin bere kemena nabarmendu nahi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Aipamenak bai, jakinaren gainean dagoenaren aipamenak, baina ez hitz txarrik edo amorru agerpenik.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 62. orr.

5 erlijiozko eta bestelako egia edo egitate ezkutuez mintzatuz, ezagutaraztea. ik errebelazio.

Errebelazioa Apokalipsia edo Agerpena, Itun Berriko azken liburua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 290. orr.

Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena, honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien.  Elizen arteko biblia   Ap 1,1

San Frantzisko hil ondoren, aintzazko zauri sakratuak direla eta, anaia santu eta beste pertsona jaieratsu batzuei egindako zenbait agerpen eta errebelaziori buruz izango da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1073. orr.

Agerpen orok bere formaren arabera begiespen bat barnebiltzen du espazioan eta denboran, a priori beren oinarrian datzan begiespena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Espazioa kanpoko sentsuen agerpen ororen forma besterik ez da, h[au] d[a], kanpoko begiespena ahalbidetzen duen sentimenaren baldintza subjektiboa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.

Denbora oro harrezko agerpen ororen apriorizko baldintza formala da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Bi baldintza dira, ordea, objektu baten ezagutza ahalbidetzen dutenak, lehenik, begiespena, honen bitartez objektua emana izan dadin, agerpen gisa soilik izan arren; bigarrenik, adigaia, bere bitartez begiespen horri dagokion objektua pentsatua izan dadin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Agerpen zoriontsu hartatik aurrera, ordea, kazkabar-erauntsiak bukatu egin ziren, bertako bizilagunen harridurarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Ezin da esan adigai arrunta sentsuzkoa denik eta honek agerpen soila barnebiltzen duenik, izan ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.

Handitasun intentsiboa agerpen ezberdinetan txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, begiespenaren handitasun hedatua berbera izan arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.

Apertzepzioaren batasun transzendental honek, ordea, esperientzia batean batera ager daitezkeen agerpen ahalgarri denetatik abiatuta errepresentazio horien guztien bilkura sortzen du legeen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 84. orr.

Egunetik egunera itxaropen eta konfiantza handiagoa zuen Salbatzailearengan, honek aurrez azaldua baitzion, goi-agerpen santuen bidez, gerora gertatuko zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 522. orr.

Horrela, goiko agerpen batek argiturik, ulertu zuen Frantziskok Jaunak honetarako bidali zuela: deabrua hari kentzen ahalegintzen zen arimak Kristorentzat irabazteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.

7 goi agerpen

Aurrez azaldua baitzion, goi-agerpen santuen bidez, gerora gertatuko zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 522. orr.

Bere baitan erabat bildurik, goi-agerpen honen misterioa sakontzera jarri zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1081. orr.

Goi-agerpen batek eraginda igo nintzen.  Elizen arteko biblia   Ga 2,2

San Frantziskok goi-agerpenez jakin zuen Jainkoak bidaliak zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 998. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agerpen ahalgarri (4); agerpen bat (28); agerpen bat besterik (3); agerpen bat da (3); agerpen batean (3); agerpen batek (5); agerpen baten (13); agerpen bati (6); agerpen berean (3); agerpen denak (6); agerpen eta (5); agerpen gisa (38); agerpen gisa baino (5); agerpen guztiak (10); agerpen guztien (4); agerpen guztietan (4); agerpen haiek (3); agerpen hauen (4); agerpen honen (4); agerpen hori (6); agerpen horiek (8); agerpen horren (5); agerpen hura (5); agerpen jakin (9); agerpen jakinen (6); agerpen miragarri (3); agerpen oro (12); agerpen orok (7); agerpen ororen (24); agerpen ororen multzoa (5); agerpen ororen osoki (3); agerpen orotan (3); agerpen publikoa (5); agerpen soil (5); agerpen soil gisa (4); agerpen soila (7); agerpen soilak (6); agerpen soilak dira (3); agerpena baino (6); agerpena baino ez (4); agerpena besterik (5); agerpena besterik ez (5); agerpena da (5); agerpena den (11); agerpena den aldetik (6); agerpena egin (6); agerpena eta (8); agerpena ez (10); agerpena ez den (3); agerpena ez dena (3); agerpena izan (7); agerpena izango (3); agerpena soilik (3); agerpenak baino (6); agerpenak baino ez (6); agerpenak baizik (4); agerpenak baizik ez (4); agerpenak berbaitango (12); agerpenak berbaitango gauzak (9); agerpenak berbaitango gauzatzat (3); agerpenak bere (4); agerpenak besterik (6); agerpenak besterik ez (6); agerpenak dira (6); agerpenak diren (23); agerpenak diren aldetik (18); agerpenak diren heinean (3); agerpenak edo (3); agerpenak eta (6); agerpenak ez (11); agerpenak ez dira (5); agerpenaren anizkunkiaren (4); agerpenaren forma (3); agerpenaren handitasun (3); agerpenari eta (4); agerpenean dagoen (3); agerpenean duten (3); agerpenei aplikatzean (3); agerpenei begira (5); agerpenei dagokienez (9); agerpenek beren (3); agerpenek denboran (3); agerpenen anizkunkia (3); agerpenen anizkunkiaren (3); agerpenen argipenean (3); agerpenen artean (5); agerpenen arteko (6); agerpenen baldintza (4); agerpenen batasun (4); agerpenen bilkura (3); agerpenen bitartez (4); agerpenen edozein (3); agerpenen errealitate (3); agerpenen gure (3); agerpenen ilara (3); agerpenen ilaran (9); agerpenen ilararen (5); agerpenen ilararen itzulera (3); agerpenen izatea (3); agerpenen kausa (4); agerpenen mundu (4); agerpenen oinarrian (5); agerpenen segida (3); agerpenen sintesi (3); agerpenen sintesian (6); agerpenez eta (3); agerpenez jakin (4); agerpenez jakin zuen (4); arimaren agerpenen (3); autugaia agerpenak (3); baizik agerpenak (3); baizik agerpenak besterik (3); barneko agerpenen (4); bat bateko agerpen (3); bateko agerpen (4); baten agerpen (7); baten agerpena (12); baten agerpenak (8); bere agerpena (7); bere agerpenak (5); berri baten agerpena (3); berrien agerpena (3); beste agerpenekin (4); beste agerpenen (3); da agerpen (3); da agerpena (3); da agerpenen (6); dauden agerpenak (3); den agerpen (3); diren agerpenak (3); du agerpen (3); du agerpena (3); dute agerpenen (3); edo agerpena (3); edo agerpenen (5); edozein agerpen (3); ere agerpen (5); eta agerpen (12); eta agerpen gisa (3); eta agerpena (3); eta agerpenak (9); eta agerpenaren (5); eta agerpenek (4); eta agerpenen (6); ez agerpen (3); ez agerpena (3); ezein agerpen (3); goi agerpen (11); goi agerpenak (3); goi agerpenez (5); goi agerpenez jakin (4); haren agerpenak (4); harrezko agerpen (3); hau agerpen (5); hau agerpenen (3); hauek agerpenak (7); hauek agerpenak diren (6); honek agerpen (4); kanpoko agerpen (10); kanpoko agerpenak (4); kanpoko agerpenen (16); kategoria agerpenei (4); lehen agerpena (3); munduko agerpenen (4); objektuen agerpenen (3); orduan agerpen (5); oro harrezko agerpen (3); zeren agerpenak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus